Gernu maskuria funtzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,84 KB

IRAITZ APARATUA:


Funtzioa:


Odolean dauden hondakinak jaso eta kanporatzeaz arduratzen da.

Zatiak:


Giltzurrunek,ureterrek,gernu-maskuriak eta uretrak osatzen dute.

Giltzurrunak:


Babarrun itxura duten bi organo dira. Gerriaren parean daude , bizkarrezurraren alde banatan. Odola iragazi egiten dute.  Lehen iragazpenean, globuluxka txuriak, gorriak eta proteinak bakarrik uzten ditu odolean. Gero, bitaminak, glukosa eta gatzak itzultzen ditu eta soberakinak (urea) gernu-maskuriarantz bidaltzen ditu.

Ureterrak:


Ureterrak gernua giltzurrunetatik puxikara bideratzen duten hodi gihartsuak dira

Gernu maskuria:


Organo hau txiza- puxika izenez ere ezagutzen da. Giltzurrunek isuritako gernua biltzen duen giza organoa da, biltoki honetan kanporatu aurretik gelditzen delarik

Uretra:


Uretra gernua puxikatik kanpoaldera bideratzen duen hodia da


Txikia: biriketatik bueltan

Eskuineko bentrikulutik irtenda  odola birika-arteriatik (bitan adarkatuz)  bi  biriketara sartzen  da  eta  lau  birika  zainetatik oxigenatuta bueltatzen da ezkerreko aurikulura.

Handia: gorputz osotik bueltan

Ezkerreko bentrikulutik irtenda  abiatzen da  odola  aorta-arteriatik  gorputzeko organo guztietara, zelula guztietara, ondoren goiko eta beheko kaba zainetatik bueltatzen da eskuineko aurikulara.

BIHOTZAREN  MUGIMENDUAK

Odola ponpatzeko bihotzak  mugimendu hauek egiten ditu:


Dilatazio-fasea edo diastolea


Bihotza odolez husten denean erlaxatu eta dilatatu egiten da odola zainetatik aurikuletara berriz sartuz

Kontrakzio-fasea edo sistolea
: aurikuluen sistolean zainetatik heldu den odola aurikuluak uzkurtzerakoan  trikuspide eta mitral balbuletatik igaro eta bentrikuluetara pasatzen da. Ondoren bentrikuluen sistolean odola aorta  eta birika arterietatik abiatzen da  bihotza hutsik geldituz berriz diastolean erlaxatzen delarik. Behin eta berriz  bizitza osoan errepikatuko duen eran.


Faringea:

- Ahoaren ondoren dago lepoaren erdi aldean.

- Gaixotasunak: Faringitis,amigdalitis, minbizia, “zurrunga”


Hestegorria

Hestegorriak (esofagoa)  elikagaiak  bideratzen ditu faringetik urdaileraino mugimendu peristaltikoen bitartez


Toraxean (bularraldean) sartuta dago, trakea eta bronkioen atzealdean. Goialdean faringea dauka eta behealdean lotuta dago urdailarekin kardia izeneko esfinterraren bidez.Ahoa:

- Digestio aparatuaren sarreran dagoen organoa da.

- Aurpegian(sudurraren azpian eta kokotsaren gainean)

- Mihiaz, listu guruinez eta hortzez osatuta dago. Kanpoan berriz ezpainek osatzen dute.


FUNTZIOAK

- Liseriketa  mekanikoa: elikagaiak sartzea eta apurtu edo zatitzea (murtxikatuz).

- Liseriketa  kimikoa: Amilasa listuan aurkitzen den entzima da. Honen funtzioa karbohidratoak azukre simpleetan bilakatzea da. Prozesu hau ezinbestekoa da organismoak glukosa lortzeko eta ondoren energia askatzeko zeluletan. Amilasak almidoia  deskonposatzen du. Hau barazkietako azukreak almazenatzeko forma printzipala da.

- Dastamen sentsazioa ematea (zaporeak bereiztu).


Janaria nahastu, metatu, eraldatu kimikoki  eta  KIMOA hestera igarotzea da bere funtzioa


Elikadura-boloa  laringean eta  hestegorrian zehar urdailera iristen da.  Urdaileko paretak jariatutako urin gastrikoek  proteinak eta karbohidratoak desegiten dituzte, ahia (papila)  bat eratuz.  Ahia  kimo izenarekin ezagutzen da, piloroa zeharkatu eta gero  heste meharrera igarotzen da.

Entradas relacionadas: