Gaitasun Fisikoak: Erresistentzia, Indarra, Abiadura eta Malgutasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,05 KB

Gimnasia

1. Sarrera

Jarduera fisikoak gaitasunen arabera sailkatzen dira:

Oinarrizko gaitasun fisikoak:

  • Erresistentzia
  • Indarra
  • Abiadura
  • Malgutasuna

Gaitasun koordinatiboak:

  • Koordinazioa
  • Bizkortasuna
  • Oreka
  • Erritmoa

2. Erresistentzia

Ahalegin bat luzaroan eusteko gaitasuna. Bi mota:

  • Aerobikoa: Denbora batean lortu daitekeen energia kopururik altuena da.
  • Anaerobikoa: Energia iturri nagusiena mantendu daitekeen denbora.

Nekearen kontra lan jarraiak eta tartekatuak egin daitezke. Hauek dira entrenamendu motak:

  • Etenik gabeko lasterketa: Lasaia, jarraia edo azkarra izan daiteke (110-170-180 taupada/minutuko).
  • Fartlek: Zoru- eta erritmo-aldaketak erabili.
  • Entrenamendu osoa: Natura erabiliz erresistentzia, abiadura eta indarra landu.
  • Serie bidezko entrenamendua: Distantziak errepikatu.
  • Zirkuituko entrenamendua: Zirkuitu bat osatu, geltoki bakoitzean zenbat denbora eta zenbat aldiz jardun behar den zehaztuz.

2.5. Erresistentzia maila ezagutzeko testak

  • Cooper: 12 minututan ahal duzun distantzia.
  • Course navette: Klasean egiten dugu.
  • Ruffier: ?

3. Indarra

Gihar uzkurduraren bidez, kanpoko erresistentziaren kontra jarduteko dugun gaitasuna.

Uzkurdura motak:

  • Isometrikoa: Giharraren luzera ez da aldatzen.
  • Isotoniko kontzentrikoa: Giharraren luzera txikitzen da.
  • Isotoniko eszentrikoa: Giharraren luzera handitzen da.

3.2. Indar motak eta entrenamenduak

Indar motak:

  • Indar maximoa: Karga maximoaren kontra lor dezakegun uzkurdura gorena.
  • Indar abiadura: Abiadura handiko uzkurdura egiteko gaitasuna.
  • Indar erresistentzia: Indar lanean denbora luzez irauteko gaitasuna.

Indarra lantzeko metodoak:

  • Norberaren pisua: Zure pisua erabili ariketak egiteko.
  • Bikoteka: Motibagarria; beste baten laguntzaz ariketak egiteko.
  • Aparatu sinpleak: Edozein material erabili ariketak egiteko.
  • Halterofilia: % 80-100eko kargak altxatu (kontuz gazteekin).
  • Zirkuitua: Indar erresistentzia ariketetan banatuta.

4. Abiadura

Ekintza motorrak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko gaitasuna.

Abiadura motak:

  • Erreakzio abiadura: Estimulu bati erantzun azkarra emateko ahalmena.
  • Mugimendu edo keinu abiadura: Zatikako mugimenduak edo mugimendu orokorrak burutzeko gaitasuna.
  • Desplazamendu abiadura: Distantzia laburra azkar egiteko gaitasuna.

Abiadura lantzeko metodoak:

  • Jauzi anitzak: Indar erreaktibo-elastikoa hobetzeko. Horizontalak edo bertikalak izan daitezke.
  • Aldapak: Indar lehergarri eta elastikoa garatzeko.
  • Arraste, gerriko eta tobilerak: Goikoaren berdina. Pisu gutxiko aparatuak erabiliz.
  • Abiadura lagundua: Zangokadaren maiztasuna bizkortzeko. Malda txikiko aldapak.
  • Lasterketak: Sprint motzak egitea, zangokadak eta luzera lantzeko.

5. Malgutasuna

Kirolarien mugimendu-ahalmenak determinatzen dituen kalitatea. Mugimendu guztiak ahalbidetzen ditu.

Malgutasuna lantzeko metodoak:

  • Ariketa gimnastikoak: Ariketa sinpleen bidez, artikulazioen ibilbide osoak bete.
  • Stretching metodoa: ?
  • FNP aktiboa: ?
  • Erlaxazioa: Laguntzaz luzapen pasibo gorenera iritsi eta posizio hori minutu batez mantendu.

Entradas relacionadas: