Gabriel aresti poesia soziala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,99 KB

5.Zein eleberri arlotan kokauko zenuke Txillardegi? Aipatu eleberri mota horri buruzko ezaugarri batzuk. Zein da obrarik onena? Eta zeri buruzkoa?

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”eleberri existentzialistan kokatuko genuke, “ Leturiaren egunkari ezkutua publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako etea herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari. Lehen liburuetako euskara hobetu eta aberastu egiten zuen Txillardegik ELSA Scheelen hirugarren eleberriarekin. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurlearia zabala bereganatu zuen. Hasieran batzuen ustetan atzera pausu bat zela zioten gaur egun ordez, narratibaren urrats garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke.

8. Jon Mirande Iparraldeko idazlea labur azaldu

Jon Mirande paristarraren prosa lanak ere ez ziren barandura arte liburutatu. Aldizkarietan barreiaturik zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa(1970) eleberria soilik argitaratu zuen. Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau. Euskal Herrian aipaezinezko gaia zen oraindik 1960an. Hamar urte geroago ez horrenbeste, tarte horretan hainbat gauza jazo baitzen gure artean. Dena den, 1970eko euskal gizartearen giroa ez zen, apika, oso aproposa horrelako obra baten balio literarioak epaitzeko.

  1. Gerra ostean saiakeraren garapenari kultur aldizkariek asko lagundu zioten. Aipa itzazu horietariko hiru aldizkari etea non sortu ziren.

Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari:EZKO-GOGOAK Guatemalatik, EGANek Donostiatik eta JAKINek Arantzazutik , bakoitzak bere estiloaz, orrialde dezente eskeini zioten saiakerari.


  1. Nor da Koldo Mitxelena?


    Gezurra badirudi ere koldo Mitxelenak bizirik zela (1914-1987) ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Hobeto esanda, Patxi Altunak batu zizkion Mitxelenaren idazlan hautatuak (1972) bilduman lagin banaka batzuk eta Juan Antonio Letamendiak Zenbait hitzaldi (1972) izenekoan jaso zituen ikastaro batzuetako mintzaldiak. Jende askok pentsatzen zuen Errenteriako irakasleak euskaraz idatzitakoa gutxikoa zela. Egia da euskararen inguruan asko idatzi zuela, baina gazteleraz taxutu zituen lanetariko asko. Horregatik, Mitxelenaren lanek berezko pisua daukate kopuru aldetik eta bai kalitatetik. Hainbat aldizkari eta egunkaritan sakabanaturik zegoen Koldo Mitxelenaren euskarazko produkzioaz bederatzi liburuki osatu dira haren heriotzaren ondoren Euskal idazlan guztiak(1988) izenburupean. EGAN nen agertutakoak gehienak, baina baditu, BAP, EUSKERA,ASJU,ZERUKO, DEIA eta Argia aldizkari batzuetan ere kaleratutakoak. Literaturazko lanak izan ezik danetarik dago iskribatuta artikuluak, hizkuntzak…

Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik?


Hizkera bizi , moderno eta ausartaz garai hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu 10 saiakera laburretan zehar. Harrezkero ere etengabe dihardu egile donostiarrak aldizkari etea kazetetan idazten. Hizkuntzalaritzatik at, gizarte gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehienbat. Saiakera aritzean edo artikuluz taxuturiko liburu pilatxoa dauka argitaraturik. Adibidez:Euskal Herritik erdai herrietara.

  1. Zergatik esaten da Miranderen poesía oso bestelakoa dela bai gaietan bai hizkeran?


    Jon Mirande euskaldun berria da, Parisen jaio eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Euskal Herritarren nortasuna defendatzeko, indarkeriaren alde agertu zen, batzuek, faxismoaren ukitua ikusten diote.

Horrelako baldintzekin oso bestelakoa izan behar da derrigorrez Miranderen poesia.
Zenbait poemen erotismoa eta borrokarako deiak harrigarriak ziren orduko literaturzaleentzat. Hala eta guztiz ere, badakizki gauzak samurkiro adierazten, ironia fina erabiltzen eta hitz joko ozenak sortzen.

Bitoriano Gandiaga idazlea labur azaldu

Bitoriano Gandiaga jaiotzez Mendatakoa izan arren ia bizitza osoa Arantzasun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Ezaguna da hango mendi , basoei eta paisaiari zien atxikimendua. Hamabi urteko hausnarketa luzeak bigarren fruitua ekarri zituen: “Hiru gizon bakarka” frankismoaren hondarrean nekez erditu eta publikatutako  lana. Herri izan nahi duen eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten du.

Esan Gabriel Arestiren poesía liburuen izenak. Zein da herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilago dagoena?


Poesia asko idatzi zuen Arestik hogei bat urtean zehar. Hainbat lan ordu eta gero, bere obrarik egiturauena eta biribilena kaleratu zuen 1960an, Maldan behera. Batuaren aitzindari izango zen hizkera berri batean taxutua, arnasa  handiko poema sinbolista dugu. Interpretatzeko arazoak zituelako eta , apika,liburu gisa agertu ez zelako, ez zuen arrakasta larregi izan. Harri eta Herrin estilo zuzenagoa zerabilen , herritarragoa eguneroko arazoengatik hurbilagoa.

8-Nor da Joan Mari Lekuona? Zer dio “Nadin nadilla” poeman?

Oiartzunen jaiotako gizona dugu Joan Mari Lekuona
1927an, eta hantxe hil zen 2005ean. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengandik jaso zuen, nonbait, ahozko literaturako eta poesiarako grina. Aldizkarietan goiz samar argitaratu arren, ez zuen 1973ra arte libururik atera. Data horretan inprimatu zen Muga Beroak deitutako poema bildumak ondo bereizitako hiru zati ditu: a)”Zazpi poema”, gaztaroko poemen autaketa, Lizardi eta Orixeren itzalpean mamitua; b) “Mindura gaur”, 1966 aldera sortua eta multikopian azaldua; c)”Hondarrean idatzia”, 1972an bere poesiari ematen dion norabide berria gizon eta oinarrizko materialen lokarrien bila abiatuta.

Bigarren liburua zazpi urte geroago plazaratu zigun: Ilargiaren eskolan(1979), honek ere bi parte ditu; a)”Ohiu ilunak espiralean”  eta b) “Liburuen karroxa”. Azkenengo obran mimodramak eta ikonoak (1990), aldez aurretik ondo pentsaturiko egitura batekin, hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak antzeman nahian ari zaigu.

Testuaren aldetik, esan genezake etapa bat baino gehiago izan zuen olerkigintzan. Olerki intimista dugu honako hau; arantzak beretzat gorde eta bizitzaren ederra azpimarratu nahi  du olerkigaiak: negar isila eguzki galdatan; apainkizuna pobreen leihoetan.

4.- Iparraldeko herri teatro tradizionalean pastoralgaiak aldatuz joan dira. Komentatu


Pastoralgaiek kementsu eta harrigarriro irauten dute Zuberoan, lurralde hori aspalditxotik jasaten ari den biztanle galera eta erdalduntzea gogorrak izan arren. Gerra inguruan etenaldi luzetxoa izan zuen (1937-1950), baina 1973az geroztik bi urtetik behin, gutxienez, egon ohi da emanaldia bertako herriren batean. Etxahun-Iruri izan zen 1979 arte pastoralgile eta suspertzaile, haren hutsunea ondo bete duten Casenavek, Davantek eta Berzaitzek. Bigarren Mundu Gerrara arte pastoralgairik gehienak Testamentu Zaharretik edo Frantziako historiatik ateratzen baziren ere, orain protagonistak Zuberoakoak, Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaldunak izan daitezke. Batzuetan pertsonaia nagusi gabe gertakari bat hartu izan da ardatz.

7.- Aipatu Hegoaldeko hiru teatrogile eta lan bana


Hegoaldeko hiru teatrogile Salbatore Mitxelena (“Confixus” lanaren egilea), Jon Etxaide (“Amaiur” lanaren egilea) eta Gabriel Aresti (“Justizia txistulari” lanaren egilea) dira.

Ramon Saizarbitoriak nobeletan euskaraz urratu gabeko bideak erabili ditu. Zeintzuk?


Karlos Otegiren iritziz, ordura arte euskaraz urratu gabeko bideak ibili ditu Saizarbitoriak: sekuentzien txandaketa, pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne bakarrizketaren zantzua…

1950eko hamarkadan jaiotako prosagileak kontuan izanik, lotu obra eta egilea

Laura Mintegi: Ecce homo

Bernardo Atxaga: Obabakoak

Itxaso Borda: Basilika

Edorta Jiménez-Omar Nabarro: Speed gauak

Joseba Sarrionaindia: Narrazioak

Joxean Sagastizabal: Kutsidazu bidea Ixabel

Lurdes Oñederra: Eta emakumeak sugeari esan zion



Entradas relacionadas: