Gerrako ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,06 KB

2.GERRA HANDIA (1914-1918)

2.1 INDAR AURKARIAK ETA GATAZKAREN EREMUAK

- Aurkariak:

1. Etente Hirukoitza:

- Osatzen zuten herrialdeak: Frantzia, Errusia, Erresuma Batua

- Lehorreko indarrak: Ententearen lehorreko indarrak veste blokearenak baino indartsuagoak zirela zirudien, ugariagoak zirelako.

- Kontrako faktorea: Ententea eta haren aliatuak bi frontetan banatuta egon ziren, elkarren arteko lehorreko komunikazioak izan gabe.

- Itsasoko indarrak: Ententeko herrialdeek nagusitasuna zuten; batik bat, Erresuma Batuak

2. Inperio zentralak:

- Osatu zuten herrialdeak: Alemania eta Austro-Hungaria

- Lehorreko armada: Alemaniako armadak frantziakoak baino artilleria astun eta ibilgailu gehiago zituen; baina, hala ere, bi blokeak nahiko orekatuta zeuden arimetan.

- Aldeko ezaugarria: Austria-Hungariak eta Alemaniak kokaleku estrategikoa zuten Europaren erdian, eta errazago mugiarazten zituzten tropak.

- Kontrako ezaugarriak: Ekialdetik eta Mendebaldetik bi fronte zituen

- Itsasoko indarra: Alemaniarrek itsaspeko gerra egin zuten, haren bidez bakarrik egin baitziezaioketen aurre britainiarrek eta frantsezek itxaron zuten nagusitasuna.

- Aliatu berriak batzeak ekarri zituen ondorioak:

 - 1. Mundu osora hedatu zen gatazka. Gerran, Europako hamalau herrialdek eta haiek bost kontinenteetan zituzten koloniek parte hartu zuten, baita Japoniak eta Ameriketako Estatu Batuak ere.

- 2. Lehen aldiz hartu zuen gerra batek holako lurralde zabala, eta hedapen horrek gatazka luzatzea ekarri zuen


2.2GERRAREN EZAUGARRIAK


- 1

Gaur egungo historiako lehenengo <<erabateko gerra>> izan zen.

- 2. Ia hirurogeita hamar milioi mobilizatu zituzten

- 3. Aurrerapen tekniko eta industrialak baliatu zituzten, armamento modernoa eta hilgarria fabrikatzeko

- 4. Estatuak zuzendutako gerrako ekonomia ezarri zen

- 4.1. Herrialde bakoitzeko industriaren xedea armada armaz eta munizioz hornitzea zen

- 4.2. Biztanleria zibilak, errazionamendua eta eskaria pairatu zituzten

- 4.3. Gerrarako soldadu ugari mobilizatu zenez, emakumeek jardun behar izan zuten lanean industrian eta tradizioz gizonezkoak ziren sektore batzuetan.

- 4.4. Gastu militar handiei aurre egin ahal izateko, gobernuek zor publikoaren jaulkipena eta kanpotiko maileguak erabili zituzten.

- 5. Beste ezaugarri bat propagandaren erdoilera izan zen. Abertzaletasuna sustatzeko eta biztanleria zibilarengan eta soldaduengan erresistentzia-sena pizteko erabili zuten, bata etsaiaren  adorea ahultzeko ere.

Entradas relacionadas: