Gernuaren eraketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB

BIHOTZEKOA:

ZER DA? Bihotz muskuluaren zati bat behar duen odola gabe gelditzen da bertako odol-
Baso bat butxatuta (taponatuta) dagoelako. Ondorioz bihotzaren ehun zati hori hil egiten da.

KAUSAK: odol-basoa butxatuta egotearen arrazoia, bere diametroa txikitu egiten delako da. Hau barruko paretetan ateroma-plakengatik (lipidoez osatutako depositoa) gertatzen da. Odol-koagulo batek basoa taponatzen duenean, odolak ezin du pasa eta beharrezkoa den oxigenoa ez da bihotzaren zati horretara iristen.

Kolesterol altua, sedentarismoa, tentsio altua, gizentasuna, tabakoa, estresa, ... Dira arrisku faktoreak.

TRATAMENDUA: antikoagulanteak, gatzik gabeko dieta, kirola, tabakoa uztea, ... Eta orokorrean bizitza osasuntsua izatea.

10. GERNUAREN SORRERA

Giltzurrunen funtzioa odola iragaztea da, eta horrela lortzen diren sustantzia toxikoak eta hondakinak gernuaren bidez kanporatzea.

Hau posiblea da gernu-aparatu eta sistema zirkulatorioaren elkarlanari esker:

Odol-zirkulazioa hodi sistema honekin lotuta dago, eta hori dela-eta zainetatik ailegatzen da odol zikina giltzurrunetara, bertan filtratzen da, eta arterietatik garbi bueltatzen da bihotzera. Hondakinak, uretan disolbaturik gernuaren bitartez kanporatuko dira.

Izerdi guruinak gure larruazalaren azpian daude, gorputz osoan sakabanatuak. Hauek odola filtratu egiten dute, giltzurrunen antzera, baino substantzia gutxiago garbituz (batez ere, gatz mineralak). Beraz iraizketan lagundu egiten diote giltzurrunari baino ezin dute bera ordezkatu.

• Bestalde gorputzaren termoerregulazioan lagundu egiten dute.


GILTZURRUN-ESKASIA

GILTZURRUN-ESKASIA:

ZER DA? Giltzurrunek odola filtratzeko ezintasuna dutenean gertatzen den gaixotasuna. Odolean dauden toxina edo hondakinak pilatu eta heriotza eragin dezake tratatzen ez bada.

KAUSAK: odolean agertzen diren proteina, kolesterola, hipertentsioa, diabetea, ...

TRATAMENDUA: giltzurrun-transplantea, eta bitartean, dialisia: odola artifizialki garbitu makina baten laguntzaz (edo beste metodo batzuk erabiliz).


Entradas relacionadas: