Geografia eta Historia: Kontzeptu Gakoen Laburpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Mendigune Zaharrak (M.Z)

Aro Tertziarioan sortutako mendiak dira, material paleozoikoz osatuta. Gaur egun, mendigune horiek itxura biribilduak dituzte. Penintsulan, goi-lautadaren barrualdeko mendilerroak, Galiziako mendigunea eta Kantauriar mendikatearen mendebaldeko zatia mendigune zaharrak dira.

Toles-mendiak (T.M)

Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, aro sekundarioko material sedimentarioak, batez ere kareharria, tolestean sortutakoak. Gaur egun, aldapa handiak dituzte, izan ere, gazteak dira.

Arro Sedimentarioak (A.S)

Sakonuneak ere deitzen dira. Aro Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren. Gaur egun, erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira.

Desertifikazioa (D/B)

Basamortuko egoera basamortuaren mugetatik haratago hedatzea da. Desertifikazioak lotura zuzena du urak eta haizeak eragindako prozesuarekin. Hainbat faktorek izan dezakete eragina:

  • Landaredia gehiegi moztea.
  • Higadura-prozesuak.

Nabarmen ageri da desertizazioa Afrikako Sahel eskualdean.

Erliebe Karstikoa (E.K)

Kareharrizko inguruetan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da. Harri gogorra da, eta urarekin erraz disolbatzen da. Erliebe konplexua sortzen du, erliebe karstikoa deiturikoa. Bi forma mota bereizten dira:

  • Forma endokarstikoak: Lurrazpian eratzen direnak dira, adibidez, zulobideak.
  • Forma exokarstikoak: Azalean eratzen direnak dira, adibidez, arroilak.

Erromako Ituna (E.I)

Europako Ekonomia Erkidegoa ezartzeko 1957ko martxoaren 25ean sinatu zen ituna. Sei herrialdek sinatu zuten: Frantzia, Italia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo eta Alemania Federala. Itunaren helburu nagusiak hauek izan ziren:

  • Muga-zergak kentzea.
  • Nekazaritza eta garraio-politika bateratuak finkatzea.
  • Produktuak eta eskulana askatasun osoz mugituko direla ziurtatzea.

Autonomia Erkidegoak (A.U)

Banaketa politiko-administratiboa, 1978ko Espainiako Konstituzioan oinarrituta. Nazioa osatzen duten eskualdeek autonomia izateko duten eskubidea aitortzen eta bermatzen du. Gaur egun, Espainiako estatua 17 autonomia erkidegotan egituraturik dago.

Europar Batasuna (E.B)

Europar Batasunaren Itunak (Maastrichteko Ituna) Europar Batasuna sortu zuen eta oinarrizko hiru zutabeak ezarri zituen. Honen bidez, estatuek Europar Batasunaren alde subiranotasuna uzten zuten hainbat gairekin lotuta, eta lankidetzan aritzeko konpromisoa ezarri zuten.

Entradas relacionadas: