Garai arkaikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB
GREZIA ESKULTURA
Eskultura esparruan, estilo arkaiko, garai klasiko eta helenismoaren arteko bereizketa erraz ikus daiteke.
Aldi arkaikoa
Eskultura arkaikoan, K.A. VII. Mende hasieratik K.A. VI. Mende bukaera arte, kouroi[8]edo atleta biluzia eta kore[9], edo hanketaraino jantziriko emakumea, nagusitu ziren. Bietan jarrera hieratikoa nagusitzen da. Kuroi-ak, hanka bat aurreraka eta besoak enborrean zehar luzatuta zituzten gazteen estatuak ziren. Oso trataera zurruna. Hilezkortasuna lortu zuten gazteak ordezkatzen zituzten, bai bat-bateko heriotzagatik, zein Joko Olinpikoetako ehun metrotako karrera irabazteagatik, zeintzuk betirako bizitza lortzeko bi erak baitziren. Koreak, orokorrean erritualeko jarreran dagoen emakume apaiza ordezkatzen du.Trataera atseginagoa dute, guztiek irribarrea dute eta.
Aldi klasikoa
Aldi klasikorako igarotzea irudi irribarretsuko estatuek markatzen dute, zein arkaikoak baino naturalistagoak baitira, gorputzetan zein jantzietan. Gorputz guztiz egokiaren proportzio idealen bilaketa zegoen. Garai honetan Polikletok bere lehen kanona sortuko du proportzio idealak zehazteko:gorputzaren garaierak buruarena halako zazpi behar zuela zehaztuz.
Garai honen hasierakoak dira Delfosko Auriga[10], Mironen Diskoboloa[11], Polikletoren Doriforoa[12] eta Fidiasen Parthenongo eskulturak[13]
.
Geroago, IV. Mendean zehar, ondoko artistek beren eskultura-obrak egin zituzten:
·
Praxitelesek, "grazia" eta "erritmo" kontzeptuak sartu eta Knidoko Venusa edo Afrodita[14]egin zuena. Gorputz sentsualagoak eta finagoak aurkeztu zituen. Keinu dotore batekin kurbatzen den konposizioa ("Praxitelesen kurba") erabili zuen.
·
Escopasek, Halicarnasoko mausoleoaren (munduko zazpi mirarienetako bat) erliebeak egin zuena.
-
Lisipok, Alejandro Magnoren erretratugile ofiziala. Biziki luzatu zuen kanona (8 buru).
Apoxiomenos[15]da bere eskultura famatuena.
Aldi helenistikoa
Greziar artea aldi helenistikoarekin bukatzen da, Alejandro Magnoren erregetza eta ondorengo hamarkada batzuekin batera eta formetan dinamismo berria eta irudien sakratutasuna kentzeagatik bereizten da. Molde klasikoen kopiak egingo dira behin eta berriz baina konposizioa dinamikoagoa izango da eta irudiak estilizatuagoak. Aldi honetako adibide adierazgarriak Miloko Venus [16]edoLaocoonte eta semeak [17]dira.