Zein izan zen gerra sortarazi zuen gertaera?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,64 KB

ROKOKO ESTILOA


XVIII. Mendearen bukaeran nagusitu zen. Ordungo gustuak, goi aristokrazia fribolo hedonista batek gidatu zuen. XVII. Mendean bizi izan zuten porrot ekonomikoaren ondorioz, burgesia indartsu agertu zen. Aberaste eta ekoizpen molde berriak abiarazi zituen burgesiak. Goi aristokrazia egoera lasai batean bizi zen. Rokoko estiloak aristokraziaren eskariei erantzun zien, friboloa, hedonista, apaingailuzea, kezkarik gabea, akritikoa eta guztiz sentsuala. Aldiz, burgesen eskariei erantzun zien artea zurruna zen, naturalistagoa eta didaktikoagoa. Arte molde guztietan azaldu zen Rokokoa.

Pintura:

Gaiak arinak eta friboloak, gorteiatze ta erotismo gaiak ziren, eta mitologia eta alegoriazko gaiak. Ezaugarri nagusia: Pintura materialen berezko ezaugarri fisikoen aldeko gustua. Kolore aberats disdiratsuen erabilera. Perspektiba eta irudibilduei begira, ikuspegi behartuen erabilera. Erretratuak landu ziren nagusiki: Ohitura koadroak. Pintura moralizatzailea. Konposizio soil eta eraginkorrak

Aipagarria da pastelaren erabilera, erretratuak egiterakoan erraz lausotzen delako eta pigmentuak ez zuen argitasunik galtzen.

Rokokoaren barneko joerak:

Aristokraziaren gogoko ziren: Watteak, Boucher eta Fragonard, trebetasun teknikoa zutelako eta kalitatearen gustu fina. Gainera, gorteiatzen goiak eta jaiak eta lan erotikoak egiten zituzten. Jai aristokratikoetako galaien eszenak eta commedia dell’ Arte italiako pertsonak aurkeztu. Boucherrek erretratugile bikaina eta emakume biluziak egiten zituen. Fragonardek gorteiatze eszena ugari egin eta kabinete pintura saieko margolan iradokitzaileak eskeini. Hauei “verdutisti” deitu zitzaien eta harrera handia egin zien.

Arkitektura:

Barrokoaren jarraitzaileek antzeko konposizio eskemak bideratu zituzten. Izaera apetatsua eta inprobisatua. Goi aristokraziaren eta monarkiaren gustukoa. Egiturazko osagaien irudiaren desegitea: ohikoak urre kolorekoak, konposizio konplexuak, trompe l’oeil ugariak. Zutabeak, entablamenduak eta gangak apainduta. Erdi Europako eliza batzuetan ikus daitezke adibide hoberenak



GOYA

Francisco De Goya 1746an jaio zen Zaragozan. Arte estilo bakar batean sailka ezin daitekeen pintorea da: lehenengo bi hamarraldietan galaien gaiak jarraituz Rokoko espirituarekin, eta beste garai batzuetan estilo pertsonalagoak (espresionismoa eta impresionismoa) garatuz. Oso artista emankorra izan zen lan mota asko eginez. Espainiako argidunekin harremana izan zen. Ideia progresisten  eta abertzaletasunaren arteko kenka bizi izan zuen Napoleonen ostean inbasio eta Independentzia Gerrako garaian, koadro hoberenak gertaera hauekin erlazionatzuz.

Gerra ondoren konstituzioaren aldekoa zenez arazoak izan zituen Fernando VII.Ren eta absolutismoarekin, Frantziara ihes eginez Bordelen 1828an hil arte. Ur-bortitz sailak egin zituen:

Apetak:


Izaera kostumbrista eta moralizatzailea.

Gerrako hondamenak:


Independentzia Gerrarekin erlazionatua.

Tauromakia:


Zezen gaia gogoko zuen (zezenketak).

Zentzugabekeria:


Pintura beltza ezkortasunez beteak eta amets gaiztoekin erlazionatuta.

Koadro famatuenak:

  • Maja biluzik

  • 1808ko maiatzaren 3ko fusilatzeak


Entradas relacionadas: