Gernua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,5 KB



IRAIZKETA ETA IRAITZ APARATUA


Metabolismo zelularraren ondorioz sortu eta odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua da iraizketa.


Giltzurrunak, birikak, izerdi guruinak eta gibela dira iraitz aparatuko organo nagusiak.


GERNU SISTEMA


  • Giltzurrunak: Sabel barrunbearen atzealdean eta bizkarrezurraren alde banatan kokatuta dauden bi organo dira. Bertan, odola iragazten da, hondakin substantziak kentzeko, horren emaitza gernua da.

  • Gernubideak


    : Gernua giltzurrunetatik kanporantz garraiatzen duten hodiak dira. Ureterrek, gernu-maskuriek eta uretrak osatzen dituzte.
    Maskuria poltsa gihartsu eta elastikoa da eta bertan ureterretatik datorren gernua metatzen da. Ureterren bidez gernua maskuritik kanporatu egiten da. Gizonezkoen uretra 20cm luze da eta emakumezkoena 4cm.

BESTE IRAITZ ORGANO BATZUK


  • Birikak: Arnasketan sortzen den karbono dioxidoa kanporatzen dute.

  • Gibela: Digestioaren eta botika hartzearen ondorioz sortutako hondakinak kanporatzen ditu.

  • Izerdi guruinak


    Larruazalean barreiatuta dauden guruin exokrinoak dira.
    Izerdia sortzen dute, urez eta odol kapilarretako hondakin substantziaz osatutako likidoa.

GILTZURRUNEN FUNTZIONAMENDUA


Giltzurrunak nefronaz osatuta daude; nefronek, odola iragaziz eta araztuz, gernua eratzen dute.


Giza giltzurrun bakoitzak milioi bat neurona inguru dauzka. Nefrona bakoitzean atal hauek bereizten dira:


  • Glomerulua

  • Bowman-en kapsula

  • Giltzurrun-tubulua

  • Hodi biltzailea

Gernua nefronan eratzen da, bi urrats hauei jarraiki:


Iragazketa: odol-plasmako substantziak , giltzurrun-arteriak ekarriak, glomeruluko kapilarren pareta mehetan zehar Bowmanen kapsularen barru aldera igarotzean datza.

  • Birxurgapena: iragazitako substantzien artean batzuk odolera igarotzean datza . Prozesu selektiboa da; hau da, organismoak eskatzen duena soilik birxurgatzen da.


Entradas relacionadas: