Gernikako Estatutua eta Euskal Autonomiaren Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Testuinguru Historikoa: Trantsizioa eta Autogobernua

Testuingurua hobeto ulertzeko, atzera egingo dugu denboran; testu hau Trantsizio garaikoa da, Suárez presidente zela argitaratu zena. Honen bidez, euskal lurraldeek autogobernua lortu zuten.

II. Errepublika eta 1936ko Estatutua

II. Errepublika garaian, 1931ko Konstituzioan autonomia eskubidea jasota geratzean, euskaldunak autonomia lortzeko saiakerak egiten hasi ziren. Hainbat proiektu aurkeztu ziren, arrazoi ezberdinengatik onartuak izan ez zirenak: Lizarrakoa, Batzar Kudeatzaileena...

1936an, 1936ko Estatutua (Elgetakoa) idatzi eta onartu zen, Gerra Zibila hasita zegoela. Fronte Popularreko gobernuak EAJ bere alde egotea nahi zuen. Autonomia onartzean, Eusko Jaurlaritzako lehen gobernua osatu zen; lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen, eta berarekin gobernuan alderdi askotako kideak zeuden.

Autogobernu honen iraupena oso murriztua izan zen: Bizkaian bakarrik aplikatu zen eta, 1937ko ekainean Bilbo nazionalen mende erortzean, bertan behera geratu zen. Hortik aurrera, diktadura ezarri zen eta berezitasun guztiak ukatu ziren.

Diktaduratik Demokraziara

Franco hiltzean, Juan Carlos I.a errege jarri zen eta honek Arias Navarro aukeratu zuen gobernuko presidente. Honek aldaketa gutxi egin zituen; monarkia izan arren, Demokrazia Organikoaren jarraipena izan zela esan daiteke. Hainbat arazoren ondorioz (Gasteizko gertaerak...), erregeak Navarro dimititzera behartu zuen.

Orduan, erregeak Adolfo Suárez aukeratu zuen presidente. Honek aldaketen beharra ikusi eta Erreforma Politikorako Legea argitaratu zuen; Erregimeneko legeen bidez Erregimena deuseztatu eta sistema politiko berria sortu zuen. Horrez gain, hauteskundeak deitu eta alderdi politikoak legeztatu zituen. Hauteskundeetan UCDk irabazi zuen eta, beraz, Adolfo Suárez bihurtu zen berriro presidente, oraingoan modu demokratikoan.

1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Bigarren agintaldi honetan, Moncloako Itunak sinatu eta beste hainbat lan egin ziren:

  • Lurralde antolaketa berria diseinatzen hasi.
  • EEEan sartzeko negoziazioei ekin.
  • 1978ko Konstituzioa idatzi eta aldarrikatu.

Konstituzioan hainbat printzipio jaso ziren, horien artean autonomia eskubidea. Orduan, lurralde antolaketa berria martxan jarri zen. Autonomia eskuratzen lehena Katalunia izan zen.

Euskadin arazo ugari egon ziren: EAJk ez zuen Konstituzioa onartzen, ETAk terrorismoarekin jarraitzen zuen, eta abertzaleek Nafarroa autonomiaren parte izatea nahi zuten. Hala ere, Batzarra sortu zen eta ondoren Eusko Kontseilu Nagusia, estatutua sortzeko. Bertan, alderdi politiko askok parte hartu zuten (PSOE, UCD, EAJ...) eta 1979an Gernikako Estatutua idatzi zuten, urriaren 25ean erreferendum baten bidez onartu zena.

Entradas relacionadas: