Garapen planak frankismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

10.- DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA (1959 - 1975)

1.- GARAPEN EKONOMIKO ETA SOZIALA (DESARROLLISMOA, neurri gabeko garapena

Nazioarteko abagune Ekonomikoa izan zen garapen honen eragile nagusia. Turismoak, emigrazioak, Atzerriko inbertsioek eta esportazioen hazkundeari esker lortutako kapitalek Industrializazio prozesua ahalbidetu zuten.

ABIAPUNTUA: EGONKORTZE PLANA (1959)


1957an gobernuan sartu ziren OPUS DEIko teknokratek Diseinaturik, Mundu Bankua eta Nazioarteko Fondo Monetarioaren aholkuak Jarraituz egin zen plan hau.Batez ere ekonomia askatzea zeukan helburu, autarkia eta Interbentzionismoarekin amaitzeko. Gastu publikoa eta estatuaren Interbentzionismoa murriztu ziren, ekonomia nazioarte mailari irekitzen Zitzaion bitartean. Pezeta debaluatu zen eta atzerriko inbertsioak askatu Ziren.Ondorioak, 1961etik aurrera estatuaren defizita murriztu eta kanpoko inbertsio handiak Jaso ostean, Espainiak garapen ekonomiko azkarra ezagutu zuen.

60ko HAMARKADAKO GARAPEN EKONOMIKOA: GARAPEN PLANAK (1964 - 1973)


1961etik 1973ra industria eta Zerbitzu sektoreen hazkunde azkarra eman zen. Kanpoari begira eginiko Irekitasun ekonomikoak kanpoko inbertsio handiak eragin zituen, soldata baxuek Erakarrita.Garapen industrialak nekazal Mundutik hirietarako eta Europarako emigrazioa eragin zuen. Era berean, Nekazaritza modernizatzen zen bitartean, barrualdeko nekazal zonaldeak husten Ziren.Merkataritzan Espainiak superabita lortu zuen Pagu Balantzan. Defizit tradizionala Turismoaren bidez, atzerriko inbertsioak eta emigranteek bidaltzen zituzten Kapitalei esker gainditu zen.Garapen ekonomikoa bideratzeko Gobernuak Garapen Planak onartu zituen, (hiru 1964 - 1973 bitartean). Garapen-polo berrietan industriak kokatzeko zerga sustapen neurriak eta estatu Diru laguntzak eman ziren, baina plan hauek uste zena baino emaitza eskasagoa Eman zuten. Ekonomiak hazten jarraitu zuen eta ohiko guneetan bigarren Industrializazioa eman zen, baina planifikazioak ez zuen funtzionatu: estatuan Arazoak sortu eta lurraldeen arteko desorekak zeuden.Epe honetan garapen ekonomiko Handia eman zen, baina Europan eta munduan etengabeko hazkunde ekonomikoaren Testuinguruan. Hau dela eta, kanpoko inbertsio handiak posible izan ziren, Turismoa diru iturri bihurtu zen eta langabezia desagertu zen, Europara alde Egiten zuten emigranteek lana han topatzen zutelako.

60ko HAMARKADAKO ALDAKETA SOZIALAK


Gerra osteko urte gogorretan Espainiako gizartea atzeratua Eta tradizionala zen. 60ko hamarkadan gizarte honetan oso aldaketa handiak eman Ziren, ezaugarriak: 1.

Landa exodoa

Mendebaldeko Europara eta hirietara eman zen nekazal Emigrazio handia. Frantziara, Alemaniara, Suitza eta Belgikara 4 milioi Espainiar joan ziren bertokoek nahi ez zituzten lanak egiteko. 2.Emigrazioari esker langabezia jaitsi zen eta emigranteek bidaltzen zituzten dibisei Esker familien aurrezkiak igo ziren; baina emigranteek sufritu behar izan zuten Arrotze prozesua oso kaltegarria izan zen eta lurraldeen arteko aberastasun Aldeak handitu ziren. 3.

Boom demografikoa

Heriotza tasa jaisten zen bitartean, jaiotze Tasa mantendu edo igo egin zen. 4.Etengabe Hazten zen populazio honen beharrizanak asetzeko gobernuak ez zuen gastu Publikoa handitu eta zerbitzu publikoak Oso eskasak mantendu ziren: -Hezkuntzan eskola eta institutuen kopuruak Gora egiten zuen haur eta gazte populazioen atzetik. -Ospitale handiak sortu Eta 1963tik aurrera osasun prestazioak eta pentsio sistema ezarri zen arren (Gizarte Segurantzako Oinarrien Legea), osasun estaldurak ez zuen asetzen Populazio moderno batek eskatzen zuena. -Hazkunde demografikoek etxebizitza Defizita ekarri zuen eta hau konpontzen saiatzeko hirigintza proiektu handiak Sustatu ziren, baina askotan beharrezkoak ziren ekipamendu sozial eta urbanoak Sortu gabe.

KONTSUMO GIZARTEA


Garapen Ekonomikoak Espainian kontsumo gizartea sortzea ekarri zuen. Elektrotresnen Erabilpenaren zabaltzea eta autoarena gizarte berriaren adibideak izan ziren.Kontsumo gizarteak, informazio gehiago Eta mugikortasun handiagoa errazten dituenak, pentsamolde berria ezartzea Erraztu zuen, batez ere gazteen artean, erregimenaren tradizionalismoaren Kontrakoa zena: 1.Pentsamolde-aldaketa: elizaren Jaitsiera, laizismoaren sustapena. 2.Emakumearen Askapenaren hasiera eta gizarte patriarkalaren krisia. 3.Hezkuntza Eta kultura zabaltzea. 4.Harreman sozialetan Ohitura berriak, eta sexuen arteko arauetan aldaketak. 5.Modak, Ohiturak eta janzteko erak turismoarekin aldatu ziren.


Entradas relacionadas: