Gehiegizko eskaintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,65 KB

  1. ESKAINTZA

Eskaintzak adierazten duen enpresak ondasun baten zer kantitate ekoizteko prest dauden, prezio jakin batean, ekoizpen-kostuak, ekoizpen-baliabideen kostuaren eta erabilitako teknologiaren araberakoak dira kostu horiek eta enpresa-helburuak kontuan hartuta.

3.1 Eskaintza baldintzatzen duten faktoreak

  1. Ondasunaren prezioa: Merkatuan eskaintzen dituzten produktuen truke kobratu dezaketen prezioa zenbat eta handiagoa izan orduan eta kantitate handiagoa ekoizteko prest egongo diren enpresa (kostuek konstante jarraituz gero) etekinak lortzeko espektatibak handitzen direlako.

  2. Ekoizpen-baliabideen kostuak:

  • Enpresa etekina=sarrerak - gastuak

  • Baliabide kostuek (langileen soldatak, zergak, makinak…eta erabiltzen den teknologiak ere) gora egitean etekinak txikitu egiten dira: baliteke enpresak eskaintza murriztu behar izatea, gutxiago gastatzeko.

  1. Enpresa-helburuak: Enpresen eskaintza espektatiben araberakoa bada; ezberdina da merkatu hasiberri batean jardutea (telekomunikazioaren merkatua)enpresa oso handiak dira edo tradizional batean (larruaren eta oinetakoaren merkatua) mugatuak dira. (herrialdeekin antzera)

Gora egiten ari diren merkatuetan, lehenbiziko helburua ekoizpena eta salmenta kopurua maximizatzea izaten da, denbora egongo baita etekinak maximizatzeko, enpresa merkatu horretan finkatu eta sendotzen denean.


3.2 Eskaintzaren Kurba

  • Eskaintzaren funtzioak  adierazten du nola aldatzen den ondasun baten eskainitako kantitatearen eta faktore bakarraren erlazioa aztertzen da.

  • Prezioa izan ezik faktore guztiak konstante badiraute,eskaintzaren funtzioari eskaintza-prezioa funtzioa esaten zaio.

  • Ondasun baten eskainitako kurba eskaintzen duen funtzioaren grafikoa da, eta enpresek, prezio bakoitzean, zer kantitate ekoitziko luketen adierazten da eta gainerako faktoreak(ekoizpen baliabideen kostua eta enpresen espektatibak)  konstante geratzen dira.

4.MERKATUAREN OREKA

Merkatuan bat egiten dute erosleek eta saltzaileek;ondasun eta zerbitzuen trukea gertatzeko bi ekonomia eragileek prezioa adostu behar baitute.

  • Gehiegizko eskaria:(kontsumitzaile asko geratuko dira ase gabe(eskasia), eta batzuk prest egongo dira ondasunagatik prezio altuagoa ordaintzeko, oreka-puntura heldu arte.

  • Gehiegizko eskaintza: Produktu ugari dagoenez enpresek  ez dute ekoizpen oso saltzen eta prezioa jaisteko prest daude, oreka-puntura heldu arte.

-Merkatuaren oreka izeneko puntuan egiten dute bat kontsumitzaile eta enpresen planek (puntu horretako trukeak biak asetzeko modukoa da): Oreka-prezioa (Pe) eta oreka-kantitatea (Qe).


Entradas relacionadas: