Gaur egungo industria-ekoizpena Espainian
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,44 KB
Gaur egungo industria-ekoizpena
Espainian intentsitate teknologiko txikia duten industria-sektore helduek pisu handia dute gaur egun. Sektore dinamikoenetan atzerriko kapital ugari dago eta goi-teknologiako sektoreak Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezarri dira.
Industria-sektore helduak
Industria-adar hauetan eragin handia izan du faktore hauek behera egiteak:
- Lehiakortasuna: Teknologia atzeratuta dagoelako edo beste herrialde batzuetan eskulanaren kostua txikiagoa delako.
- Eskariaren murriztea: Material edo produktu berriak agertu direlako.
- Birmoldatze-prozesuak: Prozesu hauek egin behar izatea.
Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoa
Bi azpisektore ditu: siderurgia eta eraldatu metalikoen industria.
Industria siderurgikoa
Siderurgia integralak altzairua burdin mineraletik lortzen du labe garaian. Birmoldatze-prozesu gogor baten ostean, Asturiasen bakarrik mantentzen da eta bertan, pribatizatu eta modernizatu ondoren, altzairuaren munduko ekoizpena gidatzen duen talde multinazionala osatzen du. Siderurgia ez-integralak altzairua txatarretik lortzen du labe elektrikoan eta neurri txikiagoko enpresetan ezartzen da: EAEn, Kantabrian, Nafarroan eta Katalunian.
Eraldatu metalikoen industria
Produktu metalikoak eta makineria egiten ditu. Bartzelona-EAE-Madril triangeluaren barruan biltzen da.
Linea zuriko etxeko tresnen fabrikazioa
Ekoizpena, enpresa eta merkatua berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago. Horren eraginez, enpresa batzuk itxi edo deskolonizatu dira. Nagusiak Nafarroan, Aragoien, Kantabrian eta EAEn daude.
Ontzigintza
Birmoldaketa gogorra jasaten ari da gaitasuna eta langileak murrizteko eta beste jarduera batzuetan espezializatzeko, hala nola konponketetan. Sektore hau Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian pilatzen da.
Oihalgintza eta jantzigintza
Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da. Zuntz kimikoen adarra osagai teknologiko handiarekin eta atzerriko kapitalaren parte-hartze handiarekin identifikatzen da. Jantzigintzaren adarra enpresa-minifundismoa, sakabanatzea eta eskulan ugari erabiltzea ditu ezaugarritzat; herrialde merkeagoen lehia eta deskolonizazio-prozesuak jasan behar ditu. Horiei aurre egiteko, balio ukaezinetan inbertsioak egiten dira.