Garapen kognitiboa garapen afektiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,83 KB

Haurarren etapa bakoitza garrantzitsua da bere hazte prozesurako?

Haurraren etapa bakoitza garrantzitsua baita, modu autonomo batean jokatzeko estrategiak emango dizkiolako.

Zein izango da hezitzaile/helduaren ardura haurraren garapenean?

Haurraren etapa hori ahalik eta baldintzarik onenetan bere beharrak asetzeko  heldua eta hezitzailearen papera ezinbestekoa da. Prest egon behar duena.

Aipatu eta azaldu laburki zein hiru faktoreek eragiten dute haurraren hazkunde eta garapenean?

  1. Jaiotza aurreko faktoreak: Genetikoak, hormonalak eta zirkunstantzialak izan daitezke.

  2. Jaiotza inguruko faktoreak: Erditze prozesuan egon daitezkeen zailtasunak kontuan hartzekoak dira.

  3. Jaiotza ondoko faktoreak: Haurrak inguruarekin duen harremanak eragina izango du.

Haurdunaldiko faseak:

1. 0 - 3 hilabete enbrioia: Obulua ernaldu denean zelulak urgaldu eta horren ondorioz enbrioia hazten da

2. 3 - 6 hilabete: Bizkor hazten jarraituko du. Organoak perfekzionatu eta funtzionatzen hasi. Estimuluei erantzuteko gai.

3. 7 - 9 hilabete fetua: Birika sistemaren hazkundea garatu. Fetua hazi egingo da

Hazkundea eta garapen gradienteak:

Haurra ez da modu uniformean hazten. Hau gradiante legearengatik izan da. Gradiante zefalokaudalari esker aurrenik buruko muskuluak garatzen dira. Ondoren goi enborreko adarrak eta azkenik beheko enborreko adarrak garatzen dira.

Hazkundearen jarraipen bat izateko, zer parametro kontrolatu behar ditugu? 

Hazkundearen jarraipen bat izateko, garaiera, pisua, garezur perimetroa eta perimetro torazikoa kontrolatu behar ditugu. Hauek pediatrak burutuko ditu.

Zer ezarri beharko dira hazkundeari buruzko parametroak normalak diren ikusteko?

Pediatrak egindako Jarraibide eta kontrol batzuk ezarri beharko dira, hazkundeari buruzko parametroak normalak diren ikusteko.

Zein minututan neurtzen dira parametroak haurra jaiotzen den momentuan?

Parametro hauek haurra jaio eta lehenengo minutuan eta bostgarren minutuan neurtzen dira.

Eta nola deitzen zaio jaio bezain pronto pasatzen den testari?

Apgar testa.


Entradas relacionadas: