Gerra Hotza: AEB eta SESB arteko gatazka

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,74 KB

GAIA

AEB eta SESB artean antagonismoa zegoen Bigarren Mundu Gerra bukatzerakoan. Horren ondorioz, Gerra Hotza eragin zen. Bi bloke egin ziren: batetik, mendebaldeko blokea (Estatu Batuak, Mendebaldeko Europa eta Estatu Batuen aliantza); eta bestetik, bloke komunista (SESB, Ekialdeko Europa eta SESBen aliantza). Gerra Hotza tentsio-egoera etengabea zen. 1947tik 1953ra bitarteko epea eta 1980ko hamarkada izan ziren aurkakotasun handieneko aldiak.

Berlingo blokeoa

1948an, AEBek, Britainia Handiak eta Frantziak beren sektoreak batu eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten. SESBk Mendebaldeko Berlin blokeatu zuen, sobietar sektorean baitzegoen. Aliatuek, ordea, airetik hornitzea lortu zuten, aireko zubi baten bidez. SESBen blokeoak aliatuen arteko haustura eta Gerra Hotzaren hasiera eragin zuen.

Estatu Batuen estrategia globala

Gerra Hotzaren garaian, hau zen Estatu Batuen kanpo-politikaren helburua: komunismoa ezartzearen aurka egitea, sobietarrek Europan zuten eragin-eremutik kanpo. Mendebaldeko Europan, taktika hori gauzatzeko, ekonomia-laguntzak eman zituzten eta erakunde militar bat sortu zuten: NATO. Europatik at, Rio de Janeiro Ituna sinatu zuten Latinoamerikarekin, SEATO Asiako hego-ekialdekoekin, eta Bagdadeko Ituna. Estatu Batuek aldebiko itunak sinatu zituzten Espainia eta Japoniarekin.

Mendebaldeko blokeko politika-sistemak

Gerran aritutako Mendebaldeko Europako herrialdeetan demokrazia ezarri zen:

  • Hauteskunde libreak.
  • Botere politikoaren banaketa.
  • Herritarrei eskubideak eta betebeharrak aitortzea.
  • Politika-aniztasuna.

AEBek diktadurak onartu zituzten Europako hegoaldean.

Ekonomia-sistema

Mendebaldeko blokeak ekonomia kapitalistari eutsi zion, Industria Iraultzatik garatutako sistemari. Sistema horrek bi printzipio zituen: jabetza pribatua eta merkatu librea. Ekonomian estatuaren esku-hartzea areagotzea izan zen gerraren osteko berrikuntza nagusia.

Bloke komunistaren eraketa

Mendebaldeko blokea antolatzen ari zen aldi berean, sobietar blokea ezarri zen Ekialdeko Europan. Stalinek botere osoa bereganatu zuen 1946tik 1948ra. Bloke hori Estatu Batuen ekimenei aurka egiteko antolatu zen. Marshall planari erantzuteko, Sobietar Batasunak COMECON antolatu zuen. 1949an, SESBek Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zuen. NATOren sorrerari erantzuteko, Varsoviako Ituna eratu zuten. Gainera, komunismoa beste herrialde batzuetara hedatu zen.

Herri-demokrazien sorrera

SESBen babespean Europan ezarritako erregimenek herri-demokrazia deitu ziren. Politika-sistema horiek zenbait ezaugarri zituzten:

  • Alderdi bakarreko sistemak ziren.
  • Botere politikoa ez zegoen banatuta.
  • Ez zegoen batere askatasunik.

Ekonomia planifikatua

Komunistek boterea bereganatu ondoren, ekonomia estalinista ezarri zuten. Komunistek industria-, merkataritza- eta finantza-enpresak desjabetu egin zituzten. Horren ondorioz, kanpo-merkataritza kontrolatu zuten.

Norgehiagoka militarra

Estatu Batuek soilik zituzten arma nuklearrak, baina 1949an, SESBek bere lehen bonba atomikoa leherrarazi zuen. Armamentu-norgehiagoka hasi zen bi superpotentzien artean. Terrorezko oreka izeneko egoera sortu zen. 1957an, SESBek lehen satelitea jarri zuen orbitan. Gero, AEBk ere bai. Espaziozko norgehiagoka hasi zen bi superpotentzien artean.

Eskualde-gatazkak

Estatu Batuek eta SESBek intentsitate txikiko gatazken bidez bideratzen zuten norgehiagoka. Gerra Hotzean ehun gerratik gora izan ziren, eta hirugarren munduko hirurogeita hamar herrialdek baino gehiagok hartu zuten parte.

Norberaren blokea kontrolatzea eta aurkakoarena ahultzea

Blokeek biztanleriaren ideologia kontrolatu zuten. Estatu Batuetan, McCarthy senatariak sorgin-ehiza jarri zuen martxan: artista eta intelektual ugariri komunista izatea leporatu zieten. Bi blokeek aurkakoa ahultzen saiatu ziren. Horretarako, aurkako blokean erregimenaren aurka zeudenak babesten zituzten.

Distentsioa

1953tik aurrera, distentsio etapa bat hasi zen Gerra Hotzean, eta hogei urtetik gora iraun zuen. Etapa hori hasteko, oso garrantzitsua izan zen sobietarren estrategia-aldaketa. AEBn ere, John F. Kennedy herrialdeko presidente izatera iritsi zenean (1960), aldaketak izan ziren gobernatzeko eran, eta horrek elkarrengana hurbiltzea erraztu zuen. Hori dela eta, etapa berri bat hasi zen: distentsioa. Baketze-politika zenbait ekimenetan gauzatu zen. Eta SALT hitzarmena sinatu zen 1972an. Bizikidetzaren goren unea Helsinkiko Itunak izan ziren.

Berlingo harresiaren eraikuntza

1961ean eraiki zen Alemaniaren bi zatiak separatzeko. SESBek eraiki zuen bere aldeko biztanleria beste aldera ez joateko. Ekialdeko partea hobeagoa zen, demokratikoa zelako. Horrela, ez zen pasatzen jendea. 30 urtez zatituta egon zen.

Misilen krisia

1959an, Kuban, Fidel Castrok Batista diktadorea kargutik kendu zuen, baina AEBk erregimen berriaren aurka egin zuten, eta kubatarrak SESBen blokera hurbildu ziren.

Vietnamgo gerra

Urte horietako gatazkarik odoltsuena izan zen. 1954an Frantziarekiko independentzia lortu zuenetik, Vietnam bi estatutan banatuta zegoen: batetik, Ipar Vietnam, gobernu komunista zuena; eta bestetik, Hego Vietnam, komunisten aurkako erregimena.

Bigarren Gerra Hotza

1977an, bakezko bizikidetza amaitu eta Gerra Hotza berpiztu zen. SESB misil nuklearrak kokatzen hasi zen. Gertakari horri Euromisilen krisia esaten zaio. Reagan presidenteak defentsa estrategikoko proiektua martxan jarri zuen, espaziozko ezkutu bat, sobietarren misilen erasoei aurre egiteko. Maltako gailurrean (1989) aldarrikatu zuten amaiera, eta Varsoviako Ituna desegitean (1991) berretsi zen.

Entradas relacionadas: