Gerra hotzaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,69 KB

3. GERRA HOTZA
3.1. GERRA HOTZAREN KONTZEPTUA
Bigarren Mundu Gerraren ondorio politikoetariko bat munduaren zatiketa izan
zen. Aurrez aurre zeuden bi bloke sortu ziren, alde batetik AEBen inguruko herrialdeak
(ekonomia kapitalista zutenak) eta bestetik, SESBren inguruan bildutakoak (ekonomia
komunista zutenak).Gerra amaitu eta handik gutxira hasi ziren bi blokeen arteko liskarrak. Tentsio egoera horri deritzo Gerra Hotza. Gainera, bi bloke horiek Europako kontinenteko  garai bateko potentzia inperialisten mende zeuden lurraldeen deskolonizazio prozesua
bultzatu zuten, zuzenean edo zeharka.
3.2. JATORRIA
Alemaniak 1941. Urtean Sobietar Batasunari eraso zionean, AEB, SESBk eta Britainia Handiak aliantza militarra sinatu zuten. Etsai beraren (Alemania) kontrako borrokak herrialde horien arteko desberdintasun ekonomiko, politiko eta ideologiko handiak ezkutatu zituen, iraultza boltxebikea gertatu zenetik lehen aldiz.

3.3. BLOKEEN SORRERA

Altzairuzko hesia
Yaltako eta Postdamgo Konferentzietan, garaileek euren eragin eremuak zehaztu zituzten. Komunistek, SESBren babesarekin, eremu sobietarrari zegozkion herrialdeetan
boterea eskuratu zuten: Polonian, Txekoslovakian, Hungarian, Alemaniako Errepublika
Demokratikoan, Jugoslavian, Errumanian, Bulgarian eta Albanian.

Truman presidentearen doktrina
Truman presidente estatubatuarrak, bere herriari zuzendutako hitzaldi batean,
Estatu Batuek komunismoaren kontra zeuden herrialdeen multzoa zuzendu behar zutela
adierazi zuen (Truman Doktrina)


NATO eta Varsoviako Ituna 1949. Urtean, Washingtongo Itunaren ondorioz, Ipar Atlantikoko
Tratatuaren Erakundea (NATO) sortu zen. Erakunde horren helburua askatasun demokratikoak defendatzea zen. AEBek eta Hitleren kontra borrokatu ziren mendebaldeko herrialdeek sinatu zuten hasiera batean.


3.4. GERRA HOTZAREN GARAIKO GATAZKAK

Bi blokeen arteko desadostasunak II. Mundu Gerra amaitu aurretik sortu ziren,
baina Gerra Hotzean tentsioa areagotu zuten hainbat gatazka gertatu ziren.

Greziako krisia, Lehenengo gatazkak Grezian sortu ziren, monarkikoen eta sobietarren laguntza militarra jaso zuten gerrillarien arteko gerra zibila hasi zenean. Gerra hori 1946 eta 1949 artean gertatu zen,

Koreako Gerra II. Mundu Gerra amaitu zenean, Korea okupatutako bi lurraldetan zatutu zen iparraldea, erregimen komunista zeukana; eta hegoaldea, berriz, erregimen nazionalistakoa. Bi eremuetan estatu independenteak sortu ziren 1948. Urtean: Koreako Herri Errepublika Demokratikoa edo Ipar Korea eta Koreako Errepublika edo Hego Korea.

Arabiarren eta israeldarren arteko gerra
Gatazka larrienak Ekialde Hurbilean gertatu ziren, eta 1947an hasi ziren Palestinako lurralde zatiketaren eztabaidarekin. Israelgo estatua eratu zen, baina inguruko herrialde arabiarrek ez zuten onartu.


Berlingo harresia
Berlin eremu komunistan kokatuta zegoen eta Varsoviako Ituneko herrialdeek
erabili blokeatu egin zuten, errepideak eta trenbideak moztuz. Gero, eremu komunistako biztanleek eremukapitalistara ihes egiten zutela ikustean, Alemaniako Errepublika Demokratikoak Berlingo Harresia eraiki zuen 1961. Urtean, hiriko bi eremuak bereizteko.

Kubako krisia
1952. Urtean, Kuban diktadura militarra ezarri zen, Batista jeneralaren agindupean. Orduz geroztik, Fidel Castrok eta gerrillari komunisten talde batzuek Batista boteretik kentzeko hainbat saiakera egin zituzten eta 1959an lortu egin zuten.

Vietnamgo gerra

Bigarren Mundu Gerra baino lehen Indotxina Frantziaren mende zegoen, baina
1954an armada frantziarra garaitu zuten, eta lurraldea hiru estatu independentetan
banatuta geratu zen: Vietnam, Laos eta Kanboia.

Beste gatazka batzuk eta amaiera
Urte horietan tentsio gehiago ere izan ziren nazioartean, hala nola, Pragako udaberria, Txinako iraultza, Suezko krisia eta Poloniak eta Hungariak irekitzeko egindako ahaleginak. 1989. Urtean, Berlingo Harresia erortzearekin batera, Gerra Hotza amaitu zen.

Entradas relacionadas: