Gerra Zibilak eta Iraultzak Europan: Nazismoaren eta Sobietar Batasunaren Gorakada

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

Nazismoaren Politika Ekonomikoa eta Bigarren Mundu Gerraren Hastapenak

Nazismoaren Ekonomia Politika (1933-1939)

1933an naziek gobernua eskuratu zutenean, Alemaniako langabezia kopurua itzela zen. Ekonomia zuzenduz, kontsumoa kontrolatuz eta oinarrizko produktuak errazionatuz egoerari bide bat eman zioten. Industria garatzean, industria handiek parte hartu zuten. Politika autarkikoak hasierako uneetan baino ez zituen emaitzak eman; hala, nazioarteko isolamendua albo batera utzi eta gerrari ekin zion Alemaniak. Horretarako, armada osatu eta ekonomia gerraren zerbitzuan jarri zuten.

1935etik aurrera, Alemania berriro armatzeko politikari ekin zioten, eta hurrengo urtean, Renania lurraldea birmilitarizatu zuten. Europako beste estatuek jarrera pasiboa zutenez, faxismoak gero eta indar handiagoa zuen. 1935ean, Italiak Abisinia inbaditu zuen.

Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Aurrekariak

1936an, Espainiako II. Errepublikan gerra zibila hasi zenean, Alemania eta Italiako gobernu faxistak Francoren armadaren alde agertu ziren. Gerra zibila Bigarren Mundu Gerraren hastapen gisa hartzen da.

1938ko martxoan, Alemaniako armadak Austria inbaditu zuen. Frantziak eta Erresuma Batuak ez zuten horren aurka egin. Estatu naziak Txekiako Sudeteetako lurraldea galdegin zuen. Exijentzia hori Municheko Konferentzian aztertu zuten, eta inbasioa onartu. Naziek hitz eman zuten ez zutela lurralde gehiago exijituko, baina handik hilabete gutxira, Bohemia eta Moravia bereganatu zituzten.

1939ko irailean, Alemaniako armadak Polonia inbaditu eta Bigarren Mundu Gerrari hasiera eman zioten.

Sobietar Batasunaren Iraultza (1917)

Lehen Mundu Gerraren Eragina Errusian

Gizarte eta ekonomia egoera larriagotu egin zen Lehen Mundu Gerra hasi zenean. Errusiak, Frantzia eta Estatu Batuen aliatu gisa, parte hartu zuen, eta 15 milioi soldadu erreklutatu zituzten. Errusiako ekonomiak ezin zuen mobilizazio militar hori jasan, janaria urria zelako eta elikadura falta zegoelako. 1916an, Errusiako armadaren agintariek milioi eta erdi desertore zituzten.

Otsaileko Iraultza

1917ko otsailean, emakume langileek kale agerraldi bat egin zuten Petrogradon, "Bakea eta ogia" lelopean. Tsarrak langileak zapaltzeko agindua eman zuen, baina tropek desobeditu egin zioten eta hainbat ofizial fusilatu zituzten. Langileekin bat egin eta Sobietak sortu zituzten.

Behin-behineko Gobernua eta Petrogradoko Sobieta

Behin-behineko gobernua ezarri zuten burgesek, tsarraren baimenik gabe. Lvov printzea gobernuburu eta Kerenski gobernuburuorde eta Justizia ministro jarri zituzten. Petrogradoko Sobietak herriaren babesa zuen, eta Alemaniarren aurkako gerra amaitzeko, lur banaketa eta langileen lan egoera hobetzeko proposamenak aldarrikatu zituen. Errepublika berehala aldarrikatu zuten.

Behin-behineko gobernuak eskaerei entzungor egin zien, eta erabaki hauek hartu zituen: Batzar Konstituziogilerako hauteskundeak atzeratzea, amnistia osoa ematea eta Alemaniaren aurkako gerran jarraitzea. Erabaki horiek, ordea, ez ziren nahikoak izan iraultza geldiarazteko.

Sobieten Hedapena eta Leninen Itzulera

Sobietak eratu ziren lantegi, hiri, latifundio eta armadan ere. Ekainean, Sobieten Lehenengo Biltzarra egingo zen Moskun. Apirilean, amnistia baten ondoren, Lenin Petrogradora itzuli zen, eta Apirileko Tesietan oinarritutako politikagintzari ekin zion. Puntu hauetan oinarrituta:

  • Gerra inperialista amaitzea.
  • Gobernu burgesiari babesa ukatzea.
  • Sobieten errepublika sortzea.
  • Banka eta lurra nazionalizatzea.
  • Proletarioek boterea berenganatzea.

Uztaileko Egunak eta Korniloven Estatu Kolpea

Lehen Mundu Gerraren aurkako ekintzak ugaritu ziren. Behin-behineko gobernuaren errepresioaren ondorioz, Leninek ihes egin behar izan zuen Finlandiara. Lvoven ordez, Kerenski izendatu zuten gobernuburu, eta honek boltxebikeen batzorde nagusia atxilotzeko agindua eman zuen. Uztailean, Alderdi Kadeteak eta Mendebaldeko estatuek lagunduta, Kornilov jeneralak estatu kolpe bat ematen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Entradas relacionadas: