Fronte popularraren programa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB

Hemen Dugun dokumentua “Fronte Popularraren Programaren” fragmentu bat Da. Hain zuzen ere, 1936ko hauteskundetan aurkezteko sortzen den ezkerreko koalizioaren programa politikoaren hainbat puntu. Egilea Kolektiboa da, Fronte Popularra izenpean elkartu ziren ezkerreko Alderdietako ordezkariak. Publikoa da, herri osoari zuzentzen zaio. Helburua koalizioaren programaren berri ematea.

Lehen Mailako testua eta edukiarengatik politikoa. Manifestu moduan Idatzita dago.

Kronologikoki Kokatzeko esan behar da 1936ko urtarrilaren 16an argitaratu zela Madrilen. “El socialista” ezkerreko egunkarian argitaratu zen.

Errepublika Aldarrikatu eta behin behineko gobernu ondoren, 1931ko ekainean Gorte Konstituziogileetarako hauteskundean deitu ziren. Hauetan Errepublikano sozialisten koalizioak irabazi zuen.

Horrela Hasi zen Biurteko erreformista (1931-1933), izenarekin ezagutzen den Aldia. Gorte 15 diputatuk batzorde bat eratu zuten Konstituzio berri Bat idazteko. Hau aldarrikatu ondoren abenduan gobernu errepublikano- Sozialista eratu zen. Honetan Niceto Alcalá Zamora errepublikako Presidentea izendatua izan zen. 1931 – 1933 artean Espainiako Egoera hobetzeko hainbat erreforma jarri ziren martxan, besteak beste Hezkuntza erreforma, armadarena, erlijiosoa, nekazaritzakoa, lan eta Gizarte erreformak… Biztanleriaren sektore asko aurka jarriko da: Anarkisten grebak, manifestazioak, hildakoak, atxilotuak… Militarrak ere konspiratzen saiatuko dira, Sanjurjo jeneralak estatu Kolpe bat eman zuen porrot egin zuena. Eskuineko indar politiko Batzuk CEDA izeneko koalizioa sortu zuten interes ezberdineko jendea Bilduz. 1933an hauteskundeak deitu ziren berriz, oraingo hauetan Emakumeek ere boto eman zuten eta eskuin -zentroko koalizioak (Errepublikano erradikalak eta CEDA) lortu zuen gehiengoa Zentru- Eskuineko biurtekoa hasiz.

Zentro Eskuineko koalizioaren garaipenak ondorio ezberdinak ekarri zituen. Herrialdea polarizatu zen (ezkerra- eskuina), faxismoaren gorakada (eskuin muturreko alderdiak), Biurteko erreformista hasitako Erreformak gelditu ziren (batez ere nekazal erreforma), 1932an “Sanjurjada” izeneko estatu kolpean parte hartu zutenen amnistia, Kataluniarekin enfrentamendua autonomia estatua mugatzen Saiatzeagatik, euskal estatutua blokeatuta geratu zen. Gobernu Aldaketaren beste ondorio batzuk izan ziren “1934ko urriko Iraultza” garrantzi berezia izan zuena Euskadin, Katalunian, eta Asturiasen. Iraultza hauek gogor erreprimituak izan ziren, Asturiaseko kasuan, gerra egoera ezarri eta Goardia Zibilek eta Francoren zuzendaritzapean Marokotik etorritako tropek erreprimitu Zuten (fusilaketak, torturak, heriotza zigorrak… ). Horrek Gobernuaren aurkaritza handiagoa izatea ekarri zuen, horrez gain Ustelkeria kasuak eman ziren (straperloa) Lerrouxek presidentzia utzi Alcalá Zamorak gorteak desegin eta 1936ko otsailerako hauteskundeak Deitu zituen berriz. Hauteskunde hauetan eskuinekoak eta zentroko Errepublikano erradikal alderdiak separatuta aurkeztu ziren eta Ezkerreko alderdiek, berriz, Fronte popular izeneko koalizioa osatu Zuten.

Dokumentuaren Analisiarekin hasteko esan behar da Fronte popularra aurretik esan Dudan bezala ezkerreko alderdiek, indar aurrerazaleenek osatu zuten. Koalizio honen programa moderatua zen: Biurteko erreformista garaiko Erreformak berriz martxan jartzea eta amnistia 1934ko iraultzetan Kartzelaratuak izan zirenentzat.

Dokumentuak Programa horren fragmentu bat aurkezten zaigu; hau publikoa egin zen Hauteskundeak deituta zeudela aldeko botoak lortzeko eta beste indar Politiko batzuk koalizioan sartzeko.

Koalizioko Kideek konpromezua hartzen dutela elkarrekin aurkezteko eta programa Komun bat aurrera eramateko 1936ko hauteskundeetan irabaziz gero. 1933tik gertatutakoarekin amaitu nahi dutela, giza eskubideak Defendatuko dutela eta amnistia emango dutela gobernu Erradikal-cedista garaiko preso eta 1934ko iraultzan errepresioa Jasan zutenentzat eta kartzelaratuak izan zirenentzat. Konstituzioa Berrezarriko dutela adierazten dute askatasuna eta justizia, Estatuaren obligazioa dela, defendatuz. Ondoren koalizioko kideen Arteko akordioak eta kontrako iritziak azaltzen dira.

Biurteko Erreformista garaiko erreforma guztiak berreskuratu nahi dute. Batez Ere, nekazal erreformari dagokiona. Hala ere, errepublikanoek ez dute Onartzen sozialistek proposatzen duten lurraren nazionalizazioa Nekazarien artean banatzeko.

Banka Sistemaren hobekuntza eta eraldaketa defendatzen dute baina aurreko Puntuan bezala errepublikanoak ez daude ados langile alderdikoek Proposatzen duten Bankaren nazionalizazioarekin ezta.

Azkenik Errepublikaren erregimena. Errepublikar alderdiek Errepublikaren Askatasun demokratikoa defendatzen dute, beti ere interes publiko eta Aurrerapen soziala bultzatuta eta ez arrazoi ekonomiko edo Sozialengatik. Hori dela eta, ez dute onartuko sozialisten eskaera Langileek boterea izateko.

Konklusio Moduan esan behar da dokumentu honetan jasota daudela Fronte popularraren oinarrizko puntuak hauteskundeetan aurkezteko (1936-02-16). Bertan amnistia eskatzen da preso politikoentzat, Askatasuna, justizia eta Konstituzio “berria”. Errepublikanoak Eta sozialistak ez daude ados lurra eta bankaren nazionalizazioarekin Eta langileek kontrola izatearekin.

Testua Garrantzitsua da adierazten digulako zein garrantzitsu izan zen Fronte Popularra izeneko koalizioa sortzea 1936ko hauteskundeetan Ezkerreko indarrek irabazi ahal izateko. Horrez gain, programa Moderatua da, ez dute eskuineko alderdiek beldur zuten “iraultza Soziala” proposatzen. Hala eta guztiz ere, Fronte Popularraren Garaipenak ez zuen lorpen handirik suposatu hortik gutxira militarren Altxamendua eman zelako eta gerra zibilari hasiera emanez.

Entradas relacionadas: