Garapen sozialen esku hartzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,26 KB

TOTELTASUNA ETA DISFEMIA

DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK: Toteltasuna hizketa-fluxu arrunta mantentzeko zailtasunean datza, silaba edota soinuen errepikapen azkarra, eta hitz batzuk ahoskatzeko unean blokeoak sortzen dituena. Askotan, tentsio muskular eta estresarekin batera agertzen da, eta elkarrizketa baten normaltasuna apurtzen du. Ez da gaixotasuna, zailtasun bat baizik, baina jasaten duen pertsonari beldurra eta estresa sor diezaioke. Toteltasuna, garapen arruntaren fase bat izan daiteke. Hitz egiten ikastearen ondorioa. Honetaz, toteltasuna nahaste bezala diagnostikatu ahal izateko umeak 7 urte izan behar ditu. Normalean, ingurugiroa dela eta, umeak gaizki bizi du bere zailtasuna, honek dakarren ondorioekin.

ESKU HARTZEA:
Haurrak ez du igarri behar gure frustrazioa bere hizkuntzarekiko.
Haurrak esaten duenari eman garrantzia eta ez nola esaten duenari.
Ez epaitu bere diskutsoa nahiz eta ongi egin.
Irakurtzeko edo hitz egiteko eskatzen duenean, hitza eman. 
Galdera bat erantzuteko orduan behar duen denbora eskaini. 
Gelari zuzendutako galdera baten aurrean bera izan dadila lehenetarikoa erantzuten.
Edozein egoeretan bezala, txiste edo broma mingarrien aurrean irakasleak lehen bait lehen moztu.
Fisikoki nahiz linguistikoki haurraren maila berean jarri.
Horrelako esaldiak ekidin: berriro hasi, ez larritu, lasai...
Hitzezkoa ez den komunikazioa erabili. (afektua adierazi).
Irakasleak ere akats arin batzuk egitea noizbehinka. 
Mantso hitz egitea. 
Sentimenduak adierazi.


TOURETTE NAHASTEA

DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK:
Denboraren, lekuaren eta abarretan gorabeheratsuak dira. Batzuetan intentsitate handiagokoak edo gutxiagokoak izan daitezke.
Tourette nahastea duten pertsonek, beste motatako hainbat nahaste garatu ditzakete: AGH-N, TOC (Trastorno obsesivo-compulsivo), depresioa, ikaskuntza arazoak…
Medikazioaren bitartez, tikak gutxitu daitezke.
Loaldian ere jarraitu dezakete.
Beste gauza batetan konzentratzen badira, tikak gutxitu edo desagertu daitezke. Ad. Gidatzen ari direnean, tresna musikal bat jotzen dutenean … (gogoratu dokumentalean pianoa edo bateria jotzen zuten mutilen kasuetaz, neska dantzariaz …)

ESKU HARTZEA:
Tutoreak Tourette nahasteaz sakonki informatuko da. Honela, ikasleak tikak egiten dituenean adibidez, hauek ekiditu ezinak direla ulertuko du eta behar den arreta eskainiko dio. Pazientea eta enpatikoa izango da, tikekiko haserrea, frustrazioa eta abar, ekidituz.
Ikasleari inguratzen dion jendeari Tourette nahastea zertan datzan adieraztea gomendatzen da. Beti ere ikasle eta familiaren baimenarekin.
Irakaslea izango da beste ikasleen eredua. Honek errespetuz tratatzen badu, beste ikasleek ere honela tratatuko dute.
Tutorea Tourette nahastea duen ikaslearen ongizate emozionalaz bereziki arduratuko da: ikaslea ongi sentitu behar da gelan, onartua bera eta baita bere tikak ere.
Giro goxoa eta lasaia sortu gelan (jakin badakigu egoera estresantek tikak eta ondoeza areagotu ditzakete).
Ikasleei gelatik ateratzeko aukera eman, horrela Tourette nahastea duten ikasleak ateratzerakoan, tikak askatzeko aukera izango dutelako. Beste ikasleei ere urduri 3 daudenean aukera berdina eskaini. Ad. Eskoletan dauden txoko bigun bat erreserbatu, edo beste leku goxo bat, non pribatasuna mantentzen den. Komunera bidaltzea ez da oso egokia.
Ume askok lotsa dela eta, tikak izkutzatzeko joera dutela, horrek dakarren ondorio guztikin  


AGHN: ARRETA GABEZIA HIPERAKTIBITATEAREN NAHASTEA

DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK: Nahaste neurobiologikoa da, hiru ezaugarri nagusi dituena: ● ARRETA GABEZIA: Arreta eta kontzentrazioa mantentzeko zailtasunean datza. Hau da: ikasleak garrantzi gabeko estimuluei ezin dio ukorik egin. Ez ditu estimulu garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak direnak ongi ezberdintzen. Honetaz, konzentrazioa denbora luzean mantentzea zaila egiten zaio, eta ondorioz lan/jarduera bat hasieratik bukaeraino aurrera eramatea ere. ● HIPERAKTIBITATEA: jarduera motorraren maila altuegia erakustean datza (motorra edota hitzezkoa). Hau da:
hiperaktibitatea duen ikaslea ez da gai bere mugitu beharra (motorra) kontrolatzeko. Ez da borondate gabezia kontua, kontrol gabeziarena baizik. Helbururik ez duten alferrikako mugimenduak egiten ditu. Batzuetan hitzezko hiperaktibitatea ere, hau da, hitz gehiegi egitea ere gertatzen da. ● INPULTSIBITATEA: pentsamendua, emozioak eta jokabideak kontrolatzeko zailtasunean datza.Inpultsibitate kognitiboa, emozionala eta portaera.

ESKU HARTZEA:
Erutinak eta denboraren kudeaketa.
Muga argiak zehatztea.
Superbisio egonkorra.
Portaera egokiak gehitzeko errefortzu sozialak eta sariak eta pribilrgioak erabiltzea.
Agendaren erabilera edota emailak.
Portaera desegokiak desagertzeko teknikak.
Egoerak eta horien ondorioak aurreikustea haurrarekin batera.
Arrakasta esperimentatzeko aukerak eman.
Emozioen kudeaketari adi egotea.
Teknologia berrien erabilera lagungarria izan daiteke.


HAUTAZKO MUTISMOA

DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK:
Haur batzuk dituzten zailtasunak, gutxi ezagutzen dituzten pertsonekin eta gutxi ezagutzen duten ingurunean ahoz komunikatzeko.
Batetik, beren adinerako egokia den hizkuntza eta komunikazio-gaitasuna dutela, eta, bestetik, gaitasun on hori hurbileko familian agertu ohi dela, baina ez dela beste giro ezezagun edo gutxiago ezagutzen diren pertsonekin agertzen.
Beraz, hautazko mutismoaren funtsezko ezaugarria hizketaren etengabeko inhibizioa, gizarte-egoera jakin batzuetan. Oro har, lehen urteetan hasten da eta haur hezkuntzako etapan nabarmentzen da.
Hautazko mutismoa duten haur askok, nortasun-ezaugarri bereizgarri batzuk izaten dituzte, adib: lotsa, mendekotasuna, perfekzionismoa... Ezaugarri horiek, ikasleak eraginez gero, arazoa larriagotzea ekar dezake. Hizketaren inhibizioak, gutxitan eragiten du modu espontaneoan eta urte askotan iraun dezake esku hartzen ez bada.
Hautazko mutismoak, sufrimendu pertsonal handia dakar eta horrek, ingurunera egokitzeko arazo larriak ekartzen ditu. Garapen afektibo-emozionala baldintzatu dezake eta haurraren garapen sozial, pertsonal eta akademikoan eragin negatiboa izan dezake.

ESKU HARTZEA:
Ikaslearekin harreman ona izatea. 
Haurrari komunikazio, lasaitasun eta afektuzko giroa eskaintzea.
Errutinak planifikatu eta haurrak aldaketen berri izan behar du.
Haurra ez dugu solastera behartu behar.
Haurrari estrategiak erakustea.
Beste haurrek bere ordez solastuko duten baloratu.
Gehiegizko babesa emateko jarrerak ezabatu.
Zorroztasuna eta gehiegizko eskakizunak saihestu.
Haurraren ingarguneak azpimarratu.
Ikaskideekin edo bere adineko haurrekin izan ditzakeen harremanak erazten saiatu.
Irakasleak haurra epaitu ez, beste ikasleek ez egiteko.
Konparazioak saihestu.
Elkarreraginezko egoerak planteatu.
Antsietatea,kezka edo haserrea haurraren aurrean ez azaldu.
Hitz egiten ez duenean, ez mehatxatu ezta xantai emozionala erabili ere.
Estrategiak eta trebetasunak dituela bermatu behar dugu.

Entradas relacionadas: