Gerra hotza kubako krisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,01 KB
Gerra Hotza 1945etik 1991ra bitarteko tentsio iraunkorreko garaia izan zen, non mundua bi superpotentzien arteko lehian banatu zen: AEB eta SESB. Bi botereek euren eragin‑eremuak sortu zituzten, eta horrela osatu ziren bi blokeak, sistema politiko, ekonomiko, sozial eta kultural erabat kontrajarriak defendatzen zituztenak. Ez zen zuzeneko gerrarik egon superpotentzien artean, gatazka nuklearra ekiditeko, baina tentsioa etengabea izan zen, batez ere blokeen mugetan. Hori guztia sistema bipolar baten barruan gertatu zen, eta salbuespen garrantzitsu bakarra izan zen Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua, bi blokeetatik kanpo egon nahi zuena.
Gerra Hotzaren oinarriak II. Mundu Gerraren amaieran jarri ziren. Aliatuek etorkizuneko munduaren antolaketa diseinatu zuten Yaltako Konferentzian (1945): Roosevelt, Churchill eta Stalinek elkarren arteko desadostasunak agerian utzi zituzten, batez ere Poloniaren auzian. Sobietarrek negoziazioetan indar handia erakutsi zuten eta Alemaniari zigor gogorra ezarri nahi izan zioten; Rooseveltek, berriz, ez zuen jarrera irmorik hartu Stalinen aurrean. Hortik aurrera, bi eredu kontrajarri —kapitalismo demokratikoa eta komunismo autoritarioa— talka egiteko prest geratu ziren, eta horrek Gerra Hotzaren hasiera markatu zuen. 7.2. IIMG-ren ondorioak: Nazio Batuen Erakundea II. Mundu Gerraren ondoren, munduaren oreka politiko eta ekonomikoa errotik aldatu zen. Europaren lidergoa AEBren esku geratu zen, Britainia Handiak beherakada politiko‑ekonomiko handia izan zuen, eta inperio kolonialak gainbehera hasten joan ziren, deskolonizazioaren hasiera markatuz. Gerraren hondamendiak ikusita, nazioarteak ondorio argi bat atera zuen: “ezin da berriro halakorik gertatu”, eta horregatik beharrezkoa zen erakunde global berri bat sortzea, Nazioen Elkartearen porrotaren ondoren.
Gerra garaian bertan, potentzia nagusiek etorkizuneko antolaketa prestatu zuten: Atlantikoko Eskutitza (1941) eta konferentzia nagusiak —Mosku, Kairo, Teheran, Yalta eta Postdam— izan ziren Nazio Batuen Erakundearen oinarriak. Postdamgo Konferentzian (1945) erabaki ziren Alemaniaren administrazioa eta Nurenbergeko epaiketak, Poloniaren berrantolaketa, Austriaren okupazioa, Ekialdeko Europan SESBren eragin‑eremua eta Pazifikoko gerraren amaiera. Aldi berean, munduaren egitura ekonomiko berria definitu zen Bretton Woods‑eko Hitzarmenean (1944): Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua eta GATT sortu ziren, kapitalismoa eta dolarra sistema ekonomikoaren ardatz bihurtuz. AEBk mendebaldeko gidaritza hartu zuen, eta horren adibide dira Marshall Plana (1947–1951), Europako berreraikuntza ekonomikorako, eta Truman Doktrina (1947), komunismoaren aurkako estrategia globala. Mundu osoa bi blokeen arteko lehia ideologiko eta geopolitikoaren eszenatoki bihurtu zen. Horren testuinguruan sortu zen Nazio Batuen Erakundea (NBE). 1945ean, San Frantziskoko Konferentzian, 51 estatuk NBEren Karta sinatu zuten, helburu nagusi hauekin: nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea, estatuen arteko adiskidetasuna eta lankidetza sustatzea, eta gatazkak bide baketsuen bidez konpontzea. 1948an, Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen, gizaki guztien duintasuna, askatasuna, berdintasuna eta eskubideak bermatzeko oinarri etiko eta juridiko gisa. NBEren egitura bi zutabe nagusitan oinarritu zen: Batzar Nagusia, estatu guztien ordezkariekin, eztabaida eta orientazio gunea; eta Segurtasun Kontseilua, bost kide iraunkorrekin (AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Txina eta SESB/Errusia), beto eskubidearekin, nazioarteko bakea eta segurtasuna zaintzeko ardura zuena. Horrela, II. Mundu Gerraren ondorioz, mundua antolaketa berri batera igaro zen: botere‑oreka berria, erakunde globalak, giza eskubideen nazioarteko estandarrak eta Gerra Hotzaren hasiera.
Gerra Hotza 1945etik 1991ra bitarteko gatazka ideologiko eta geopolitikoa izan zen, non mundua bi superpotentzien artean banatu zen: AEB (kapitalismoa) eta SESB (komunismoa). Bi botereek euren eragin‑esparruak sortu zituzten, eta horrek sistema bipolarra eratu zuen. Ez zen zuzeneko gerrarik egon superpotentzien artean, gatazka nuklearra saihesteko, baina tentsioa etengabea izan zen, batez ere blokeen mugetan. Salbuespen garrantzitsua izan zen Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua, bi blokeetatik kanpo egon nahi zuena. Blokeen sorrera hainbat gertaeraren ondorio izan zen. Mendebaldeko blokean, AEBk bere lidergoa sendotu zuen Marshall Planaren (1947) bidez, Europako berreraikuntza ekonomikoa bultzatuz; Bretton Woods sistemak dolar‑zentroko ekonomia kapitalista ezarri zuen; eta aliantza politiko‑militarrak sortu ziren, hala nola OTAN (1949) eta Europako Ekonomia Erkidegoa (1957). Ekialdeko blokean, SESBk Kominform sortu zuen, “subiranotasun mugatua” ezarri zuen herri demokraziak kontrolatzeko, eta bere aliantza militarra antolatu zuen: Varsoviako Ituna (1955). Ekonomian, COMECON (1949) koordinazio sozialista izan zen. Gerra Hotzak lau fase nagusi izan zituen. Lehen Gerra Hotzean (1947–1953), tentsioa muturrera iritsi zen: Berlingo blokeoa (1948–49), Txinako Iraultza (1949) eta Koreako Gerra (1950–53). Ondoren etorri zen Bakesko Bizikidetza (1953–1962), baina tentsio handiko uneak izan ziren: Berlingo Harresiaren eraikuntza (1961) eta Kubako Misilen Krisia (1962), mundua gerra nuklearretik gertu jarri zuena. Distentsio garaian (1962–1975), armamentu‑murrizketarako akordioak sinatu ziren —Nuclear Non‑Proliferation Treaty (1968), SALT I (1972)— eta Europan Helsinkiko Konferentzia (1973–75) egin zen; hala ere, gatazka gogorrak jarraitu zuten, hala nola Vietnamgo Gerra (1955–1975). Azkenik, Bigarren Gerra Hotzean (1975–1985/91), tentsioa berriro igo zen: Yom Kippur (1973), SESBren Afganistango inbasioa (1979) eta ekialdeko herrialdeetan komunismoaren aurkako mugimenduak. SESB ahultzen joan zen, Afganistandik erretiratu zen eta, azkenean, 1991n desegin zen, Gerra Hotzari amaiera emanez.