Geologia: Uhin Sismikoak, Sumendiak eta Ziklo Litologikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Uhin Sismikoak eta Lurrikarak

Lurrikadek sortzen dituzten dardarak planeta barruan zehar distantzia luzeetara heda daitezke. Uhin sismikoak dira dardara horiek, eta sismografo deritzen tresnen bidez neurtzen dira.

Uhin Sismikoen Motak

  • P uhinak: Azkarrenak dira. Inguru solidoetan abiadura handiagoan mugitzen dira, inguru likido edo urtuetan baino.
  • S uhinak: P uhinak baino motelagoak dira eta, inguru likido edo urtuetan, ez dira hedatzen.

Litosfera eta Plaka Tektonikoak

Litosfera geosferaren goreneko geruza da; lurrazalak eta mantuaren goreneko zatiak osatzen dute. Plaka horiei plaka tektoniko edo plaka litosferiko esaten zaie.

Plaka Tektonikoen Ertzak

  • Ertz konbergenteak
  • Ertz dibergenteak
  • Ertz pasiboak

Lurrikarak: Jatorria eta Neurketa

Lurrikarak edo seismoak lurrak bat-batean egiten dituen astinduak dira, iraupen laburrekoak. Plaka tektonikoen dinamikaren ondorioz gertatzen dira, lurraren barruko harriak presio handiaren eraginez apurtzean.

Aztertzeko Moduak

  • Intentsitatea: Pertsonek astindua sentitzean eta lurrikarak eraikinetan eragindako kalteetan oinarritutako neurria da.
  • Magnitudea: Lurrikara batek askatzen duen energia kantitatea neurtzen du, Richter eskalaren bidez.

Sumendiak

Geosfera barruko material urtuak kanporatzen diren zulo edo arrakalak dira. Harriak urtu eta magma sortzen da; magma lurrazalera irtetean sumendiak eratzen dira.

Sumendi Motak eta Materialak

  • Motak: Airepeko sumendiak eta urpeko sumendiak.
  • Erupzioan kanporatutako gaiak: Piroklastoak, labak eta gas bolkanikoak.

Ziklo Litologikoa

Prozesu geologikoen multzoa da; horien bidez, hiru harri mota nagusiak elkarren artean eraldatzen dira:

  1. Mendikateak sortzen dira.
  2. Tenperatura altuek magma sortzen dute.
  3. Magma hoztu eta solidotu egiten da.
  4. Lurreko erliebeak higatzen dira.
  5. Higaduraren produktuak ozeanoraino garraiatzen dira.
  6. Sedimentu-geruzak pilatzen dira.
  7. Leku sakonetan, sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dira.
  8. Harriak metamorfiko bihurtzen dira.
  9. Plaken arteko talkaren eraginez, mendikate berriak sortzen dira.

Entradas relacionadas: