Gerraostea Espainian: Faxismoa eta Miseria (1939-1945)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,77 KB
Gerraosteko urteak: Faxismoa eta miseria (1939-1945)
Joera faxistako gobernua
- Frankismoko lehenengo urteetan eragin handia izan zuen Bigarren Mundu Gerraren garaipenak. Hain zuzen, Bigarren Mundu Gerra 1939an hasi zen.
- 1941ean Dibisio Urdina sortu zen Errusiako frontean Hitlerren Alemaniari laguntza emateko. Baina 1942an, aliatuen garaipenak zirela eta, Francok neutrala zela esan eta Dibisio Urdina gatazkatik atera zuen.
- Giro horretan, falangistek eragin handia izan zuten lehenengo etapan, eta faxismoaren doktrinaren ildotik bideratu zuten erregimena.
- Ekonomiari dagokionez, autarkia ezarri zen herrialdea autosufiziente bihurtzeko. Autohornikuntza lortzeko, Gariaren Zerbitzu Nazionala eta Industria Institutu Nazionala (INI) sortu ziren. Lehendabizikoak gariaren ekoizpena eta banaketa kontrolatzen zituen, eta INIk industrializazioa suspertu nahi zuen. Hala ere, ahalegin horrek porrot egin zuen, eta Espainiako ekonomia ez zen biztanleen beharrak asetzeko gai izan.
- Herritarrak kontrolatzeko, biztanleria FET y de las JONSen menpeko zenbait erakundetan sartu zituzten. Erakunde nagusiak hauek izan ziren:
- Zentral Nazional Sindikalista: langileak eta enpresaburuak hartu zituena.
- Emakumezkoen Saila: gizarte-lanak egiteko emakumeen taldeak hartu zituena.
- OJE: gazteak erakartzeko jolas-jarduerak antolatzen zituena.
- Sinbolo faxistak ezarri ziren.
- Urte horietan errepresioa oso gogorra izan zen. Milaka eta milaka pertsona bortxazko lanak egitera zigortu zituzten, eta batzuei heriotza-zigorra ezarri zieten. Errepresio gogor horrek erregimenaren ia oposizio osoa desagerrarazi zuen Espainian. Makiak deituriko gerrillari talde bakar batzuk baino ez ziren geratu mendilerroetan borrokan 1940ko hamarkadaren amaiera arte.
Ekonomia: Herrialdea atsekabetuta
Gerraostean, Espainiako ekonomia lur jota zegoen. Hainbat industria, errepide eta trenbide suntsituta geratu ziren, eta desegindako landek urteak behar izan zituzten beren onera itzultzeko. Hondamendi horren ondorioz, hirietako jarduera gutxitu egin zen eta pertsona ugari beren herrietara itzuli ziren. Horrela bada, Espainia nekazari-herrialde bihurtu zen berriz ere, eta per capita errenta jaitsi egin zen.
Ekonomiaren atzerapausoaren ondorioz, 1940ko hamarkadan ez zegoen produktu-horniketarik: ez elikagairik, ez arroparik, ez eta erregairik ere. Biztanleak hornitzeko, estatuak elikagaien errazionamendua ezarri zuen.
Gerora, merkatu beltza agertu zen, estraperloa ere deitua.