Garapen Ekonomiko Komunista eta Globalizazioaren Historia: Ezaugarriak, Erakundeak eta Krisiak
Garapen Ekonomiko Komunista eta Globalizazioaren Historia
Garapen ekonomiko komunistaren estrategia
Garapen ekonomiko komunistaren estrategiaren ezaugarriak:
- Autarkian oinarritutako garapen eredua
- Estatuaren erabateko partehartzea
- Planifikazio zentralizatua: prezioak eta ekoizpen helburuak finkatuz
- Baliabideen gehiegizko erabilera
- Kantitatea, kalitatearen gainetik
- Industria eta nekazaritza
- Inbertsioa eta kontsumoa
- Langabeziarik ez
- Politika sozial sendoak
Ongizate estatuaren zamak
Ongizate estatuaren zamak: politika sozialen jasangarritasuna kolokan jarri zen.
- Lan harremanen adostasunari amaiera: ezegonkortasun soziala eta politikoa agertu ziren
- Soldaten hazkunde altua: %68-73
- Inflazioa eta enpresen etekin murrizketa
- Lehengaien prezioen igoera: erregaiak eta energia merkeak amaitu ziren
- Diru politikan aldaketak: interes tasak bikoiztu eta finantzaketa garestitu zen
- Lehia teknologikoa eta industriala: garapen bidean zeuden zenbait herrialdeen lehia; dumping laborala eta ekologikoa
- Bretton Woods sistemaren apurketa: dolarraren fluktuazioa eta balioa galtzea (%10-15)
- Petrolioaren prezioaren igoera: Yom Kippur gerra (1973), Iranen krisia (1979) eta petrolioa esportatzen duten arabiar herrialdeen eragina
Ekonomia Berria
Sobietar ekonomien gainbeheraren ostean, merkatu ekonomien batasuna gertatu zen, non ekoizpena eta kapital mugimenduak planeta mailan gauzatzen diren.
- Elementu garrantzitsuak: ETNak, kapital mugimenduen askatasuna eta kontsumo gizartearen ezarpena
- Ekonomiaren oinarri berria: ezagutzaren gizartea (I+G+B)
Washingtoneko adostasuna
John Williamson (1989), What Washington Means by Policy Reform, Institute for International Economics. Latinoamerikako herrialdeen hazkundea sustatzeko ekonomia programa, AEBetako gobernuak, NDFak, MBk eta GATTek bultzatua.
- Gastu publikoaren lehentasunen berrantolaketa
- Zerga sistemaren erreforma
- Interes tasen liberalizazioa
- Moneta truke lehiakorra
- Nazioarteko merkataritzaren liberalizazioa
Erakundeak
Munduko Merkataritza Erakundea (MME)
1995ean sortua, GATT erakundearen funtzioak gainditzen dituena. Ondasun, zerbitzu eta ideien merkataritza arautzen du, eta garapen bidean dauden herrialdeei laguntzak ematen dizkie.
- Sorrera: GATT hitzarmena (1948), muga zergei eta merkataritzari buruzko hitzarmen orokorra
- Helburua: ondasunen produkzioa, trukea eta kontsumoa bultzatzea
- Oinarriak: diskriminazio ezak eta merkataritzari jarritako oztopoen desagertzeak
- Funtzioak: garapen bidean dauden ekonomiei laguntzea, esportazioak sustatzea, mundu mailako politika ekonomikoa gidatzea eta Estatu bakoitzaren merkataritza politikaren azterketa
- Antolaketa: Ministroen Konferentzia (kide guztien parte hartzea, erabakiak adostasunez) eta Kontseilu Orokorrak (kudeaketaz arduratzen direnak)
- Kideak: 185 Estatu; kide guztien %75 garapen bidean dauden ekonomiak dira
Nazioarteko Diru Funtsa (NDF)
Helburuak: nazioarteko diru sistema orekatua eta egonkorra lortzea, eta Estatuen arteko betebehar finantzarioak arazorik gabe gauzatzea.
- Estatu aberatsek ordaintzen dute kuota handienak; beraz, mailegu handiagoak jaso ditzakete eta boto kopuru handiena dute erabakiak hartzeko
- NDFak ez ditu munduko merkataritzaren eta bere asimetrien zuzentzen. Ez ditu garapen bidean dauden ekonomien egiturazko arazoak konpontzen, mendebaldeko ekonomien mesedetan antolatuta baitago
Bankua Mundiala (MB)
Helburuak: garatu gabeko eta garapen bidean dauden Estatuen hazkunde egonkor, orekatu eta berdintasunezkoa ahalbideratzea, maileguen bidez.
- Pertsonetan, azpiegituretan eta ingurunearen babesean inbertitzea
- Barne erakundeak: berreskuratze eta susperketarako nazioarteko bankua/elkartea; nazioarteko finantza kontrol organismoa; inbertsioen bermerako aldeanitzeko organismoa; inbertsioei buruzko eztabaidak konpontzeko nazioarteko erakundeak
- Antolaketa: gobernadoreak eta zuzendariak
Globalizazioaren eragileak
Globalizazioaren sustatzaile nagusiak MME, NDF eta MB dira.