Geologiaren Oinarriak: Tolesturak, Magmatismoa eta Metamorfismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Tolesturen sailkapena bergentzia-angeluaren arabera
Tolesturak bergentzia-angeluaren arabera bereizten dira:
- Tolestura bertikala: Bergentzia-angelua 0º-koa denean.
- Tolestura makurtua: Bergentzia-angelua 90º-tik beherakoa denean.
- Tolestura etzana: Bergentzia-angelua ia 90º-koa denean.
Magma-diferentziazioaren kontzeptua
Magmaren diferentziazioa kanporatutako magma guztiz solidotzen denean gertatzen da, kristalak aldi berean bereizten eta eratzen direlako. Magma lurzoruaren azpian, ganbaran dagoenean, ez da diferentziazioa gertatzen, gehienbat likidoa delako. Pitzaduretatik igarotzean, tenperatura-aldaketaren ondorioz diferentziatzen hasten da.
Jarduera bolkanikoa eta magma kanporatzeko moduak
Jarduera bolkanikoa magma litosferaren pitzaduretatik irtetean eta lurrazalera heltzean gertatzen den prozesua da. Irekidura horri sumendia deritzo. Magma bi modutan kanporatzen da:
- Laba: Harri urtuz osatutako masa likidoa; lurrazalean solidotzen da. Oso azkar hozten denez, mineralek kristal mikroskopikoak edo beira bolkaniko masa ez-kristalinoak sortzen dituzte.
- Piroklastoa: Airera jaurtitzen diren eta lurrazalera erori aurretik solidotzen diren laba zatiak. Tamainaren arabera errautsak, lapilli edo bonbak dira.
Erupzio motak
Honako hauek dira erupzio mota nagusiak:
- Pitzadura-erupzioa
- Erupzio hawaiarra
- Erupzio estronboliarrak
- Erupzio bulkaniarrak
- Erupzio peleearrak
- Erupzio freatikoak
Metamorfismo motak: Ukipenezkoa vs. Eskualdekoa
Ukipenezko metamorfismoa
- Magma igo eta zona batean kokatzen da, leku horretako tenperatura igotzen delako.
- Zona horretako harriek beroaren ondorioz aldaketak pairatzen dituzte.
- Magmak ukipen-eremua mugatzen du eta aureola metamorfikoak agertzen dira. Aureoletan harriek aldaketa nabariagoak pairatzen dituzte, tenperatura zenbat eta handiagoa izan eta magmatik zenbat eta gertuago egon.
Eskualdeko metamorfismoa
- Presioa eta tenperatura denbora luzez eta aldi berean handitzen direnean gertatzen da.
- Lurrazaleko eremu handietan du eragina (subdukzio-zonetan eta talka-orogenoetan).
- Metamorfismoaren intentsitatea aldakorra da eta kokapena baldintzatzen du.
- Harri metamorfiko gehienak metamorfismo mota honen bitartez eratzen dira.
Mineralogiaren aldaketa motak
- Aldaketa isokimikoak
- Birkristaltzea
- Mineral berrien eraketa