Garai arkaikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB

GREZIA:

INGURU HISTORIKOA: Grezia eta kolonietan sortu zen artea da IX. Mendean k.A.Politikoki hiri estatuetan edo polisetan banatzen zen lurraldea: aroa arkaikoan (800-500) tiraniak ziren nagusi, aldi klasikoan (500-323) demokrazia sortu zen eta aldi helenistikoan (323-146k.O.) erregeak aginduko dute.

Arte eragileak izango dira. Bere gizartea esklabista zen.

Ekonomikoki: nekazaritza ez zenez nahikoa, merkataritzak garapen izugarria hartu zuen. Erlijio politeista zen eta jainkoak gizakiaren neurrikoak ziren, bere akats eta bertuteekin: zeus, Atenea, Artemisa. Baina pentsamendu logikoa eta arrazionala garatu zuten: filosofia. Gizakia gauza guztien neurri. Honek edertasun kontzeptua: perfektu egitea, armoniotsua izatea.

ESKULTURA:

Oinarrizko ideiak hauek dira(Edertasuna, harmonia,oreka, kanona eta proportzioa): Bi printzipio nagusi ditu. Gai bat finkatzen du: gizona, gauza guztien neurria eta gizon perfektu eta ideala, hau da, akatsik gabea.

Horretarako: kanon bat finkatu beharra dago, hots, gorputzaren atal guztien arteko erlazio matematikoen sistema bat. Arkitekturan bezala, atal bakoitza osotasunean errepresentatzeko arau zehatza eman behar da.

Honen ondorioz, eskulturaren bilakaerak hiru etapa nagusitan finkatuta dago:


1.-GARAI ARKAIKOA VIII-VI K.A (Naturalismoaren bidean):

A)Ezaugarri orokorrak:

1.-Eskultura gehienak neurri naturaletakoak dira eta batzuk kolosalismorako joera dutelarik

2.-Edertasun fisikoa asaldatuz, gizon bilutsia azaltzen da, baina ez dago emakume bilutsirik

3.-Giza irudiaren errepresentazioak animaliaren gain duen nagusitasuna..Ekialdean animaliek garrantzi handia zuten, Grezian ordez, gizona da artearen ardatza.

4.-Ekialdean dauden konbentzionalismo beraien menpean dago eskultura:
Aurrekotasuna: ikusleak aurretik bakarrik ikusi behar duelarik.

Hieratismoa: forma trinko eta zurrunak. Besoak gorputzari itsatsiak eta begirada aurrerantz,

Gelditasuna: ibiltzeko mugimendua adierazteko ezkerreko hanka mugitzen baita bakarrik, baina tokiz aldatzen dela adieraztera iritsi gabe.

Anatomiaren errepresentazio eskas eta baldarra.

Buruan ere ugariak dira konbentzionalismoak.

- Ezin ahaztu hain aro honetan hain berezia den irrifarre arkaikoa
.

Baina naturalismorako joera gero eta garbiagoaz.


B)Mutilen eskulturak (Kuroi) eta neskenak (korai) dira aro honen bereizgarriak

KOUROI EZAUGARRIAK: Gizonezkoen irudi bilusiak, kirolari eta guduetan ibilitakoen omenez. Erabilitako materiala marmola da. Sarri izaten dute begi eta ilean polikromia aztarnarik. Mukulu biribilekoa da eta neurria naturalaren ingurukoa izaten dute gehienetan

Egiptoko eskulturagintzako konbentzionalismoak errepikatzen dira hemen ere:

Aurrekotasuna,Hieratismoa,Gelditasuna,Anatomiaren errepresentazio eskas eta baldarra eta irrifarre arkaikoa

KORAI EZAUGARRIAK: Emakumearen irudiak, jantzita agertuko dira eta irrifar txiki bat dute (zerbitzari gisa). Obraren kontzepzio eta gauzatzea: konbentzionalismo arkaikoa. Errepresentazioa: naturalismorako aurrerabidea eta adierazkortasuna begietan bereziki adierazten dute.


c.‑ Akatsak gora‑behera, bi alderdi baloratu behar ditugu positiboki:

‑ Eskultorea giza irudia ikusten duen bezala irudikatzen saiatu da, eta aurreko aro geometrizatutik aurrerapauso garrantzitsua da naturalismorantz.

‑ Eskulturak atleta gazte garailearen indar eta betetasun fisikoa helerazten dizkigu.


Entradas relacionadas: