Gerra Aurreko Erakundeak eta Taldeak.2. Unitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

AURREKOAK:

- XX. mendearen hasierarekin batera aldakuntzak datozkio Euskal Literaturari. Aurreko hamarkadan susperraldia sumatzen da :

- Iparraldean: ohiko eliz liburugintzaz gain, poesiak eta kazetaritzak urrats garrantzitsuak emango ditu XIX. mendearen azken urteotan.

- Hego Euskal Herrian: foruen galerak (1876) eta iraultza industrialak dakarten egoera sozio-politiko berriak euskararen aldeko mugimendu berriak bideratuko ditu.

- Garai hartako euskal gizarteak gabezia eta hutsune larriak ditu literatura moderno eta indartsua sortu ahal izateko. Kultura eta hezkuntza mailako egitura egokia falta zaio :

- hizkuntza batu eta normalizatua

- euskarako eskola sistema

- unibertsitate publiko euskalduna

Hauek gauzatzeko baliabide politiko eta ekonomikoak.

- Garrantzitsua da eragile batzuk burututako lana :

- Antoine d’Abbadie (Ipar eta hegoaldean) lore jokoen bitartez bultzada ematen dio bertsogintzari.

- Jean Hiriart-Urrutik, euskarazko kazetaritzari.

- Martzelino Soroak: antzerkia.

- Resurreccón Mª Azkue: euskararen inguruan sortzen diren egitasmo, ekimen eta erakunde gehienen partaide edo buruzagi.

- Sabino Aranaren mugimendu politikoaren oldarrak markatzen du aurreko euskalgintzaren norabidea

- Julio Urkixok: euskal hizkuntza eta literatura klasikoari buruzko argitalpen eta ikerketak plazaratuko dizkigu.

LORE JOKOAK.

  • Antoine d’Abbadiek eratu zituen lehenbiziko 1853an Urruñan (Lapurdin) euskal jai gisa: bertso sorta onenarentzat saria jarri zuen. Urtero antolatzen ziren eta iparraldeko bertsogilerik ospetsuenek parte hartzen zuten. Hegoaldera ere iritsi ziren: 1879an Elizondon...

  • 1880tik aurrerako Lore Jokoetan, Jose Manterolak eta abarrek Donostia eta beste zenbait tokitan eratu zituzten sariketetara ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen, bertsoak ere bai, noski.

  • Lanik gehienek ez zuten aparteko maila literariorik lortzen.

  • Lehiaketetan saritutako lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten, eta aldizkari elebidun honek iraun zuen bitartean (1918) mantendu zen Lore Jokoen izpiritua ere.

  • Sarituak izan zirenak:

- Iparraldean: ELIZANBURU, ZALDUBI, BARBIER

- Hegoaldean: ARRESE BEITIA, OTAÑO, MUJIKA

Entradas relacionadas: