Geologia: Harrien Zikloa, Plaken Tektonika eta Deformazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,77 KB

Harrien zikloa

  1. Meteorizazioa: Kanpo-agenteek sedimentuak erauzten dituzte harri amatik, higiduraren bitartez.
  2. Sedimentazioa: Higitutako harriak metatu egiten dira, pisuaren eraginez subsidentzia gertatuz.
  3. Diagenesia: Presio eta tenperaturaren eraginez, harria trinkotu eta sedimentatu egiten da, harri sedimentarioak sortuz.
  4. Metamorfismoa: Harri sedimentarioak urtu gabe, presio eta tenperatura baldintzapean eraldatzen dira, harri metamorfikoak sortuz.
  5. Magmatismoa: Sakonera batetik behera, harriak magman bihurtzen dira; dentsitatea jaistean, gainazalera igotzen dira.
  6. Batolitoak: Magma lurrazalaren barnealdean poliki hozten denean sortzen dira.
  7. Harri bolkanikoak: Magma lurrazalaren gainazalean azkar hozten denean eratzen dira.

Plaken tektonika eta ertzak

1. Ertz konbergenteak

Bi mota nagusi daude: subdukzio-eremuak eta kontinenteen talka-eremuak.

Subdukzio-eremua:

  • Litosfera hoztu eta dentsitate handia lortzen du.
  • Beste plaka batekin talka egitean, tolestu eta mantuan murgiltzen da (subduzitu).
  • Hondarrak geruzara iristen dira grabitatearen eraginez.
  • Hondoratzen den plaka beti ozeanikoa da, dentsitate handiagoa duelako.
  • Gaineko plaka ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke.

2. Kontinenteen talkaren ondoriozko ertz konbergenteak

  • Litosfera kontinentala loditu egiten da, plaka bat bestearen gainean jarriz.
  • Mendikateak edo talka-orogenoak sortzen dira (adibidez: Himalaia, Pirinioak).
  • Orogenoak igoera isostatikoa jasaten du, loditutako litosferari mantuak egiten dion bultzadaren eraginez.

3. Ebakidurako ertzak

  • Ertz kontserbatzaile edo pasiboa: Ez da gainazalik sortzen ezta suntsitzen ere.
  • Falla eraldatzaileak: Bi plaka horizontalean eta kontrako noranzkoan higitzen direnean gertatzen da; normalean ozeano-hondoetan egoten dira.

4. Plaka barneko fenomenoak

Gune beroak: Jatorri bolkanikoko uharteen formazioa.

  1. Magma gune beroan sortu eta urpeko sumendiak eratzen dira.
  2. Magma plakaren mugimenduaren ondorioz sumendia urruntzen da.
  3. Gune beroa leku berean mantentzen da, gainean dagoen plaka mugitzen den bitartean.
  4. Sumendi ez-aktiboak sortzen dira.

RIFT: Gune bero batek litosfera apurtzen duenean, bi zatien artean ura sartu eta litosfera ozeanikoa sortzen da.

Deformazioak eta egitura geologikoak

6. Deformazio motak

Lurrazaleko harriek etengabe jasaten dituzte esfortzuak: konpresioa, distentsioa eta ebakidura.

  • Elastikoak: Indarra kentzean forma berreskuratzen dute.
  • Plastikoak: Atzeraezinezko deformazioak, milioika urteetako konpresio-indarren eraginez.
  • Haustura: Atzeraezinezko deformazioa, material zurrunetan gertatzen dena.

7. Tolesturak

Harrien deformazio plastikoak dira. Motak: antiklinorrak eta sinklinorrak.

8. Diaklasak eta failak

  • Diaklasak: Harriak apurtzean zatiak higitzen ez badira eta lehenengo tokian geratzen badira.
  • Failak: Apurtutako blokeak bata bestearekiko higitzen direnean; lurrikarak sor ditzakete.

Definizioak

  • Orogeno termikoa: Lurrikara mantura heltzen denean magma igotzen den eremua.
  • Uharte-arkuak: Subdukzio-eremu baten bidez sortutako sumendi-kateak.
  • Dortsal ozeanikoa: Plaka ozeanikoak banatzen diren gunea, non lurrazal berria sortzen den.

Entradas relacionadas: