Fronte popularra testuinguru

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

FRONTE POPULARRA (1936 - Otsaila-Ekaina)


1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen  (Koalizioa: UGT, PSOE, POUM, gazte sozialistak, errepublikarrak, PCE) eta errepublikako gobernuburu eta estatuburu bezala Azaña ezkertiarra aukeratu zuten. Koalizio honek hainbat helburu zituen: 1931ko konstituzioa mantentzea, nekazarien egoera hobetzea, Falangea ilegalizatzea, Kataluniako estatutua berrezartzea eta aldi berean beste estatutuak bideratzea, eta azkenik, eskuinekoak preso hartu zituzten ezkertiarrak amnistiatzea.


Urte horietan giro oso nahasia zen, istilu eta enfrentamendu ugarirekin: grebak egon ziren eta  ejerzitoan egoneza (ezketiarren arrakasta onartzen ez zutelako). Gainera,  elizak erasotuak izan ziren. Eskumakoek ez zuten onartzen ezkertiarren garaipena, eta horregatik eman zuten estatu kolpea.

Giro tentso horretan eskuinekoek Castillo teniente ezkertiarra akabatu zuten eta  erantzun moduan ezkertiarrek Calvo Sotelo talde eskuinekoa hil zuten. Hori dela eta, gero eta garbiago zegoen gizartea banatuta zegoela, hau da,  polarizazioa garbia zen Espainian:  aberatsak eta pobreak
;
errepublikarrak eta monarkikoak;
ateo agnostiko eta katolikoak; eskuinekoak eta ezkertiarrak
;
autonomien aldekoak eta zentralistak .


Guzti horri gehitu behar zaio ejerzito barruan konspirazioa (ezkutuan antolatzea ekintzarenbat, baten

batzuen aurka) martxan zegoela, beraz, hainbat militar estatu golpea prestatzen ari ziren, hauen artean

gobernu ezkertiarrak  kide hauek sakabanatu zituen: Queipo del Llano (Valentziara), Sanjurjo (Portugalera), Mola (Nafarroara), Goded (Balearretara), Franco (Canariasetara)


Bestalde, 1936ko uztailaren 17an Marruekosen altxamendua (estatu kolpea) burutu zen, Francok gidatua. Egun bat beranduago penintsulara zabaldu zen eta armatutako soldaduak kalera irten ziren  gobernuaren kontra. Estatu kolpea ez zen momentuan isilarazi, beraz arrakasta izan zuen, izan ere, enfrentamendu zuzena ekarri zuen: 36ko Gerra Zibila (39an amaitua) Horrela,  frankisten bandoak irabaziz,  Espainiako II.Errepublikari amaiera eman zitzaion eta diktadura hasi zen.

Entradas relacionadas: