Gernuaren eraketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,07 KB

Material deuseztagarria: behin erabilita ezin izango da berriz erabili.Erosoagoa eta seguroagoa da. Material berrerabilgarria: berriz erabili ahalko da.Ez da ingurunerako hain kutsakorra, baina garbitzeko, desinfetatzeko eta esterilizatzeko prozedura konplexuak eta garestiak beharko dira. 

Garbiketa: gainazal edo objektu batetik zikinkeria kentzea da. Beharrezko elementuak ura eta detergentea dira. Faseak: ur beroa bota,xaboitu,igurtzi,urberritu,lehortu,biltegiratu edo prestatu desinfektatzeko edo esterilizatzeko. Faktoreak: eragin kimikoa(xaboia),eragin mekanikoa(igurztea),tenperatura,disolbatzailea(ura). 25-27ºC. Ultrasoinuen bidezko garbiketa:
zikinkeria lehorra eta oso erresistentea dagoenean edo eskuilaren heltzeko zailak diren zirrikituak dituzten materialak garbitzeko erabiliko da.


Desinfektazioa:mikroorganismoak eliminatzea edo horiek haztea saihestuko duen prozedura mekanikoa,fisikoa edo kimikoa da. Ezaugarriak: ahalmen germizida handia eta espektro zabala,eraginkorra,ekintza azkarrekoa,aplikatzen erraza,egonkorra,sartze ahalmena,disolbagarria,ez-toxikoa,ez-korrosiboa,merkea. Metodo fisikoak: Beroa:(pasteurizazioa,irakitea,bero hezea,lisatzea), izpi ultramoreak eta iragaztea. Metodo kimikoak: alkohol etilikoa,sodio hipokloritoa,glutaraldehidoa,formaldehidoa,H2O2,merkurokromoa,sulfadiazina argentikoa,pobidona iodatua. Material ez-kritikoa: ez du erabiltzailearekin kontakturik izango (fonendoskopioa,pixontzi zapala), Material erdi-kritikoa: mukosa mintzekin,larruazal urratuarekin edo barrunbe ez-esterilarekin kontaktua izango du(endoskopioak,esplorazio materiala), Material kritikoa: ehun edo barrunbe esterilekin edo sistema baskularrarekin kontaktua izango du (gernu zundak,odol barneko kateterrak). Teknikak:murgiltzea,lozioa,zipriztintzea,lainoztatzea.


Esterilizazioa: bizi-forma guztiak hiltzeko helburuaz burutzen den prozedura da(esporak eliminatzea). Metodo fisikoak: Beroa(bero zuzena(garreztatzea,errausketa),bero lehorra,bero hezea) Gamma izpiak,Iragaztea.

Metodo kimikoak: Gasak(etileno oxidoa, h2o2(plasma gasa,lurruna), Likidoak(azido perazetikoa,formaldehidoa,glutaraldehidoa)..


T+- Oso toxikoa, T- Toxikoa, C- Korrosiboa, Xn-Kaltegarria, Xi-Narritagarria, E-Lehergaia, O- Erregaia, F+- Oso sukoia


Inkontinentzia: iraizketa saihesteko edo gelditzeko ezintasunari deritzo. Arazoak: Fisikoak eta higienikoak(larruazala narritatzen eta zikintzen da,usain txarra,gernu infekzioak,epidermisa,ultzerak). Psikologikoak: autoestimuari eragiten dio; depresioari ere eragin dezake. Sozialak: erabiltzailea ingresatzea eta mundu soziala baztertzea. Ekonomikoak: lan-karga, profesionalak kontratatu, produktuak erostera behartuta egoten dira higiene pertsonalerako adibidez.


Asaldurak: Gernuren produkzioan: poliuria: 2.500 cc baino gehiago, oliguria: 100-500 cc inguru, anuria: 100cc baino gutxiago. Gernuaren eliminazioan: Nikturia: gauean gernu-egite ugari, Polakiuria: bolumena gehitu gabe egunean gernu-egite ugari. Disuria: hasieran eta bukaeran zailtasuna edo mina. Erretentzioa: kanporatu ezin denez, maskurian pilatzen da gernua. Tenesmo besikala: gernua egin ondoren, gehiago egiteko gogoa. Enuresi gautarra: loaldiko gernu-inkontinentzia.


Entradas relacionadas: