Gaur egungo eredu atomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

SARRERA

XIX. Mendearen Bukaeran oso erradiazio sarkorrak ezagutu ziren, X izpiak izenekoak. Garai Berean ikusi zen bazirela material batzuk, radioa eta uranioa esaterako, leku Ilunetan jarrita, plaka fotografiko batzuen inguruan, haiek belatzeko gai Zirenak. Erradiazio horiek gainera ordurako ezagunak ziren X izpiak baino Sarkorragoak ziren eta fenomenoari erradioaktibitatea deitu zitzaion.

Erradioaktibitate Naturala, beraz, isotopo ez egonkorrak erradiazio boteretsuak igortzeko duten Propietatea da. Erradiazio horiek, gorputz opakoak zeharkatzeko, airea Ionizatzeko, plaka fotografikoak inpresionatzeko eta zenbait substantziaren Fluoreszentzia kitzikatzeko gai dira.

Uranioaz gain Beste hainbat materialek ere badute propietate hori: torioak, polonioak, Radioak, aktinioak… gaur egun 40 elementu erradioaktibo baino gehiago ezagutzen Dira.

Honetaz gain Erradiaktibitate kosmikoa ere jasotzen dugu Lurrean.

ERRADIAZIO MOTAK

Substantzia horiek Igorritako erradiazioak hiru multzotan sailkatu zituzten sarkortasunaren arabera α, β eta γ. Gaur egun jakina da erradiazio hauek nukleo atomikoetan gertatzen diren erreakzioei esker gertatzen direla eta baita bakoitzaren jatorria eta Ezaugarriak ere zeintzuk diren. Horrela,

α erradiazioa

β erradiazioa

γ erradiazioa

Nukleo handiago Batetik askatu diren Helio-nukleoak dira, , bi protoiz eta bi neutroiz osatutakoak.

Elektroi Bizkorrak dira, nukleoko neutroi baten desintegraziotik datozen elektroiak:

Fotoiak dira, γ Erradiazio elektromagnetikoak. Nukleoek kitzikapen egoera galtzean sortuak. X Izpiek baino maiztasun handiagoa dute.

Karga positiboa Dute, 2p+

Karga negatiboa Dute, 1e-

Kargarik ez Dute, 0.

Beren masa 4u Da

Ez dute masarik, 0

Masarik ez Dute, 0

Ez dira Sarkorrak, giza larrua ez dute zeharkatzen. Baina gorputzaren zuloetatik Sartuz gero ez dira kanporatzen.

Sarkorragoak Dira, giza larrua zeharka dezakete, baina aluminio xafla mehe bat Zeharkatzeko ez dira gai.

Oso sarkorrak Dira. 15 cm-ko hormigoizko pareta behar da hauek geldiarazteko.

ERREAKZIO NUKLEARRAK

Nukleo Erradioaktibo ez egonkor hauek era espontaneoan, berez, sortzen dituzte igorpen Erradioaktiboak eta horiek erreakzio nuklear gisa aztertu dira. Hauetan hasierako Nukleoa desagertzen da eta beri bat (batzuk) agertzen dira.

Soddy-ren legea


Alfa (α) partikulen igorpenean, Helio-nukleoa nukleo gurasotik irteten da. Horrela nukleo berriaren zenbaki masikoa lau unitate txikiagoa da eta zenbaki Atomikoa bi unitate txikiagoa: 


Fajans-en legea: beta (β) partikulen igorpenean, nukleo gurasoaren neutroi bat desintegratuz, Elektroi azkar bat, eta protoi sortzen dira. Nukleoak egoera berrian zenbaki Masiko bera du eta zenbaki atomikoa unitate bat handiagoa bihurtzen da: 


Beraz, nukleo Atomiko batek α, β eta γ erradiazioa igortzean nukleoaren egoera aldatu egiten Da eta beste mota bateko nukleoa bihurtzen da, kasu honetan desintegrazioa Gertatu dela esaten da.

DESINTEGRAZIO ERRADIOAKTIBOAREN ABIADURA

Desintegrazio Erradioaktiboa ausazko prozesua da eta lege estatistikoen arabera dago Arauturik.

Une batean  oraindik desintegratu gabe dauden nukleoen kopurua
N izanik, denbora unitateko igorpen kopurua (desintegrazio-
Abiadura) Desintegratu gabe dauden nukleoen kopuruaren proportzionala da:

. Minus zeinuak nukleoen kopurua denbora pasa ahala Gutxiagotzen doala adierazten du.

Aurreko Adierazpena integratuz igorpen erradioaktiboaren legea lortzen da. Lege honek t Aldiunean oraindik desintegratu gabe dauden nukleoen kopurua, N, adierazten du:

Zenbaitetan segundoko Desintegratzen den nukleo kopurua (A: aktibitatea) erabiltzen da: 

Balio horien Grafikoak desintegrazio fenomenoa zein azkartasunez gertatzen den ikusarazten Du.

SEMIDESINTEGRAZIO-PERIODOA

Kurba Esponentziala denez, denboran asko luzatzen diren desintegrazioek ez dute ia Amaierarik eta horregatik definitu da semidesintegrazio-periodoa: T. Hau da, Hasierako nukleo kopurua, N0, erdira jaisteko (erdiak Desintegratzeko) pasatu behar den denbora.


Material Bakoitzak berea du eta horren arabera erradiazioak gehiago ala gutxiago iraungo Du. Datazioak egiteko erabil liteke aspaldiko materialaren egungo igorpen Erradioaktiboak neurtuz eta egungo material berdin batenarekin alderatuz.

Entradas relacionadas: