Gastuak eta sarrerak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,91 KB

2.2Aurrezkia:Aurrezki pertsonala errenta erabilgarritik  konsumitzen ez den zatia da

()Ekonomia-eragileen aurrezkiari esker, enpresek aukera dute inbertitzeko edo kapital-ondasunak erosteko (ordenagailuak, makinak, eraikinak, etab.), dagokien  ekonomia-jarduera gauzatu eta etekinak lortzeko. Horrenbestez, inbertsioa izan dadin, beharrezkoa da aurretik aurrezkia egotea. Honi esaten diogu inbertsioa: berehala asetzeari uko egiten dion ekintza, etorkizunean asetze handiagoa izatearen truke. Esate baterako, enpresa batek makina bat erosten duenean, uko egiten dio haren truke ordaintzen duen diruari, uste duelako inbertitutako dirua baino diru gehiago lortuko duela etorkizunean.
()Funtsean lau faktore garrantzitsu daude inbertsio orotan: sarrerak, kostuak, erabílitako ekoizpen-ahalmena eta etorkizuneko espektatibak.

3.1.Inbertsioa baldintzatzen duten faktoreak

Zikloari lotutako sarrerak. Enpresa-ikuspegitik, inbertitzea interesgarria izango da sarrera handiagoak lortzen badira.

Kostuak. Kapital-ondasunen kostua (edo inbertsioaren kostua) zehaztea zailagoa da best
ondasun mota batzuen kostua kalkulatzea baino, hainbat urtetan ateratzen baitzaie etekina. Erabakiaren gakoa inbertsioaren kostuak eta harekin lortzea espero dena alderatzea
tagarritasun-tasa handiagoa bada kostua baino, merezi du zorretan sartzea inber-
titzeko. Bi faktore izan behar dira kontuan, bereziki:
Interes-tasa. Maileguan hartutako dirua erabiliko bada inbertitzeko, kontuan hartu
behar da zein den diruaren prezioa, zenbatekoa den interes-tasa, alegia. Maileguen
interes-tasa handia bada, urriak izango dira interesak ordaintzeko adinako errentagarri-
tasuna sortuko duten inbertsioak.
- Zergak. Gastua direnez, enpresa-etekina murrizten dute zergek. Edozein enpresak kontuan izan behar du etekinen zati bat, lortzen baldin badu, zergak ordaintzeko erabili
beharko duela.

-Erabilitako ekoizpen-ahalmena:Enpresa baten ahalmena merkatuaren eskariari erantzuteko dituen ekoizpen-instalazioen araberakoa da. Instalazioen errendimendua erabatekoa bada, merkatuaren eskariari erantzuteko ahalmenik ezak inbertsioa ekarriko du.

-Etorkizuneko espektatibak: Inbertitzeko erabakia zenbaki kontua soilik balitz, sarrerak ken
kostua egitea, ez litzateke zaila izango inbertsioa egin ala ez erabakitzea: nahikoa litzateke
kalkulu pare bat egitea. Baina bada diruarekin lotuta hartzen den erabaki orotan kontuarn
hartu beharreko elementu bat: konflantza.


3. Estatuko aurrekontu orokorrak
3.1 Estatuko aurrekontu orokorretako diru-sarrera publikoak
Gizarte-kotizazioak: Gizarte Segurantzan afiliatutako langileek egiten dituzten ekarpenak. Beharra sortzen zaienean haiek eta beren familiek laguntza izan dezaten.
Tributuak:Zergak: administrazio publikoek behartuta egin beharreko ordainketak dira. Zergak ordaintzen dituenak ez du inolako onurarik lortzen ordainketaren truke.
1-Zuzenekoak aintzat hartzen dute zergapeko pertsonaren edo enpresaren ekonomia-ahalmena. Zeharkakoak ez.
Tasak: erabiltzaileak onura dakarkion zerbitzu publiko bat erabiltzeagatik edo jarduera bat
egiteagatik ezartzen diren ordainketak dira.

Ondarearen gaineko zerga (OZ): partikularren jabetzei ezartzen zaie.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ): ekoizpen-baliabideen errentei aplikatzen zaie:soldatei, alokairuei eta interesei.
Sozietateen gaineko zerga (SZ): Enpresek lortzen dituzten irabaziei aplikatzen zaie
Ondare-eskualdatzen gaineko zerga: beste particular batzuei ondasunen bat erosi dieten
partikularrei ezartzen zaie.
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ-IVA): ondasunen eta zerbitzuen kontsumoari ezartzen zaio.


3.2. Estatuko aurrekontu orokorretako gastu publikoak
Gastu publikoa administrazio publikoak egiten dituen gastuen multzoa da. Estatuaren gastu publikoak honela sailka daitezke, zer helburu duten:

Gastu arruntak


Gizarteari zerbitzu publikoak ematea helburu duten gastu orokorrak dira osasungintza, hezkuntza, justizia, herrialdearen defentsa eta beste hainbat. Gastu arrurntak bi kategoriatan sailikatzen dira:- Funtzionarioen soldatak.- Enpresa pribatuei erositako ondasunak eta zerbitzuak.

Inbertsio-gastuak:Herrialdeko ekoizpen-ahalmenari eustea edo hura handitzea helbur dutenak dira. Gastu handiena azpiegiturek dakarte: errepideek, ospitaleek, ikastetxeek aireportuek, portuek eta abarrek.
Transferentzlak eta diru-laguntzak. Estatuak zergetatik, gizarte-kotizazioetatik eta abarretatik jaso eta behar handienak dituzten pertsonei edo enpresei helarazten dizkien bali bideak dira. Pertsonel ematen bazaizkie, transferentzia esaten zale (erretiro-pentsioak ezgaitasun-pentsioak, ikasteko bekak, langabezia-prestazioak...); enpresei ematen bazaizkie, berriz, diru-laguntza (enpresa sortzeagatik, kapital-ondasunetan inbertitzeagatil lanpostuak sortzeagatik....


3.3. Aurrekontu-saldoa
Zerga-politikak oso eragin desberdinak izan ditzake ekonomian, aurrekontuaren oreka zer-no-akoa den; hau da, aurrekontua orekatuta dagoen (sarrerak gastuak), defizita dagoen (sarrerak < gastuak) edo superabita dagoen (sarrerak> gastuak). Defizit publikoa jasotako sarrerak baino gehiago gastatzean sortzen da; halakoetan, zirkulazioan dagoen diru-kantitatea handitzen da, ekoizpen- eta enplegu-mailak igotzeko.
Ekonomian, bi defizit mota sor daitezke: ziklikoa eta egiturazkoa.
Defizit ziklikoa:Ekonomia-zikloan halabeharrez gertatzen diren atzeraldietan sortzen da.
Aldi batean soilik irauten du. Izan ere, Estatuak esku hartzen du, ekonomia suspertzeko
eta ekonomia-eragileen konfiantza berreskuratzeko. Horretarako, zorpetu egiten da, eskari agregatua susta dadin.


Sarrerak

Gastuak

Gizarte-Kotizazioak

Arruntak

-Ondasunak eta zerbitzuak erosteak

-Funtzionarioei egindako ordainketa

Tribuak:

-Zergak

-Tasak

Inbertsioa(azpiegiturak)

Beste sarrera batzuk:

-Transferentzia korronteak

-Ondareagatiko sarrerak

-Inbertsio-ondasunen besterentzea

-Kapital-transferentziak

Transferentziak eta diru-laguntzak

Entradas relacionadas: