Gertaera istorikoak erdi aroan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,27 KB

Marko historikoa: Kultura eta artea: Errenazimendu: Italian sortu, beste inon baino biziago, erromatarren aztarnak, mundu klasikoaren gainbehera. Humanismoa: errenazimenduak dakarren ikuspegia, teozentrismotik ihes, giza adimena eta sormena hartzeko erabakia nagusitu. Inprenta: ideia berriak zabaltzeko, liburuak herritarrei iritsi, alemanian lehen aldiz. Erlijioa eta politika: Erreforma: giza adimenaren eta kontzientziaren aldarrikapenak erlijioa bizitzeko eskatzen du, elizan zegoen espiritualsun jatorra berreskuratu, Martin Luther Joan Kalbin, inkisizioak eliza doktrina ofiziala babestu. Joana Albretekoa: nafarroako erregina frantziako kalbinistekin erreforma bultzatu bere lurraldeetan, erreformak eliza egitura deuseztatzeko arriskua.


Lazarraga obra ezaugarriak: 2004, garrantzitsua, Tamania: euskaraz idatzitako originalaren erdia, 102 orri, amodioa gai nagusia, poesiak lanaren bi heren, artzain sirena zaldun arrakasta. Forma: estilo tradizionaleko lirika gortesaua, etxeparena baino dotoreagoa, gaztelaniako zatiak, gehienbat euskara, prosazko zatiak. Euskalkia: arabako ipar-euskalkia, bizkaiera gipuzkera eta nafarrera aztarnak, euskara arkaikoaren arrastoak aditzean deklinabidean sintaxian.


Bernart Etxepare:
Nafarroa beherako Garazi aldean sortu zen lehen euskal idazle ezaguna. Donibane Garazitik hurbil dagoen Eiheralarre herritxoko erretore izan zen eta ustez arrazoi politikoak medio espetxean egon zen. Obra: Linguae Vasconum Primitae, Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak. Bordelen argitaratua. Lau zati; Erlijio gaiak, amodio gaiak, bere buruari jarriak eta euskararen goresmenezko bi kantu; kontrapas eta sautrela. Kritika: herri-olerkaria da Etxepare. Irakurtzen ere ez zekiten herritarrek kantatzeko moduko olerkiak paratu zituen, doinu ezaguneko neurrian kantatzeko. Maitasun gaiak xalotasunez erabiltzen ditu. Europan erdi aroan zabaldu zen lirika gortesau idealistak urruti dago. Etxepareren lirika profanoa. Gutxiesia izan da egindako lanak eta zenbait arrazoi tarteko. Amodio gaiak erabiltzeko freskotasun hori onartezina bihurtu zen Trentoko Kontzilioaren ondoren. Aukeratutako bide herrikoiak neurri eta errimetan akatsak zeuzkan Errenazimentuko haize berriek eskatzen zuten poetika berriaren ikuspegirako. Etxepare ezin da ulertu idazle bakartu gisara. Kontestu baten emaitza da haren lana. Baziren beste poeta batzuk garai hartan. Joan Etxegarai pastoralgilea eta Arnaut Logras dira hark izendatzen dituena.


Joanes Leizarraga: Lapurdikko Beraskoitzen sortu eta Nafarroa Behereko Bastidan hil zen. Apaiz katolikoa izana zen eta gero protestantismora bihurtua. Erreformaren espiritua eta politikaren eragina nahasian zebiltzan garaiak ziren. Obra; -Jesus Krist gure jaunaren testamendu berria.-Kalendrera.Elizako jaien egutegia da. -ABC edo kristinoen instrukzioena.Kristau-ikasbide edo doktrina./ Erlijio berriaren hedapena erdiesteko, Testamendu berriarekin batera kristau xumeari eguneroko bizimoduan erabili irakurri edota buruz ikas zitzakeen irakurgaiak ere eman behar zitzaizkion. Kritika:-Itzultzailearen meritua da. Prosan handia zen haren itzulpen lanagatik.-Menpeko proposizoak, perpaus luze eta laburren  arteko jokoan eta orekan ere maisu da.-Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio.Erreformak jomuga zituen euskaldunak horiek baitzitren.-Hizkunta jasoaren alde; latinetik hartutako hitz asko erabiltzen ditu.-Zahar kutsua dario Leizarragaren euskarari. Hitzeta berritzaile baina soinuetan eta morfologian arkaikoa.


Entradas relacionadas: