Garapen Eramangarria: Definizioa eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Garapen eramangarriaren definizioa

Gizarte eramangarria orain aldiko beharrizanei erantzuten dien gizartea da, etorkizuneko belaunaldiak euren beharrizanei aurre egiteko izan ditzaketen gaitasunak arriskuan jarri gabe.

Garapen eramangarria egoteko, kalte ekologikoa murriztuko duten eta, bizi-kalitate ona izateko, pertsona guztien beharrizanak aseko dituzten kontsumo-ereduak bultzatuko dituzten politikak garatu behar dira.

Ingurumen-erronkak

  • Hirietako haizearen kontaminazioa gutxitu.
  • Atmosferako ozono-geruzaren gutxitzea geldiarazi.
  • Aldaketa klimatikoaren aurrean egoki erantzun.
  • Edateko uraren eskuragarritasuna handitu.
  • Lurretik itsasora doazen poluzio-iturriak deuseztatu.
  • Lur lehorren desertizazioa ekidin.
  • Arbolen eraisketa gelditu.
  • Paduretako habitataren suntsiketa gelditu.
  • Dibertsitate biologikoaren galera gelditu.
  • Gizakiak sortutako hondamendi naturalak aurreikusi.
  • Hondakin arriskutsuen isurketa kontrolatu.
  • Populazioaren hazkundea gelditu eta inbertitu.

Teknologiaren ikuspegiak

Ez (Ikuspegi tradizionala)

  • Natura normalizatu egin daiteke nahiz eta aldaketa handiak izan.
  • Eboluzioaren metafora hauxe da: gizakia beste guztiekin lehiatzen ari da abantaila ekonomikoa lortu asmoz.
  • Teknologia efikazia handiena lortzeaz kezkatuta dagoen jabetza pribatua da.
  • Teknologia berriak osoki eta berehala sartzen dira, egokitu eta negoziatu barik.
  • Ez ditu kontrolatzen, ez eta kontuan hartzen, teknologia bat sartzeak ingurugiroan eta gizartean dituen ondorioak.
  • Teknologiaren diseinuak eta erabilerak ez du kontuan hartzen sexu-desberdintasuna.

Bai (Ikuspegi eramangarria)

  • Natura ezin da hain erraz bueltatu normaltasunera aldaketa handiak jasan ondoren.
  • Eboluzioaren metafora: elkarlanean diharduten gizakiak dira, abantaila ekonomiko ona eta lokala lortu asmoz.
  • Teknologia jabego pribatua da, dagoen gizartearen mantentzearekin bateragarria dena eta dagoen teknologiara integratzen dena.
  • Teknologia negoziazio bidez eta lasai sartu da, dauden interesetara egokituz.
  • Teknologia legeak kontrolatua izatea ezinbestekoa da.
  • Teknologiaren diseinuak eta erabilerak kontuan hartzen du genero-desberdintasuna.

Entradas relacionadas: