Gerrarteko ekonomia eta depresio handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,3 KB

5.GAIA-KRISI FINANTZIERO HANDIEN HISTORIA BERRIA
1929KO KOLAPSO FINANTZIEROA: ZERGAITIK DEPRESIO HANDI BAT 30.HAMARKADAN?
Keynes-ek Depresio Handiari hasiera eman zioten, lur-jotze finantzarioak kausatutako arazo
larrienetakoak aurreikusi zituen. Keynes-ek 1919an Versailles-ko Konferentzia​n parte hartu,
Europa berrantolatzeko helburuarekin. Xede nagusia Alemania ordaintzera nola behartu. Bilera
amaitu aurretik joatea erabaki zuen. Aurreikusi bezala, krisi handia, XX. Mendeko “lurrikara”
ekonomiko handiena.
I. GERRATIK BAKE EZENGONKORRERA: 1920-1921EKO KRISIA
Gerra ostea heriotzak markatutako garaia zen. 1917an, Gerra Zibila hasi
Errusian. Honek
heriotza-tasa altuak, eta ekonomia ia suntsitu. Inperioen erorketek, langabezi tasa handiak
ekarri, tentsio politiko eta sozialekin batera. Gerrek krisi handiak suposatu zituzten.
Kapitalismo klasikoak funtzionatzeari utzi, eta estatu militarizatuko kapitalismoak ordezkatu
zuen.
(1919-1920) artean inflazio handia ​izan zen. 1920an, azukrea, kafea, lana, haragia eta zerealen
prezioa, 1914an baino %200 altuagoak. Esportazio produktuen prezioen beherakada sakona
ekarri zuen.
1920an AEBn prezioen jaitsieragatik, banku zentrala malgutzen hasi zen. Interes tasak ez
jaistean, rezesio indartsu bat eragin, baina krisi laburra. Banku Zentralen esku-hartze ezaren
ikuspegi ortodoxoa hamarkada osoan jarraitu zuen, baina 1929ko crack-aren ostean ondorio
larriagoak.
Alemania, hiperinflazioak eragin larriena izan zuen herrialdea. Gobernuak eta Banku Zentralak
depreziazio monetario handia onartu, Versailles-ko bilerakoa.
II. ERREPARAZIOAK ETA 1922-1923KO HIPERINFLAZIO ALEMANIARRA
Alemaniako erreparazioak, konpontzeko zailena. Keynes-en arabera, ordaindu beharrekoa 40
mila milioi dolar. Alemaniako ekonomiak ezin zuen zor hori ordaindu.
Presidente amerikarrak, Tratatuaren baldintzak onartu. Versailles-en neurri positibo bakarra,
Nazioen Liga.
1921eko Londreseko bileran, baldintza onuragarriagoak onartu. Prezio eta soldaten hazkunde
bortitzak ekarriz. Azkenean, ez ziren ezta markoak onartzen.
Erreparazioak ordaintzeko arazo larriak, moneta kantitatea handitzera behartuz. Hiperinflazioa
sortu zen, eta herrialdeak defizita ​jasan zuen.
Gobernuak, neurri erradikalak hartu behar, ezinbestekoa zen gastuak estaltzeko, moneta
gehiago emititzeari uztea. Defizit publikoa murriztu eta inflazioa gelditu zen.
Oso zaila, erreparazioak dirutan ordaintzea; Zati bat bestelako ondasunen bidez (ikatza…),
Alemaniak ez ordaintzekotan, Frantziak ezin Britainia Handiarekiko zorrak ordaindu, eta
europarrek ezin AEBri ordaindu.
1924an, erreparazioen murrizketa dramatikoa onartu, eta Reichsbank-en begiradapean jarri.
III. URRE PATROIAREN ITZULERA: 1925-1928
Urre patroiaren itzuleraren arrazoi nagusia, ekonomia europarrak egonkortzeko nahia zen.
Orain, banku zentralek, urre erreserbak edo moneta atzerritarrak pila zitzaketen. Aldaketa
1929ko crackera arte mantendu zen ia mundu osoan.
Inflazioa eta defizita murriztuko zuten akordio politikoen beharra zegoen. Britainia zaharreko
herrialdeetan, urre patroira hurbiltzen ziren moneta politikak ezarri zituzten.
Latinoamerikan, dolarraren diplomazia nagusi. Estatu Batuek dirua mailegatu Latinoamerikari,
horrela europarrek dolarrak lortu.
IV. 20. HAMARKADAKO BURTSA GORALDIA
1920ko hamarkada, Happy Twenties deritzogu. Berrikuntza teknologikoak ugariak. Aisialdirako
industriak, popularrak bihurtu (irratia eta zinema).
Europa eta AEBn berreskuratutako moneta egonkortasunak eta kreditu bankarioak, zenbait
burbuila espekulatibo sortu zituen.
Igoera handiena bizi zuen merkatua, Wall Street (1922-1929). Europa krisi seinaleak jasotzen
lehena. Strong eta Norman-ek, jarri zuten martxan lankidetza internazionala. 1928an,
Bruselako Burtsak erorketa.
Wall Street-ek mugiezin jarraitu zuen. Helburua, espekulazioa baretzea, baina ez zen lortu.
Honek, 1929ko cracka ekarri zuen.
Latinoamerikan 1927tik somatu zuten krisia. Prezioek behera, petrolioa merkeago eta
azukreak eta kotoiak behera. Honek kapital esportazioaren gabezia ekarri zuen.
V. 1929KO WALL STREET-EKO CRACK-A ETA ONDORIOAK
Nahiz eta krisi seinaleak izan, 1929ko crackak ezustean harrapatu zuen mundua. Ostegun
beltzak, (1929) hasiera burtsaren lur-jotzeari. Urriaren 29an erorketa bortitzagoa. Honekin,
munduko burtsak erortzen hasi. USAko gobernuak balore amerikarrak depreziatzeko neurriak
planteatzen hasi zen.
Depresio Handia
1930.Urtean susperraldi bat egon arren, New Yorkeko burtsak erortzen jarraitu eta
inbertsoreek konfiantza galdu zuten.
Crackaren ostean, hainbat herrialdetan kiebra bankarioak; kontsumoa jaitsiarazi, kreditua
murriztu eta deflazioa ekarri zuten. Herrialdeek depresio ekonomiko sakona.
Depresio Handiaren kausak: teoria ezberdinak
Depresio Handiaren kausen ​azterketa, Friedman eta Schwartzek gauzatu zutenez, erreserba
Federaleko zuzendariak ziren errudun nagusiak: ez zuten boom-a aurreikusi eta identifikatu, ez
zituzten neurri antiziklikoak ezarri. Banku Zentralak ez zekien zer egin krisian eta honek
berreskuraketa eza suposatu; Depresio Handia.
Peter Temin-ek hurrengoko faktore hauek aurkeztu:
- erorketa eraikungintzan.
- Nekazaritza prezioen beherakada.
- sektore industrialen murrizketa.
- Diru sarreren jaitsiera.
Depresio Handiaren zergatiaren atzean zebilen Ben Bernanke-k, sistema finantzarioaren
berezko ahuleziek kreditua uzkurtu zuen, eta honek ondasunen eskariaren kontrakzioa ere
ekarri zuen. Ahulezi hauek 1929-1930 tarteko atzeraldia, depresio luze batean bilakatu zuten.
Christina Romer-en arabera, harreman zuzena zegoen 1929ko burtsa lur-jotzearen eta
etorkizunerako ezjakintasunak sortutako espektatiba negatiboen artean. Honek inbertsioen
murrizketa ekarri, industria guztiei kalte, kiebra bankarioak sorraraziz.
Krisi bankarioak
1933an, Roosvelt presidenteak, 4 hilabetez geldiarazi zuen jardun bankarioa. Estatu Batuetako
sistema finantzarioa munduko handiena zen, baita deskontzentratuena.
Vienako Creditansalt banku handiak kiebra deklaratu, banku honek garrantzia zuen , bere lur-
jotzea traumatikoa izan zen. Alemaniak tipo bikoitzeko krisialdiari egin behar zion aurre
Balderston-en arabera: monetarioa eta bankarioa. 1931ako ekainaren 6an, Brüning
kantzilerrak Alemaniak erreparazio gehiago ordaintzen jarraitzea ezinezkoa zela adierazi.
Ekonomia ahultzen zioala, protekzionismo ​eta nazionalismoak ​indar handia hartu zuten.
VI. KOOPERAZIO INTERNAZIONALAREN PORROTA ETA URRE PATROIA BERTAN BEHERA UZTEA
Krisi honen aurrean, kooperazio internazionala porrota izan zen.
Britainia Handia, munduko ekonomia irekienetarikoa zen, 1931ko irailaren 21ean urre patroia
utzi zuen. Urre patroia baztertu zuten lehen herrialdeek suspertze azkarragoa. Urre patroia
mantendu zuten herrialdeek arazo larriak.
1932an cracka eta 3 urte geroago, bilera internazionalen beharra eta lankidetza proposatzen
hasi. Lehen bileraren helburu nagusia europar bankuak salbatzea. Hau lortzeko, Alemaniaren
hartzekodun ziren herrialdeek Versaillesko Itunean, kalte ordainen kopuru bati uko egin zioten.
1933an, Roosvelt, ez zegoen prest europarrek gauzatutako presioak onartzeko.
Mundua lau bloketan​ banatua:
- Urre patroi zurruna.
- Moneta urrera lotu zutenak.
- Commonwealth britainiarra.
- Erregimen monetario bihurrezina zutenak.
Mundu honetan, Estatu Batuek propaganda antieuroparra kaleratu, ordainketen berandutzeari
protesta egiteko. 1934an, Britainia Handiak Estatu Batuei egin beharreko ordainketak utzi,
Frantzia, Italia eta Belgikak berdina: kooperazio finantzario transatlantikoaren amaiera​.
VII. EKONOMIA POLITIKOAREN ERANTZUNAK KRISIARI: AEBko NEW DEAL
Depresio Handiaren ondorio larrienak, Estatu Batuetan eta Alemanian.
Gobernuek hartutako neurriak, politika pasiboak izan ziren. Andrew Mellon-ek zera zioen:
beharrezkoa, enpresa ez eraginkorrak ezabatzea, likidatzea, krisitik ateratzeko. Joera
“likidazionista-k” ​ez zion onurarik ekarri ekonomiari.
1933an, Roosvelt, Depresio Handiaren aurkako neurriak hartzen hasi. Malgutasun monetarioak
ekonomia suspertzea ekarri, baina oinarrizko neurria, gastu publikoa handitzea​.
Enpresa txiki eta ertainen garapena bultzatzen zuen lege bat sortu zen. Honela, lanpostu ugari
sortu ziren. Depositu edo gordailu bankarioak seguru mantentzeko, eta kiebra bankarioak
sahiesteko, Federal Deposit Insurance Corporation-a sortu zen. Burtsa arloan, Securities and
Exchange Comission-a sortu zen.
Berrikuntzak martxan jarri zirenetik, ekonomia astiro errekuperatu.
VIII. KRISIAREN ONDORIO ZITALAK: 30. HAMARKADAKO NAZISMOA ALEMANIAN
Europan, haserre politiko eta ekonomikoa​ nagusi. Honek polarizazio politikoa kausatu zuen
populazioarengan, alderdi politiko tradizionaletatik at bilatu zuten irtenbidea. Alemanian
Depresio Handiak paper garrantzitsua, nazismoaren garaipenean.
Weimar-en errepublikan, aplikatu zen politika fiskala, ortodoxoa izaten jarraitu zuen. Hitler
1932ko azaroan boterera heldu zenetik, demokrazia desagertu eta diktadura alemaniarra hasia
zegoen. Handik aurrera, inbertsio handiak, obra publikoetan eta berrarmatzean​.
1932-1938 artean, ekonomia mundialaren susperraldi nabarmena eman zen. Depresio Handiak
ez zuen berdin eragin herrialde guztietan. Depresio Handiak ekarritako nazionalismo
militaristak, Bigarren Gerra Mundiala​ zuen ondorio.
IX. LATINDAR AMERIKA 30. HAMARKADAN: KRISIA ETA BERRESKURAPENA
Hegoamerikan, crackaren eragina oso gogorra izan zen, baina 1932tik aurrera errekuperazio
ekonomikoa sostengatua izan zen. Txile izan zen krisiaren ondorioak gehien sufritu zituena.
Esportazioek, behera egin zuten, baina, atzerri zorrak ordaintzen jarraitu zituen. 1931. Urte
erdialdean kanpo zorra ordaintzeari uko egin zioten finantza publikoek.
Perun, lehengaien prezioen beherakada nabarmena eta esportazioen balioak behera egin
zuten. 1930. Urte inguruan, ordainketekin jarraitzea ezinezkoa bihurtuko zen. Ondorioz,
gobernariek urre patroiaren baztertzea agindu zuten eta kanbio kontrolak ezarri zituzten.
Handik denbora gutxira ordainketen suspentsioaren berri eman zen.
Brasil, ordainketa internazionalen suspentsio partzialaren iragarkia egin zuen. Krisi ekonomiko
eta politiko bat pairatu zuen. Getulio Vargasek hartu zuen estatuburutza eta finantzen egoera
latza ikusita neurri antiziklikoak ​hartu zituen. Honek, bere fruituak ekarri zituen, eta 1940an
Brasil Hegoamerikako makineri industrial garrantzitsuena zuen herrialdea bihurtu; erabateko
errekuperazio ekonomikoa sumatzen hasia zen.
Mexikon, krisiaren eragina ez zen hainbestekoa izan. 1929an cracka gertatu zenerako, finantza
publikoek egonkortasuna jada bereganatua zuten.
Herrialde handi gehienek ezin izan zituzten haien ordainketak suspenditu.

Entradas relacionadas: