Garapen plana eta egonkortze plana

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

2.- EKONOMIAGerra ondoren janarien eskasiak errazionamendua ekarri zuen. Gosea nagusitu zen. Gerra zibila amaitu zenean, politika autarkikoa eta estatuaren interbentzionismoa izan ziren Espainiako ekonomiaren ezaugarri nagusiak. Helburua, ekonomikoki bere buruarentzat aski produzitzea zen, horretarako Estatuak prozesu eta sektore ekonomiko guztietan parte hartu behar zuelarik. Arantzel edo zergen bidez kanpoko produktuak garestitzen ziren. 1941ean Francok (INI) sortu eta (RENFE), siderurgian ENSIDESA, ENDESA energia elektrikoan, IBERIA eta aireko komunikabideetan, PEGASO eta SEAT kotxeetan, HUNOSA meatzaritzaran… Inportazioen debekua, ekonomiaren hazkunde erritmoak behera egin zuen. Merkatu beltzaren sorrera eragina izan zuen eta, azkenean, enpresaburu eta latifundistak soilik hobetuko zituen sistema bihurtu zen.

2.1.- Autarkiatik Irekitasunaren aldeko pausoak Erregimenaren hasieran Kanpo-politikak Espainia isolatu zuen eta barne-politikan, autarkia ekonomikoan eta sozialean oinarritzen den sistema ezarri zen. 50eko hamarkadaren hasieran, gobernuak kontrolatzen zituen soldaten murrizteak eta salneurrien gorakadak  lehenengo greba orokor garrantzitsua eragin zuen.Erregimenak autarkiaren tokian irekitasuna ezaugarri zuen ekonomi politikan oinarritutako orientabide hari eman zion hasiera; ezinbestekoa Estatu Batuen laguntza ekonomikoa Marshall Plana zela eta. Ekonomiaren esparruan industriaren sektoreak,nekazaritzak baino indar handiagoa zuen. Ekonomi politikaren orientabide-aldaketak ez zituen arazo larrienak konpondu: Kanpo-merkataritzaren liberalizazioak esportazioak baino askoz gehiago izan baitziren. Egoera horrek ia ekonomiaren porrota eragin zuen, dibisak amaitu baitziren. Erregimenak, sendotu nahi bazuen, politika orokorra aldatu beharko zuen.

2.2.-Egonkortze plana
Diktaduraren 2.Etapa 1957an hasi, ekonomian Egonkortze-plana martxan jarri zituen gobernua eratu zenean, 60ko hamarkadar arte iraun zuen.Ezaugarri nagusiak garapen eta hazkunde ekonomikoa izan ziren.

1956an Irekitasunaren aldeko joera hura ez zen nahikoa eta neurri berriak hartu behar ziren. Irtenbide bakarra zuten: ministro berriak izendatzea. Egoera horretatik irteteko, Teknokratak deitu ziren ministro hauek 1957 eta 1959an ekonomia eraberritzeko lege-multzo bat onartu zuten. Egonkortze-Plana izenarekin.

Helburu nagusiak sistema autarkikoa utzi eta nazioarteko merkatuen oinarritzea eta nazioko produkzioa modernizatzea ziren. Neurri garrantzitsuenak hauexek izan ziren: 1.- Esportazioak areagotzeko pezeta debaluatzea. 2.- Diru-sarrera publikoak indartzeko zerga-sistema aldatzea. 3.- Salneurrien gorakada saihesteko soldatak eta gastu publikoa era horretan mantentzea. 4.- Atzerriko inbertsioetarako irekitasunaren aldeko joera hartzea eta zenbait produkturi merkatu librea ezartzea.

Egonkortze-planari esker hazkunde eta bilakaera ekonomiko orekatua bideratu ahal izan zen. Atzerriko diru-sarrerei erraztasunak emanez, kapitala erakartzeaz gain, pezetaren debaluazioari esker espainiar produktuak atzerrian lehiakorragoak izatea lortu zen.Baina planak ondorio negatiboak ere izan zituen: 1.- Soldatak bere horretara mantenduz kontsumoa ere murriztu egin zen. 2.- Gastu publikoa gutxiagotuz langabezia areagotu egin zen.

Dena dela, honako bi gertakari ezkor hauen hutsunea betetzeko beste bi faktore berri indartu ziren urte hauetan: emigrazioa eta turismoa.

Entradas relacionadas: