Gabriel Aresti eta Euskal Kantagintza Berria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Gabriel Aresti (1933-1975)

Bizitza eta ibilbidea

Bilbon jaio zen eta bulego lanetan aritu zen. Bilboko nasako langileekin harremana izanik, gizarte-arazoak hurbiletik ezagutu zituen. Euskaldun berria zen, baina euskal kulturari gogoz heldu zion. Gazterik hil zen.

Bi aro nagusiak

  • Aro sinbolista (1954-1961): Maldan behera poeman gizarte modernoaren irudi tristea eta zibilizazioaren deskalabroa agertzen dira.
  • Aro soziala (1964-1975): Giza arazoen isla eta injustizien salaketa nagusitzen dira.

Ezaugarri nagusiak aro sozialean

  • Gaiak: Kale-gorriko arazoak eta euskararen kezka bizia.
  • Herri-hizkeraren alde agertu zen, garbizalekeriaren aurka (hau da, erdaretako hitzik sartu gabe euskara bermatzearen muturreko joeraren kontra).
  • Neurri tradizionalak eta bertso librea nahasten ditu.
  • Euskara batuaren aldeko apustu iruinkorra (60ko hamarkadan sortua).
  • Harria eta arbola erabiltzen ditu euskal sinbolo gisa.
  • Poeta: Kontzientzia-iratzartzaile izan behar du, erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
  • Lanaren, izerdiaren eta mailu-hotsaren poetikotasuna aldarrikatzen du.


Euskal Kantagintza Berria (1961-1976)

Zer da?

1961 eta 1976 bitarteko kantagintza-aldia da. Geroago jarraitu zuen arren, berrikuntza nagusiak garai horretakoak dira.

Ezaugarri nagusiak

  • Aurreko tradizioarekin haustura.
  • Estetika berria sortzeko grina.
  • Politizazio goiztiarra: Erantzun politiko gisa jaio zen.
  • Protestarako tresna gisa erabilia.
  • Herritar arruntarengana iristea zentsuraren gainetik.
  • Europara begira: Nova Cançó eta Jacques Brelen eragina.
  • Kantaria askotan sortzailea ere bada.
  • Harremanak beste alor artistikoekin (Oteiza, Artze).

Jatorria

  • Iparraldean: Mixel Labéguerie (1921-1980). 1961ean lehen diskoa (8 kanta) argitaratu zuen. Haurtxoa-haurtxoa da kanta ezagunena.
  • Hegoaldean: Mikel Laboa (1934). 1959an eman zuen lehen kantaldia Iruñean.

Ez Dok Amairu (1965-1972)

1965ean sortu zen taldea. Hasierako kideak: Lertxundi, Lete, Laboa, Iriondo eta Julen Lekuona izan ziren. Geroago, Artze, Irigarai eta beste batzuk batu ziren (abertzale ez zirenak ere bai).

  • Eragin estetiko eta politiko handia izan zuen, Euskal Herritik kanpora ere ezaguna eginez.
  • Kantari berriak ekartzen eta ikuskizun berritzaileak sortzen lagundu zuen, debekuei aurre eginez.
  • 1970ean Baga, Biga, Higa ikuskizun arrakastatsua aurkeztu zuten (dantza, kanta eta txalaparta uztartuz).
  • 1972an taldea isildu zen.

Entradas relacionadas: