Gerra Arteko Garaia: Faxismoaren eta Nazismoaren Gorakada

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,08 KB

Gerra Arteko Garaia: Mundu Berri eta Nahasia

Lehen Mundu Gerraren ondoren, mundu suntsitua geratu zen eta garai berri eta nahasi baten hasiera etorri zen. Versaillesko Ituna (bake hitzarmena) sinatu eta herrialdeak berrantolatzen hasi ziren, momentu ezegonkorra izanik. Irabazle eta galtzaileak (Alemania) egon ziren gatazkaren ostean, 1929ko kraka eta krisi ekonomikoa eman ziren (Estatu Batuetatik mundu osora zabaldu zena, Amerikar Estatu Batuekin zorrak oraindik mantentzen zirelako eta harremanak eta tratuak zituztelako diru kontuetan europar estatuek). Mehatxu gorria martxan zen (Iraultza sozialista) eta demokraziaren porrotak haserrea piztua zuen. Testuinguru honetan, faxismoa azaldu zen Europan eta ez zuen inork geldiarazi.

1920ko Hamarkada: Krisia eta Berreskurapena

1920ko hamarkadan, gerra ondorioek oraindik eragina zuten 1923/24 arte, eta Europa berreskuratzea zaila izan zen. Errusian gerra zibila piztu zen, eta kontinentean iraultzak gertatu ziren, hala nola Alemanian (Weimar Errepublika) eta Hungarian (Bela Kun), non SPD eta alderdi komunistek boterea eskuratu zuten une batzuetan. 1919an sortu zen III. Internazionalak alderdi komunisten jarduera koordinatu zuen, eta aldi berean pistolerismoa eta squadristi talde faxistak indartu ziren.

Diktadurak eta Ezegonkortasuna Europan

Europan grebak eta protestak ugaritu ziren —Italia 1919an bereziki— eta egoera ezegonkorrak diktaduren agerpena erraztu zuen:

  • Salazar Portugalen
  • Miklós Horthy Hungarian
  • Primo de Rivera Espainian

Locarnoko Hitzarmena eta Distentsioa

1925ean, Locarnoko Hitzarmena sinatu zen Europako estatuen arteko distentsioa edo baretzea emateko. Frantzia eta Alemania (mundu gerrako protagonistak) batu ziren tentsioak baretu eta akordio batzuk egiteko. Frantziak Ruhr industriagunea utzi zuen, 1923an inbaditua izan zelarik. Alemania Nazioen Elkartean onartua izan zen. Demokrazia liberalean konfiantza izatea lortu zenez, kapitalismoa indartu nahi izan zen.

1920ko Hamarkada Zoriontsua

1925-29 artean, egoera “hobetu” zen; izan ere, baikortasuna ugaldu zuen garapen teknologikoak, sistema publikoa indartzen lagundu zuenak (gizarte segurantza eta hezkuntza publikoa). Baina honek arazoak ez zituen konpondu, desoreka eta haserrea baino ez zeudelako. Sozialismoaren aurka zeuden, klase ertaina haserre zegoen, jabe handiak zeuden… hortaz, Mundu Gerraren ostean, Europa suntsitua zegoen eta bake hitzarmenak egingo zituzten gerrako protagonista izandakoek. Egoerak hobera doala eman arren, 29ko kraka gertatu eta bueltatu egin ziren aurreko egoerara edo egoera okerrago batera. Ondorioz, jendea haserretu egin zen. Italia eta Alemania sozialismoaren mehatxu izan ziren.

Modernizazioa eta American Way of Life

1920ko hamarkada zoriontsuan, gizarteak modernizazio azkarra bizi izan zuen: emakumeek boto-eskubidea lortu zuten herrialde askotan (AEB 1920, Britainia Handia 1928, Espainia…), eta kontsumo-ondasunen ekoizpena eta kontsumoa izugarri hazi ziren —autoak, irratiak, telefonoak, etxetresna elektrikoak eta moda berriak masiboki zabalduz. Publizitatea eta hedabideak indartu ziren, eta masa-ikuskizunek, bereziki Hollywooden ekoizpen erraldoiek, aisialdiaren kultura berria sortu zuten. Fenomeno horrek eragin handia izan zuen AEBetan, eta neurri txikiagoan Europan, American way of life izeneko bizimodu eredua zabaltzen hasi baitzen. Aldi berean, Lege Lehorrak (Ley Seca) alkoholaren debekua ezarri zuen AEBetan.

Faxismoaren Gorakada Italian

Italian “Vittoria mutilata” sentimendua zabaldu zen: garaile izan arren, Versaillesko Itunak ez zituen Londresko Itunean agindutako lurraldeak eman, eta horrek nazionalismoa eta haserrea piztu zituen. Aldi berean, sozialismoaren mehatxuak eta greba-uhinek liberalismoa ahuldu zuten, eta ordena berrezartzeko ezintasunak muturrak indartu zituen. Testuinguru horretan sortu ziren Mussolinik gidatutako Fasci italiani di combattimento (1919) eta haien indar paramilitarrak, alkandora beltzak, estatuak atxilotu gabe utzi zituenak eta kaleetako indarkeria erabiliz oposizioa zapaltzen zutenak.

Mussolini eta Estatu Totalitarioa

1921ean Partito Nazionale Fascista sortu zen, Mussolini parlamentuan sartu zen, eta egoera gero eta kaotikoagoan, 1922ko Erromarako Martxak greba orokorra apurtu zuen. Victor Manuel III.ak Luigi Factari kasurik egin ez, eta Mussolini lehen ministro izendatu zuen. Ondoren, tentsioa areagotu zen, bereziki Giacomo Matteottiren hilketaren ondoren (1924), eta horrek Mussoliniren diktadura faxista sendotu zuen. Faxismoa estatu totalitario eta korporatibista baten eraikuntzan oinarritu zen, non alderdi bakarrak (1928tik aurrera) eta zentralismo politikoak botere guztia kontrolatzen zuten. Mugimenduak masa-gizartea manipulatu zuen demagogiaren bidez, eta balore tradizionalak defendatu zituen —familia, diziplina eta emakumea ama-rolera mugatzea—. Sistema osoa buruzagi karismatiko baten inguruan antolatu zen, Il Duce eta haren sinboloak gurtuz. Ekonomian, faxismoak parte-hartze estatuarra eta autarkia bilatu zituen.

1930eko Hamarkada: Depresio Handia

1930eko hamarkadan, 1929ko Krakak mundu osoa astindu zuen: AEBetan sortu zen krisi ekonomikoa Europan ere zabaldu zen, eta langabezia, pobrezia eta protestak ugaritu ziren. Testuinguru horretan, kulturak ere erreakzionatu zuen —The Grapes of Wrath (1939) edo Superman (1933) bezalako lanak sortuz— eta gobernuek erantzun ekonomiko berriak bilatu zituzten. AEBetan, F. D. Rooseveltek New Deal eta keynesianismoa ezarri zituen, estatuak ekonomian esku hartuz eta inbertsio publiko handiak eginez.

Nazismoaren Gorakada Alemanian

Krisiak eta ezegonkortasunak bestelako erantzunak ere ekarri zituen: Alemanian, nazionalismoak eta autoritarismoak indarra hartu zuten, eta nazismoa Estatuaren eta Nazioaren batasun totalitario gisa aurkeztu zen. Hitler 1919an Langileen Alderdi Alemaniarrean sartu zen, eta 1921ean Alderdi Nazional Sozialistaren buruzagi bihurtu zen. 1923ko estatu-kolpeak huts egin eta kartzelan sartu bazuten ere, 1929ko krisiak alderdi naziaren gorakada erraztu zuen. 1933an Hitlerri kantziler kargua eman zioten eta hauteskunde berriak deitu zituen. Parlamentua erre eta eskubideak mugatu zituen, komunisten aurkako aitzakiarekin. Azkenean, parlamentuak botere osoa eman zion, eta 1934an Hindenburg hil zenean, Hitler presidente bihurtu zen, diktadura nazia ezarriz.

Diktadura Naziaren Ezaugarriak

Hitlerren diktadura sendotu zen eta estatuak alderdiak eta sindikatuak debekatu zituen, boterea Alderdi Nazian kontzentratuz. Poliziaren ordez SS indartu zen, eta 1934an Gestapo sortu zen. Aldi berean, kontzentrazio-esparruak ireki zituzten —Dachau eta Buchenwald 1933an—. 1934an, Aizto Luzeen Gauak barne-garbiketa odoltsua ekarri zuen. Helburua Alemania potentzia bihurtzea zen, autarkia ekonomikoa, industria astun eta militarra, eta lan publikoak sustatuz. 1939rako, Alemania munduko bigarren industria-potentzia bihurtu zen.

Kontrol Soziala eta Arrazismoa

Gizartearen gaineko kontrol osoa izan zen nazismoaren beste zutabea. Erregimenak arrazaren purutasuna defendatu zuen, eta “arrisku” gisa etiketatu zituen taldeak —juduak, ijitoak, desgaitasun fisiko edo psikologikoak zituzten pertsonak— jazarri eta baztertu zituen. Oposizio politikoa eta intelektuala isilarazi zuten, liburuak erre eta pentsalari asko erbesteratzera behartuz (Einstein kasu). Hezkuntza eta espazio publikoak propagandaren zerbitzura jarri ziren, Führer-arenganako kultu pertsonalizatuaren inguruan antolatuz dena.

Entradas relacionadas: