Fronte popular testu ingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,22 KB

Testuaren sailkapena

Madrilen, Gorteen jauregian, 1931ko irailaren 1ean, Iturriaren aldetik Lehen mailakoa, garai jakin bateko dokumentua baita. Forma ikusita,Testu historiko-zirkunstantziala, hitzaldi parlamentarioa baita.Edukiari begira, Soziopolitikoa.Egilea: Clara Campoamor. II. Errepublika garaiko Partido Republicano Radical zelakoaren diputatua eta emakumeen botoaren aldeko aitzindaria. Gorteetako diputatuei eta, orokorrean, Espainia osoari (publikoa) zuzenduta. Konstituzio berrian, emakumeen sufragio eskubidea onar zedin zen xedea.  /// Testuaren analisia: Testua ulerkorra izan dadin termino batzuk definitzeko beharra nabaritzen dugu: Desberdintasunaren printzipio
Aristotelikoa:
Aristotelesen filosofiaren arabera, berdina zena berdin tratatu behar zen, eta ezberdina zena desberdin. Sufragioa: Bozkaketa bidez, dauden aukeren artean bat hautatzea. Errepublika: Boto edo asamblea bidez aukeratu den behin behineko presidente baten esku dagoen estatu forma da.   /// Clara Campoamorrek Gorteetako diputatuei (gehienak ezkertiarrak eta gizonezkoak), emakumeen sufragio-eskubidea onar dezatela eskatzen die. Haren helburua lortzearren, hainbat argudio erabiltzen ditu: Emakumeak gizakiak izateagatik errespetatu behar direla, Konstituzioaren espiritu librea eta aurreratuarekin bat etorriko litzatekeela, Desberdintasunaren printzipioAristotelikozaharkituta atzean utziko litzatekeela, Batez ere, oso harrotzen du Espainia emakumearen sufragio-eskubidea onartzen lehenengo lantindar herria litzatekeela.  /// Testuinguru historikoa: Primo de Riveraren diktadura garaian, feminismoaren sekulako garapena gauzatu zen. 1924ko martxoaren 8an, diktadoreak ikasketak eta familia buruak ziren emakumeei udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea eman zien; eta emakumeak politikan sartzea baimendu zen.   ///


II. Errepublikaren hasieran, Gorte Konstituziogileek Errepublikako Konstituzioa prestatzen hasi ziren. Bertan, hiru emakume zeuden: Clara Campoamor, Margarita Nelken eta Victoria Kent. Garai hartan feminismoa ahulduagoa egon arren, Campoamorrek emakumeen sufragio unibertsala lortzearren borrokatu zuen.  /// Emakume gehienak elizaren menpean (ideologia eskuindarra) zeuden ustea zegoen. Horregatik Clara Campoamorrek gogor egin behar izan zuen lan diputatu ezkertiarrak (gehiengoa) konbentzitzeko.  /// Haren hitzaldian argi utzi zuen bere nahi bakarra: emakume-boto unibertsala Errepublikako konstituzioan onartzea. Proposamenaren kontra ezkerreko errepublikanoak, Prieto eta sozialista batzuk jarri ziren, Victoria Kentekin batera. Azken horrek Clararen proiektua galarazten saiatu zen arren, 1931eko abenduaren 9an, II Errepublikako konstituzioa indarrean jarri zen, biztanleen eskubide politikoen berdintasuna onartzen lehena.  // Francoren diktadura hasi baino lehen emakumeek bi hauteskunde orokorretan parte hartzeko gaitasuna izan zuten.
1933koetan
, non eskuindarrak irabazle atera ziren ezkertiarrek Clararekiko zuten haserrea areagotuz. Eta 1936koetan, non Fronte Popularrak irabazi zuen.  // Hortik aurrera, Frankoren diktadura osoan zehar, emakume botoa debekatu zen, 1977an, Franko hil ondorengo hauteskunde orokorrak izan ziren arte. ////   Testuaren garrantzia

Clara Campoamorren hitzaldia oso baliagarria da garai hartako gizartea uler dezagun; eskuindarren jarrera misoginoak, besteak beste. //   Baina testu honek berebiziko garrantzi du, emakumearen historia aldatu baitzuen. Galtzeko asko izan arren (eta asko galdu zuen), Clara Campoamorrek pertseberantziaz lan egin zuen emakumeen botoa lortzeko. Hari zordiogu gaur egun emakumeek duten askatasunaren zati handi bat.

Entradas relacionadas: