Gastu Kardiakoa eta Ziklo Kardiakoaren Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en con un tamaño de 2,81 KB

Gastu Kardiakoa eta Bihotzaren Funtzionamendua

GASTU KARDIAKOA = BOLUMEN SISTOLIKOA x MAIZTASUN KARDIAKOA

Bihotzaren Oinarrizko Kontzeptuak

  • Sistolea (uzkurdura): Honetan odola arteria-sistemara bidaltzen da, arterietan tentsio bat sortuz (arteriek geruza elastiko bat dute). Hau azaleko arterietan somatu daiteke; pultsua deiturikoa.
  • Diastolea (laxaketa): Bihotz-barrunbeak berriro betetzeko unea da, presio negatibo modura ekinez; hau da, hutsa sortuz eta horrela odola xurgatuz. Honela, bihotza bera aurikuletara odola heltzeko laguntza ematen ari da; arterietako odola ezin da bentrikuluetara itzuli, bentrikuluen irteeran dauden balbula sigmoideoei esker.
  • Maiztasun Kardiakoa: Minutuko gertatzen diren uzkurdura kardiakoak dira. Hau erraz neurtzen da kanal erradialean, lepoan (karotida), maila preaurikularrean (tenporala) eta baita maila prekordialean (bihotza) ere, esfortzua egiten ari garenean.

220 – ADINA = GORENEKO MAIZTASUN KARDIAKOA

Ziklo Kardiakoaren Faseak

1. FASEA: Bentrikuluen laxaketarekin batera, aurikulen uzkurdura gertatzen da; honela, edukia balbula aurikulobentrikularretan zehar bentrikulura igarotzen da.

2. FASEA: Bentrikuluen uzkurdura hasten da; bere barnean sortutako presioak balbula aurikulobentrikularrak blokeatzen ditu, honela aurikuletatik odol gehiago etortzea eragotziz.

3. FASEA: Bentrikuluen uzkurdura gehitzean eta barne-presioa handitzean, odola arterietara irteten da (balbula aurikulobentrikularrek itxita jarraitzen dute).

4. FASEA: Ia aurreko fasearekin batera, aurikulen laxaketa gertatzen da, honela odolez betetzen direlarik. Era honetara osatzen da ziklo kardiakoa.

1. FASEA (Berria): Ziklo kardiako berri bat hasten da, aurretik ikusitako lau faseak errepikatuz.

Gastu Kardiakoaren Garrantzia eta Ariketa

Gastu kardiakoak minutu batean bihotzak ponpatzen duen odol bolumena suposatzen du. Gastu kardiakoa handiagoa edo txikiagoa izatearen ondorioz, odolak O2 gehiago edo gutxiago garraiatuko du, beharrizan desberdinei aurre egiteko.

Hortaz, egoera bakoitzerako gastu kardiako bat dago: egoera basaletik (atsedenean, digestiorik gabe, tenperatura onean...) goreneko esfortzu-egoerara artekoa, zeinetan gastu kardiakoa ere gorena izango den.

Gastu kardiakoaren eta ariketaren intentsitatearen artean harreman zuzena dago. Atseden-egoera batetik ariketa lasai bat egiten hasten bagara, beharrizan energetikoak gehitu egiten dira, eta beharrizan horiei aurre egiteko gastu kardiakoa handitzen da, O2 gehiago giharrari eskainiz. Ariketaren intentsitatea

Entradas relacionadas: