Gehiengoaren araua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,43 KB



























HERRITARREN PARTE-HARTZEA BEHAR DEMOKRATIKOAN

Aditu gehienek onartzen dute herritarren parte-hartzeak demokrazia parte-hartzailerantz jo beharko lukeela, ordezkaritzako demokrazia gainditurik. Pertsona bati botoa ematea nahikoa ez dela diotenak. Lau urtean behin bozkatzera mugatu behar izateak, esku-hartze politikoa galarazten du, eta apatia zabaltzen.

Demokrazia-
Sistema sakontzeko erak aztertu beharko lirateke,
parte-hartze aktiboa eta zuzena suspertzeko.

  1. Estatuko boterea deszentralizatzea, eta udalei eskumen gehiago ematea. Herritarrongandik hurbilago dagoelako.

  2. Alderdi politikoetatik independente diren herri-erakundeak sortzea eta jendea haietan esku-hartzera gonbidatzea.

  3. Autodeterminazioa gauzatzeko askatasun handiagoa eskaintzea: heziketa demokratikoan gero eta helduagoak garen heinean, erabaki soziopolitikoak hartzeko mekanismoa eta prozedurek herritarrongandik eskurago izan beharko lukete.

  4. Gehiengoaren araua behar den arretaz erabiltzea:

  • Gizabanakoaren eskubideak ez dira bozketa-gai

  • Gutxiengoen talde-eskubideak errespetatu behar dira

  • Gizarteko gai espezifikoetan behar bezalako prestakuntza eta esperientzia dituztenek hartu behar dituzte erabakiak beste inork baino lehen.

Leku-uztea kontzientzia eragozpenerako eta indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilari: norberaren kontzientziaren aurkako legeak ez betetzeko eskubidea. Desobedientzia zibila, gizartearen zenbait funtzionamendu bidegabekoez edo okerrez ohartaraztea biltzen du.

Entradas relacionadas: