Gerra Zibila Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Jokabide desberdinak

Euskal herrialdeak banandu egin ziren gerra zibilaren aurrean. Ondorioz 1936ko uztailaren 18an eremi bi bereizi ziren: Araban eta Nafarroan altxamendura jo zuten alderdi nazionalaren aldekoak nagusitu ziren; Bizkaian eta Gipuzkoan ordea errepublikaren aldekoak.

Gertakizun erabakitzaile bi aipatu behar dira zatiketa hnen zergatietan: Mola jeneralaren destinu aldaketa iruñeara eta Euskal autonomia estatutuaren onespena.

Mola kolpen militarraren antolatzaileetarikoa izan zen, Fronte popularrak agintaritza hartu zuenetik. Horregatik, Madriletik urruntzeko, Iruñeara bidali zuten. Baina, Nafarroako agintaritza militarra hartu ondoren, bertatik jarraitu zuen estatu kolpearen prestakuntzan eta, gainera Nafarroako karlisten eta hauen armadaren aldekotasuna lortu zuen. Bestetik, EAJk jobernu errepublikanoan sartzea negoziatu zuen Largo Caballero lehendakariareikn euskal estatutua berehala indarrean jartzearen truke.

PROTAGONISTAK

Indar politiko militarak bando bitan lerrokatu ziren: nazionalak, hau da estatu kolpearen aldekoak eta errepublikanoak.

Nazionalen alderdiaren buruzagitza Euskal Herrian Mola jeneralak izan zuen. Berarekin, euskal karlistak eta Eliza katolikoaren aldekotasuna. Atzerritik laguntza erabakitzailea: Alemania naziarena eta Italia faxistarena.

Errepublikan nazionalisten aderdian, Euzko Gudarostea osatu zen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzapean. 50 batalloi izan zituen, erdiak nazionalistak eta beste erdiak Fronte popular eta anarkistenak. Bat-batean eginiko armada izan zen, esperientzia urriarekin eta bateratze arazoekin, batez ere nazionalista eta anarkisten artean. Atzerritik oso laguntza txikia izan zuten eta heldu zen guda materiala Errusiakoa izan zen: artileriako zenbait pieza eta 15 ehiza hegazkin.

GUDAREN GARAPENA

Gudak 1936-37 urteen artean izan zen eta lau aldi bereiz daitezke

  • Gipuzkoaren galera.

    Beorlegi koronel nafarrak Irun menperatzeko uzendu zuen erasoarekin hasi ziren burrukak 1936ko abuztuaren amaieran, iparraldeko eremu errepublikanoa Frantziatik separatu eta loturarik gabe utziz. Gainontzeko lurraldean atzerantz egin zen ia erresistentziarik gabe Debako haranean frontea eraikitzeko

  • Debako frontea

    Irailaren amaieratik 1937ko otsailerarte. Hilabete hauetan fronteari eutsi ezezik Legutio hartzeko ahalegina ere egin zuen euskal gudarosteak. Legutio hartuz gero Gasteiz hartzeko aukera ere irekitzen zen. Baina Legutiok, laguntzako soldaduekin, eutsi egin ziren eta erasoak huts egin zuen.

  • Bizkaiaren erortzea

    Legution huts egin ondoren, Bizkaiaren defentsa prestatu zen, burdin gerrikoa eraikiz Bilob inguruan. Nazionalak, Mola jenerala buru zela 40.000 soldaduko armadaz sartu ziren Bizkaian. Nekez aurreratu zuten, baina italiar eta alemaniar hegazkineriari erabili zuten fronteak apurtu eta nagusitasuna ezartzeko, objetibo zibilak zein militarrak eresoz.

Bitartean, Mola jenerala hil egin zen hegazkin istripu batean. Baina nazionalek aurrera egin zuten Bilbo hartu arte.

Santoñako ituna. Bilbo galdu ondoren Euskal gudarostea Kantabria errepublikanora atzeratu zen. Batalloi errepublikanoak gudari eustearen aldekoak ziren, baina abertzaleak, Euskaditik kanpo eta etsita errendizioa hartu zuten italiar tropekin. Baina nazionalen tropak heldu zirenean, Davila jeneralarekin, ez zuten hitzarmena onartu: fusilatuak, kartzelaratuak, atzera ihes egin zutenak… Eusko Jaurlaritzako buruzagiak Bartzelonara pasatu zuren eta erbesteko gobernua osatu zuten. Ondoren, Espainiatik kanpo jo behar izan zuten: Londres, Paris…

Entradas relacionadas: