Garapen kognitiboa garapen afektiboa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,22 KB

Zertan datza buru perimetroaren neurketa?

Garezur barruko bolumena eta garunaren hazkundea adierazten ditu. Lehenago 2-4 urteetan fetu malnutrizioa egon den adierazten digu parametro honek, garrantzitsua da parametro honen balorazioa egitea, Arazorenen bat balego jarraipena egin beharko zaio bost urterarte. Neurketa zinta metriko malgu batekin egin behar da.

Garaiera txiki patologikoaren motak eta definizioa.

Ez dira ohikoak, %10a izan ohi da eta gaixotasun batzuekin dute zer ikusia.

Garapenaren kontrolean zer arlo aztertu behar dira garapena bere adinarekin bar datorrela ikusteko? 

Arlo hauek aztertzen dira: mugimendu garapena, hizkuntza garapena, garapen kognitiboa eta garapen sozio afektiboa.

Nork eta zein instituziok baloratu behar ditu hazkundea eta garapena eta nork egin behar du haien jarraipena?

  1. Familia eremuan balorazioa ez da hain zorrotza eta sistematikoa izaten, nahiko subjektiboak izaten dira, behatzailearen sentsibilitatearen esku egoten da.

  2. Haurreskoletan informazioa sistematikoagoa eta ekintza edo egoera zehatzei buruzko informazioa biltzen da.

  3. Osasun eremua, osasunarekin zer ikusia duten alderdietan zentratzen da, haurraren hazte prozesua behar beharrezkoa dela ziurtatzeko. 

Zeintzuk dira behatu beharreko alderdiak haurraren zaintzan.

    1. Elikadura: Dieta aberatsa eta denetik jaten duela ziurtatu behar dugu.

    2. Higienean: Alderdi garrantzitsu bat da, higiene faltak infekzioak eta gaixotasunak sor ditzake.

    3. Atsedena edo atseden jarduera.

    4. Gainerakoekin harremana.

    5. Inguru fisikoarekiko harremana: Umeek askotan ez adinerako garaiera edo pisu egokiak izaten. Inguruaren giroa kontuan hartu.

    6. Zer ekintza egiten dituen.

Zer da pediatrikoak egin beharreko Apgar testa?

    1. Jaioberria miatzea. Jaioberriei ilearen sendotasuna, aurpegian kolperik duen edo ez, lepoa, enborra besoak eta ipurmasailak ere miatuko zaizkie 1go ebaluazioan.

    2. Apgarren testa da. 0-2 artean puntuatzen da parametro batzuk hartuta, minutuko taupada kopurua, arnasketa mota, muskuluen tonua, erreflexuak eta azalaren kolorea.

Zer da haztea?

Aldaketa fisikoak izatea da, gorputzaren dimentsioak handitzea eta organismoaren proportzioak aldatzea.

Zer da heltzea?

Gizaki edo pertsonon barne egituretan izaten diren aldaketa biologikoei egiten die erreferentzia.

Nolakoa da garapenaren eboluzioa?

Garapena etengabeko elkarrekintzan gertatzen da eta bizitza osoan zehar ikasketaren bidez ezagutza berriak ahalbideratzen ditu.

Zein da helduen edo hezitzaileen ardura?

Haurrak behar duten hazkunde eta garapenerako denbora eman, ahalik eta baldintzarik onenetan izan dadin.

Entradas relacionadas: