Gerra zibilaren aldiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,95 KB

2.- GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

SARRERA


Gerra Zibilak zenbait ezaugarri bereizgarri izan zituen Euskal Herrian. Burgesia Nazionalistak, EAJk, Errepublikaen alde egin zuen;
euskal kleroaren zati batek (nazionalista zena) Bizkaian eta Gipuzkoan matxinatuen aurka egin zuen. Horrez Gain, Eusko gudaroste eta errepublikarren arteko harreman zailak zirela esan Beharra dago. Gainera, lurralde zatiketa batez hitz egin behar dugu. Nafarroan Eta Araban populazioaren zati handi batek altxamendu faxistaren alde egin zuen (batik bat karlistak eta euren indar militarrak, erreketeak). Bizkaiak eta Gipuzkoak (EAJk eta Fronte Popularraren gehiengoak), aldiz, altxamenduari aurre Egin eta Errepublikarekiko leialtasuna mantendu zuten.

LEHEN EUSKAL GOBERNUA


Gerra Zibilaren hasierak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri, Errepublikaren Gobernuan sartu eta zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zioten: Estatutuaren Onespena eta Euskal Herrirako behin-behineko gobernua osatzea (EAJ eta Fronte Popularra), besteak beste. 1936ko urriaren 7an, EAJk lehen euskal gobernu Autonomoa zuzendu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela.Lurraldearen Bakantzeak Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion: Txanpon propioa sortu zeun, foru polizia edo ertzaintza, eta euskal armada edo Euzko gudarostea deiturikoa ere (zenbait alderdik gidaturiko batailoietan Antolatuta, zuzentzen zutenen artean aginte bakarra ez egoteko). Horrez gain, Nazioarteko berezko politika burutu zuen. Era berean, Euskadiko Herri Auzitegia sortu zuten, matxinatuen delituak eta gerrarekin loturikoak Epaitzeko. Dena den, lehen euskal gobernuaren edo Jaurlaritzaren eragina eskasa Izan zen, lurraldetasunari eta denborari dagokionez.

GERRA ZIBILAREN ALDIAK

Fronte gipuzkoarra


Lehenengo aldi hau gerra piztu Zenetik, uztailean, lehen euskal gobernua sortu arte luzatu zen, urrira arte. Hasierako hilabete horietan, Irunek, Tolosak eta Beasainek erreketeen erasoa Pairatu behar izan zuten. Matxinatuen tropek, Beorlegi koronelaren Gidaritzapean, Irun hartu zuten eta Frantziarekin zuten muga itxi zuten; Azkenik, Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen eta tropek Bizkaian aurrera Egin ahal izan zuten.Gatazkaren Hasierako une horretan, errepublikaren defentsa ezkertiarren esku zeuden Defentsa Batzarren ardurapean geratu zen. Gipuzkoak Defentsa Batzarra EAJk, Fronte Popularrak eta CNTk osatzen zuten. Gerra antolatzeko eta lurraldea Kontrolatzeko sortu zuten. Dena dela, anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaidak Eta erasoei aurre egiteko miliziek zuten gaitasun eskasa zirela medio, fronte Gipuzkoarra desegin zen.

  

Legutioren aurkako erasoa


Gerraren Bigarren aldian botere politikoa Defentsa Batzarretatik Eusko Jaurlaritzara Aldatu zen. Agirreren gobernuak Defentsa Kontseilaritza zuen bere kargu, Besteak beste, eta arerioen tropek Bizkaia inguruan eragiten zuten presio Handia zela eta, azaroan, kontseilaritza horrek Legutio (Araba) erasotzeko Agindua eman zuen. Garaipena lortuz gero, Gasteiz hartzeko bidea irekia egongo Zen, baina erasoak porrot egin zuen eta agerian geratu ziren euskal armadaren Gabeziak, baita matxinatuen tropen nagusitasuna ere.

  

Bilboren gainbehera


Hirugarren Eta azken aldia 1937ko apiriletik ekainera bitartekoa izan zen, eta Bizkaiko Lurretara mugatu zen. Legution galdu ondoren, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Lurrak defendatzeko ahalegin guztiak egin zituen. Hiriburua defendatzeko Burdinazko gerrikoa sortu zuten. Hau gotorleku-sistema bat zen, lubaki, Alanbrada, bidexka, metrailadorez eta behatokiz osatuta zegoena.Armada Frankistak alemaniarren eta italiarren laguntza izan zuen, eta lehenik aire Bidezko erasoak eraman zituzten aurrera Otxandion, Durangon eta Gernikan, eta Gero burdinazko gerrikoa erasotu zuten, Davila jenerala buru. Frontea desegiteko Alejandro Goikoetxearen laguntza izan zuten nazionalek, defentsa sistema Diseinatu zuen gizona eta, beraz, gune ahul guztiak ezagutzen zituena. Horri Esker, nazionalak ekainean sartu ziren Bilbon, Soltxaga jenerala buru zela.

ONDORIOAK


Bilbo Frankisten Esku geratu zenean, Agirrek eta Eusko Jaurlaritzak etengabeko leku aldaketa Izan zuten (Santander, Valentzia, Bartzelona…), gerra amaitu zenean erbestera Joan ziren arte.      Gerra amitzean Errepresioa oso handia izan zen: hilketak, kartzelaratzeak, erbesteratzeak, Garbiketak administrazioan eta irakaskuntzan, disidentziaren kontrako Zapalkuntza orokorra, errepresio kulturala…                  Francok, Bilbo erori bezain pronto (1937ko ekainaren 23an), Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak baliogabetu zituen, gerraren aitzakia erabilita. Arabakoak, ordea, mantendu egin zituen.

Entradas relacionadas: