Gabriel aresti poesia soziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

14.GAIA POESIAREN BILAKAERA (1954-1975)


1-EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren poesía lanen

babeslekuak,OLERTI aldizkariarekin batera.

2-Parisen jaiotako zuberotarra den Mirande,euskaldun berria dugu,paganoa eta

antikristaua. Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen.

Batzuek pentsatzeko eran faxismoaren ukitua ikusten diote. Metrikan baino areago

GAIETAN eta HIZKERAN daude alderik nabarmenenak. Batetik, poemei erotismo

puntu bat darie; bestetik, borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko

literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egiten

digu, eta antzinako jentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok. Gauzak samurkiro

adieraziko dizkigu: ironia finez eta hitz joko ozenak sortzen.


4-Gabriel Arestik poesía soziala edo protesta poesiaren garaia landu zuen batik bat

Ezagunenen artean: Maldan behera (1960), Harri eta Herri (1964), Euskal Harria

(1967) eta Harrizko Herri Hau(1970) dira. Harri eta Herri dugu eguneroko

arazoetatik hurbilago zegoena. Arrakasta hau ulertzeko, giroan zeuden faktoreak hartu

behar dira kontuan. Horrez gain garrantzitsua izan zen:


8- Oiatzunen jaio zen Joan Mari Lekuona 1927an. Aldizkarietan goiz samar argitaratu

arren, ez zuen 1973ra arte libururik atera. Data horretan inprimatu zen MUGA

BEROAK. Zazpi urte geroago, bigarren liburua plazaratu zigun: ILARGIAREN

ESKOLAN (1979). 1990ean MIMODRAMAK ETA IKONOAK idatzi zuen. Hizkera

trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak antzeman nahian ari zaigu.

Poesia hermetiko hotz samarra da, baina edertasun arraroa duena.



Entradas relacionadas: