Gerra hotzaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,27 KB


3.1. GERRA HOTZAREN KONTZEPTUA
3.2. JATORRIA
Alemaniak 1941. Urtean Sobietar Batasunari eraso zionean, AEB, SESBk eta Britainia Handiak aliantza militarra sinatu zuten. Batasun horrek gerra ostean bakea eta sobietarren zein mendebaldeko demokrazien arteko lankidetza ekarriko zituela esperozuten. Etsai beraren (Alemania) kontrako borrokak herrialde horien arteko desberdintasun ekonomiko, politiko eta ideologiko handiak ezkutatu zituen, iraultza boltxebikea gertatu zenetik lehen aldiz.

3.3. BLOKEEN SORRERA

Altzairuzko hesia


Yaltako eta Postdamgo Konferentzietan, garaileek euren eragin eremuak zehaztu zituzten. Komunistek, SESBren babesarekin, eremu sobietarrari zegozkion herrialdeetan
boterea eskuratu zuten: Polonian, Txekoslovakian, Hungarian, Alemaniako Errepublika
Demokratikoan, Jugoslavian, Errumanian, Bulgarian eta Albanian.

Truman presidentearen doktrina


Truman presidente estatubatuarrak, bere herriari zuzendutako hitzaldi batean,
Estatu Batuek komunismoaren kontra zeuden herrialdeen multzoa zuzendu behar zutela
adierazi zuen (Truman Doktrina). Planaren helburua nekazaritza eta industriaren berreraikuntza sustatzea, moneta oreka berrezartzea eta merkatuak berreskuratzea zen.

NATO eta Varsoviako Ituna


1949. Urtean, Washingtongo Itunaren ondorioz, Ipar Atlantikoko
Tratatuaren Erakundea (NATO) sortu zen. Erakunde horren helburua askatasun
demokratikoak defendatzea zen. AEBek eta Hitleren kontra borrokatu ziren
mendebaldeko herrialdeek sinatu zuten hasiera batean.

3.4. GERRA HOTZAREN GARAIKO GATAZKAK

Bi blokeen arteko desadostasunak II. Mundu Gerra amaitu aurretik sortu ziren,
baina Gerra Hotzean tentsioa areagotu zuten hainbat gatazka gertatu ziren.

Greziako krisia

Lehenengo gatazkak Grezian sortu ziren, monarkikoen eta sobietarren laguntza
militarra jaso zuten gerrillarien arteko gerra zibila hasi zenean. Gerra hori 1946 eta
1949 artean gertatu zen, eta gerrilla komunistek laguntza jasotzeari utzi ziotenean eta
monarkikoek Estatu Batuetatik iritsitako laguntza ekonomiko zein militarrari esker
garaipena lortu zutenean amaitu zen.

Koreako Gerra


II. Mundu Gerra amaitu zenean, Korea okupatutako bi lurraldetan zatutu zen iparraldea, erregimen komunista zeukana; eta hegoaldea, berriz, erregimen nazionalistakoa. Bi eremuetan estatu independenteak sortu ziren 1948. Urtean: Koreako Herri Errepublika Demokratikoa edo Ipar Korea eta Koreako Errepublika edo Hego Korea. Baina, 1950 urtean, Ipar Koreak Hego Koreari eraso zion eta gatazka armatua hasi zen: Koreako Gerra (1950-1953). Gerra horretan bi blokeak borrokatu ziren: Estatu Batuek iparralde komunistak aurrera egitea eragozteko hartu zuen parte eta herrialdea betiko zatitua geratu zen.

Arabiarren eta israeldarren arteko gerra


Gatazka larrienak Ekialde Hurbilean gertatu ziren, eta 1947an hasi ziren Palestinako lurralde zatiketaren eztabaidarekin. Israelgo estatua eratu zen, baina inguruko herrialde arabiarrek (Egiptok, Jordaniak, Irakek, Siriak eta Libanok) ez zuten onartu. Ondorioz, Israelen aurka egin zuten, nahiz eta horrek estatubatuarren laguntza zeukan. 1949an eskualde arabiarra banatu egin zen, eta Israelgo Estatua finkatu zen.

Berlingo harresia


Berlin eremu komunistan kokatuta zegoen eta Varsoviako Ituneko herrialdeek
erabili blokeatu egin zuten, errepideak eta trenbideak moztuz. Gero, eremu komunistako biztanleek eremukapitalistara ihes egiten zutela ikustean, Alemaniako Errepublika Demokratikoak Berlingo Harresia eraiki zuen 1961. Urtean, hiriko bi eremuak bereizteko.

Kubako krisia


1952. Urtean, Kuban diktadura militarra ezarri zen, Batista jeneralaren agindupean. Orduz geroztik, Fidel Castrok eta gerrillari komunisten talde batzuek Batista boteretik kentzeko hainbat saiakera egin zituzten eta 1959an lortu egin zuten. Sobietarreganako hurbilketa horren ondorioz, Castrok eta Khrustxev buruzagi sobietarrak hitzarmen bat sinatu zuten Kuban misil nuklearrak ezartzeko. Gertaera horrek, Kuba Estatu Batuetatik oso hurbil zegoela kontuan hartuta, misilen krisia eragin zuen.

Vietnamgo gerra

Bigarren Mundu Gerra baino lehen Indotxina Frantziaren mende zegoen, baina
1954an armada frantziarra garaitu zuten, eta lurraldea hiru estatu independentetan
banatuta geratu zen: Vietnam, Laos eta Kanboia.Vietcongek aurrera egiten zuten bitartean, estatubatuarrek atzera egin behar izan zuten; ondorioz, gerra iparraldekoen eta hegoaldekoen artean izan zen. Azkenean, iparraldeak lortu zuen garaipena hegoaldearen aurka; eta 1975ean, Vietnamgo lurralde osoa bateratu eta erregimen komunistaren mende geratu zen.

Beste gatazka batzuk eta amaiera


Urte horietan tentsio gehiago ere izan ziren nazioartean, hala nola, Pragako udaberria, Txinako iraultza, Suezko krisia eta Poloniak eta Hungariak irekitzeko egindako ahaleginak. 1989. Urtean, Berlingo Harresia erortzearekin batera, Gerra Hotza amaitu zen.

Entradas relacionadas: