Funtzio hunkitzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

  • Zer da literatura?

Gizakiak berezkoa du dimentsio poetikoa; sortzeko gaitasuna

duelako.Gizakion izaera ez da gertaera objetiboen oinarria. Gertaera-mailako informazioa baizik, barne-mundu bat da, bakoitzak berea duena (bere experientziekin, gertakizunekin eta abar…).

Hor literatura sortzen da: irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu hori sortzeko gaitasunean.

  • Hizkuntzaren funtzioak?


Azken urteotako gramatiketan, Jakobson hizkuntzalari errusiarraren kontzeptuak erabili dira. Batzuk hauek dira:

-Funtzio aipatzailea:

Helburua errealitatean gertatzen diren gauzak nolakoak ala nola gertatzen diren esatea. Subjetibotasunetik libre da. Hizkuntzaren funtzio garrantzitsuena da. Esana da nagusi.

Funtzio hunkitzailea:

Hizkuntza igorlearen barne-egoeraren ispilu gertatzen dean sumatzen da. Edozein gauza esanda, ia beti agertzen da gure barruko sentipena. Lehen pertsona erabiltzen da sarritan eta igorlearen barne-egoera argi ikusten da.

Funtzio deitzailea:

Hartzailea hartzen du kontuan, hura zerbait egitera bultzatzeko. Bigarren pertsona asko erabiltzen da. Publizitate-hizkuntzan beti agertzen da.

Funtzio fatikoa edo harremanetakoa:

Igorlearen eta hartzailearen kontaktuari deritzo. Funtzio hau betetzen du hizkuntzak komunikazioaren harreman hori iraunarazten, egiaztatzen edo indartzen denean.

Funtzio metalinguistikoa:

Hizkuntzari begiratzen dio. Hizkuntzaren seinuak eta arauak bideratu nahi ditu.

-Funtzio poetiko edo estetikoa: Mezua da ardura nagusiena, mezuaren forma, mezua igortzeko era. Literatura guztia funtzio honetan oinarritzen da.




Entradas relacionadas: