Geografia Ekonomikoa: Kokapen Teoriak eta Enpresa Egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,11 KB
1. Kokapen-teoria klasikoak eta eredu espazialak
1.1. Weber-en teoria: Enpresa industriala merkatuaren ondoan
Weberren teoriaren arabera, produktua arina bada edo garraio-kostuak handiak badira, enpresa industriala merkatuaren ondoan kokatzen da. Izan ere, azken produktua kontsumitzaileengana eramatea lehengaiak fabrikara eramatea baino merkeagoa suertatzen da.
1.2. Christaller-en espazioaren kontzeptua
Christallerren arabera, espazioa homogeneoa eta laua da, biztanleria eta erosahalmena modu uniformean banatuta daudelako. Horrela, zerbitzuen banaketa erregularra eta antolatua dela azaltzen du, distantziak eta kostuak minimizatzeko asmoz.
1.3. Eredu espazial nagusiak
Eredu espazial nagusiak hiru motatakoak dira:
- Eredu kontzentratua: Jarduera ekonomikoak gune jakin batean pilatzen dira (hiri handiak, industria-guneak).
- Eredu lineala: Jarduerak komunikazio-ardatzen inguruan kokatzen dira (errepideak, ibaiak, kostaldeak).
- Eredu sakabanatua: Jarduerak lurralde osoan banatuta daude, dentsitate txikiarekin.
2. Taulak eta datu estatistikoak komentatzeko gida
- Izenburua eta iturria: Taularen izenburua eta jatorria zehaztu behar dira. Adibidez, Eurostat Europar Batasuneko organismo estatistiko fidagarria da.
- Kontzeptu nagusia eta esparrua: Aztertu beharreko kontzeptua (adibidez, enpresen tamaina) eta esparru geografikoa definitu.
- Deskribapena: Informazioa azaldu, zifra esanguratsuenak (maximoak eta minimoak) azpimarratuz. Datuak alderatu eta harremanetan jarri.
- Ondorioak: Emaitzak ondorioztatu eta hausnarketa borobildu.
Iruzkinen adibideak
Aktibitate ekonomikoaren banaketa ez da homogeneoa. Hori egiaztatzeko, langile kopurua bezalako aldagaiak eta mapak erabiltzen dira. Adibidez, Bizkaian eta Gipuzkoan mikroenpresak dira nagusi (%35,2), eta Araban, aldiz, enpresa handiek pisu handiagoa dute.
3. Kokapena nekazaritzan: Von Thünen-en teoria
Von Thünenek 1836an garatu zuen teoria hau Oldenburgen (Mecklenburg, Alemania), nekazaritza-erabilpenen kokapena azaltzeko. Teoriaren oinarriak honako hauek dira:
- Lurzoruaren balioa.
- Garraio-kosteak.
- Produktuen ezaugarriak (iraunkorrak edo galkorrak).
Lurzoruaren ordena (zentrotik kanpora): 1. Herria, 2. Baratzea, 3. Basoa, 4. Kultibo trinkoak, 5. Belardiak, 6. Hiru urteko sistema (garia, dilistak eta lurgorria), 7. Abeltzaintza estentsiboa.
Ondorioa: Merkatutik gertuago, lurzorua garestiagoa da baina etekin altuagoa du.
4. Kokapena industrian: Weber-en teoria (1909)
Alfred Weberrek industria-alorraren testuingurua sinplifikatu zuen, abiapuntu hauek hartuta:
- Baliabideak eta merkatuak espazio heterogeneoan daude.
- Garraio-kostuak distantziaren eta pisuaren araberakoak dira.
- Ekoizpen-faktoreen mugikortasuna berdina da norabide guztietan.
Lehengai motak:
- Nonnaikoak (ubikuoak): Edozein lekutan daude (ura, adibidez).
- Kokatuak: Leku zehatzetan agertzen dira eta erakartzeko ahalmen handia dute (ikatza, burdina).
5. Christaller-en Leku Zentralen Teoria (1933)
Hiri-tamaina, kopurua eta banaketa azaltzen ditu. Hiriek zerbitzuz hornitu behar dute landa-eremua (hinterland edo erregio osagarria).
- Leku zentrala: Ondasun eta zerbitzu bereziak eskaintzen dituen gunea.
- Hierarkia: Zentro handienek zerbitzu espezializatuenak eskaintzen dituzte (unibertsitateak, ospitaleak).
- Distantzia: Eroslea hurbileneko leku zentralera joango da garraio-kostuak aurrezteko.
6. Geografia ekonomikoa gaur egun
Gaur egungo galdera nagusiak Zer, Non eta Zergatik dira. XIX. mendean inbentarioak egiten ziren bitartean, 1960tik aurrera zientzia erregionalak kokapen-ereduak azpimarratu zituen.
Gaur egun, kokapena funtsezkoa da hiru arrazoirengatik: inbertsio-erabakiak, tokiko garapen ekonomikoa (lanpostuak sortzea) eta lurralde-antolamendua.
7. Enpresa: Eragile ekonomiko nagusia
Enpresa ekonomia kapitalistaren eragile nagusia da. Ezaugarri hauek ditu:
- Nortasun juridikoa: Erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Ekoizpen-faktoreak: Eskulana, kapitala eta teknologia erabiltzen ditu etekina lortzeko.
- Establezimenduak: Enpresa batek egoitza bat eta hainbat ekoizpen-zentro (establezimendu) izan ditzake.
7.1. Kanpo-baldintzatzaileak eta Globalizazioa
Enpresaren jardueran lurraldearen estrukturak, sektorearen ezaugarriek eta globalizazioak eragiten dute. Globalizazioak ekoizpen-sareak mundu mailan garatzea ahalbidetzen du, muga fisikoak murriztuz.
7.2. Enpresen tamaina (Eurostat)
- Mikroenpresak: 1-9 langile.
- Enpresa txikiak: 10-49 langile.
- Enpresa ertainak: 50-249 langile.
- Enpresa handiak: 250 langile baino gehiago.
8. Sailkapen sistemak: JESN eta NUTS
8.1. JESN-2025 (Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala)
Jarduerak kodetzeko sistema da (NACE Europan, CNAE Espainian):
- Atala: Adibidez, C (Manufaktura industria).
- Maila (2 digitu): 10 (Elikagaien industria).
- Taldea (3 digitu): 101 (Haragiaren tratamendua).
8.2. NUTS sailkapen espaziala
Europar Batasuna hiru mailatan banatzen du estatistikak alderatzeko:
- NUTS 1: Erregio sozioekonomiko nagusiak (3M - 7M biztanle).
- NUTS 2: Eskualde-politiketarako (800K - 3M biztanle).
- NUTS 3: Diagnostiko espezifikoetarako (150K - 800K biztanle).