Gaitza san agustin

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB

AGUSTIN HIPONAKOA


: ASKATASUNA ETA GAITZA


Gure askatasun kontzeptua, Agustinen pentsamenduan, pentsamendu teologikoa da. Askatasuna: Hiponako filosofoaren pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria, baina kristok berrerosia da. Abiapuntu hori kontuan izan gabe, ezin uler daiteke San Agustinek askatasunaz etaliberum arbitrumezdionena.

Jatorrizko bekatuagatik, gizaki erori gisa, askatasuna galdu zuen, eta “liberum arbrituma, aukeramena edo askatasuna berreskuratzeko aukera izan nahi du. Pelagianismoa esaten duenez ez gara bekatu originalarekin jaiotzen, eta zoriontasuna lortzeko ez dugu jainkoaren grazia behar. Gizakia, jainkoaren grazia behar du, gizaki graziari esker askea da eta lor dezake bere askatasuna. Horrek ez du esan nahi graziak giza nahimenaren aurka jokatzen duenik; aitzitik, jainkoagana erakartzen du. Graziari esker, gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du. Berriz, Agustinen ustez, gizakia jatorrizko bekatuarekin jaiotzen da, baina bizitzan zehar, jainkoaren bidea aurkitu dezakegu. Eta beste aldetik, Mané filosofo afganoaren ustez, jainkoa ona baita txarra da (ying yang - Gaitza beti ongia dago eta ongian beti gaitza dago). Oker jokatzen duenak, bekatua egiten duenak, ezin du jainkoaren graziarik gabe jainkoa bera maitatu. Gizakia inoren laguntza gabe egiten du gaitza, baina ongia egiteko beharrezkoa da jainkoaren laguntza. Bizitza zoriontsuaren bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen. Gaitza, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie.


Gaitza: Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du jainkoaren laguntza. Bizitza zoriontsuaren bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen. Errorea, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da. Bestalde, gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren (liberum arbitrum)
erabilera okerretik dator
, eta horren erantzulea gizakia da, ez jainkoa. Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako; hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia. Gizakiaren helburua zoriontsua izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Ongi gorena maitatu.



Entradas relacionadas: