Gaixotasun infekzioso eta parasitarioen kodifikazioa: jarraibide nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,99 KB

Gaixotasun infekzioso eta parasitarioen kodifikazioa

Patologia batzuk ez dira kategoria honetan sartzen:

  • Gaixotasun infekzioso lokalizatu batzuk.
  • Artropatia infekziosoak.
  • Jaiotze-inguruko gaixotasun infekziosoak.
  • Haurdunaldia eta erditzea zaildu dezaketen gaixotasun infekziosoak.
  • Gripea eta bestelako arnas infekzioak.
  • Gaixotasun infekziosoen eramailea.

Zer kodifikatu?

Posible denean, bai etiologia (gaixotasunaren kausa) bai anatomia (eragindako gaixotasuna) zehaztu behar da. Kapitulu honen kodeak beste kapituluenak baino lehenago idazten dira, garrantzi berdinekoak badira.

  • A59.02 → prostatitis por triconoma.
  • A32.81 → listeriosis oculoglandular.

B95-B97 kodearen barruan sartzen dena

BETI kode sekundario gisa joango da. Bertan agente infekziosoaren inguruko informazioa dago, baina gaixotasunaren informazioa kode primarioan joango da.

  • Kode hau gaixotasuna sortu duen agente infekziosoa ezagutzen denean erabiliko da.
  • Bi kode desberdin izango dira: lehenengoa gaixotasunari dagokio eta bigarrena agente infekziosoari.
  • N39.0 + B96.20 → N39.0 → Infección de tracto urinario + B96.20 → E. coli-k sortutakoa.

Infekzio ez lokalizatuak

A49 (infekzio bakteriano ez lokalizatua) eta B34 (infekzio biriko ez lokalizatua) kodeak erabiliko dira infekzioa ez dagoenean lokalizatua. Hau da, patogeno bat aurkitu denean, baina oraindik gaixotasunik sortu ez duenean. B95-B97 beti kode sekundarioa izango da, beraz, infekzioa lokalizatua egongo da.

Agente patogenoa ezagutzen denean

Patogenoa ezagutzen denean (A49, B34 edo B95-B97), eta patogenoa farmakoekiko erresistentea bada, hori ere kodetu behar da.

  • Horretarako, Z16 Farmakoekiko erresistentzia kode osagarria gehitu behar zaio kode primarioari, honek erresistentziaren inguruko informaziorik ematen ez badu.
  • Batzuetan kode primarioak erresistentziaren informazioa emango digu (A49.02), eta kasu horretan ez da Z16 kodea gehitu behar.

Gaixotasun infekzioso eta parasitarioen ondorioak

B90-B94 atalean sailkatuta agertzen dira. Beti kodetuko dugu lehenik lesioa eta bigarrenik ondorioaren kodea. Kode hauek soilik erabiliko dira pazientearengan iraganeko infekzio batengatik ondorioren bat geratu bada, eta ez dira inoiz erabiliko infekzio kroniko baten kasuan.

Adibidea: secuela de una encefalitis postsarampión → B05.0 + B94.1 → sarampión complicado por encefalitis y secuelas de encefalitis viral.

Patologia batzuk ez dira kategoria honetan sartzen (bigarren zerrenda)

  • Gaixotasun infekzioso lokalizatu batzuk.
  • Jaiotze-inguruko gaixotasun infekziosoak (P35-P39).
  • Haurdunaldia eta erditzea zaildu dezaketen gaixotasun infekziosoak (O98.-).
  • Gripea eta bestelako arnas infekzioak (J00-J22).
  • Gaixotasun infekziosoen eramailea edo horren susmoa (Z22.-).

Kode sekundarioak

Kode primario horien ondoren, kapitulu honen kode sekundarioak gehi daitezke (B95-B97).

  • P39.3 + B96.89 → Infección neonatal del tracto urinario y otros agentes bacterianos como causa de enfermedades clasificadas bajo otro concepto.
  • Gorriz daudenen kasuan, ez da (B95-B97) erabili behar; beharrezkoa denean infekzioaren kodea erabili beharko da.

Entradas relacionadas: