Gerrarako bidean alemaniar sobietar ituna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,19 KB

ALEMANIA

BARNE POLITIKA:


POLITIKOKI:

Estatu totalitarioa: alderdi bakarra, estatuko aparatoa eta armada kontrolpean. Botere osoa mantentzeko, Estatu Poliziala ezarri egingo da, SS-ak eta Gestaporen bidez, Lan horretan ere Propaganda erabiltzea oso garrantzitsua izan zen eta naziak “maisuak” izan ziren horretan, komunikabideen kontrolaz baliatuz. Haien helburua: herritarren pentsaera bateratu eta hauek Alderdiaren irizpideetan makurtzea.

1933.Urteaz geroztik, erregimenaren aurkako edozein oposizio mota eliminatzeko; lehen kontzentrazio esparruak eraiki ziren.


SOZIALKI:

 Hitlerrek eta alderdiak sorturiko erakundeek gizabanako eta gizarte gaineko kontrola ezarri zuten. Fürher-a da lider bakarra eta propaganda naziak mitifikatu egingo du.

Laneko Frontea sortu zen, non langileek eta ugazabek bertan eseriz, gatazka sozialak isilarazi egin ziren, beti enpresari handien alde.

Azkenik, antisemitismoa eta juduen aurkako jazarpena eta bazterkeria.


EKONOMIKOKI:

Erregimen berriak Kapitalismo handiaren interesen alde jokatuko du beti, hau izan baitzen Erregimenaren sostengua. Hitlerren politika ekonomikoari esker, Trust edo korporazio handiek etekin handiak aterako dituzte.

Gobernuaren politika ekonomikoa AUTARKIAn oinarritzen zen krisialditik ateratzeko. Horretarako, armagintza eta azpiegitura handien eraikuntza garatuko ditu. Inbertsio publiko masibo hauetan oinarritutako politik arrakastatsua izan zen: langabezia izugarri jaitsi zen baina alemaniar ekonomia gerra ekonomia bihurturik.

---


KANPO POLITIKA:


Bizi-espazioan oinarrituko da, Alemaniaren Inperialismoa; Europa beste gerrate izugarri batetara eramanez. Teoria honen arabera, Alemaniak, bizirauteko, alemaniar biztanle eta lurralde guztiez osatutako estatu bakar bat eratu eta eslabiarrak nagusiki, menperatu behar zituen. Horretarako, esan bezala, Hitlerrek berrarmaketa bultzatu (Versailleseko ituna hautsiz) eta III Reich-a Europako potentzia militar garrantzitsuena bihurtuko du, beti ere eraso eta baketze politika trebe bat uztartuz.


Alemaniar inperialismo horren mugarri nagusiak, Bigarren Mundu Gerraren atarian jarriko gaituztenak: -1933an Versailleseko Ituna salatu eta Nazioen Elkartea utzi egin zuen.

-1935ean derrigorrezko soldaduska berrezarri. -1936ean Renania militarizatu zuen. Frantzia ez ausartu militarki erantzuten Britania Handiaren babesaren ezean. -Urte horretan, italiarrek bezala, laguntza militarra eman zioten Francori, Espainiako Gerra Zibilean. -Urte berean Erromarekin ituna sinatu zuen, ARDATZA sortuz. -.... -1939ko martxoan Alemaniak, Txekoslobakia osoa inbaditu zuen. -Maiatzean Altzairuzko Ituna Italiarekin gerra prestatzeko. -MOLOTOV-RIBBENTROP Itunak (sekretu bat zen) Polonia zatitzeko, Alemania eta Sobietar Batasunaren artean, Gerrarako bidea irekita utzi zuen. Azkenik, Irailaren 1an Alemaniako armadak Polonia inbaditu zuen, Bigarren Mundu Gerrari hasiera emanez.

---


Entradas relacionadas: